2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

2023_01_03-Pic Peyreget (2484m) mendiko eskia

 Urte berria ta gero, goizetik ateratzen naiz Bilbotik Portaletera bidean, bertan Imanol eta Paula daude gosaltzeko zain, 9tan hantxe nago haiekin gosaltzen eta prisa askorik gabe, Aneuko parkingetik gora hasten gara eskiekin motxilan lehen zati txiki bat ondoren fokeatzen pasatzeko.

Elurra egon badago baia nahiko eskasa orokorrean, elur kota.

Peyreget-eko tontorrera igotzea zen asmoa eta aurreko gauean jausitako elur apurra, Col Peyregetetik Pombiera ipar orientazio horretan elur ona topatzea, eta horrela suertatu zen, bingo!

FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: S2/ jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 800 metro aprox
  • Luzera: 12 km.

ERREPORTAIA:

Gauzak prestatzen Portaletekeo mugan.


Arazoures ingurua.


Azken malda, eskiak motxilan jarri behar izan genituen, oso gogor egoan elurra.


Paula, metroak irabaziz.



Tontorrera heltzen, atzean Portalet-Anayet ingurua eta atzean Telera-IP-Escarra.


Paula, atzean Peña Telera duelarik.


Pic Peyreget (2484m)



Ipar orientazio horretatik jeisten, kanalerantza, elur ikaragarri ona.




Midi eta Peyreget arteko lepora heltzen.


Pombie gertutasunean, ostean Palas-Arriel-Balaitus-Frondiellas ingurua.


Imanol eskiekin eta Paula oinez.



Refuge Pombie eta bere lakua, atzean Midi de Ossauko hegoaldeko horma, hainbeste bisita egin dizkioguna ta falta zaizkigunak.


Lepotik, ondo begiratzen nondik aprobetzau elur gehiena jeisteko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina