2023(e)ko otsailaren 5(a), igandea

2022_12_14-Ogoño. Mix Gastezi-Sufrimiento del Sevillano

 Abenduko arrasti berotsu batean korriketan hurbiltzen naz Imagaz Ogoñora, bertako popurri on bat egiteko eguraldi ona aprobetxatuz.

Gasteziko lehen bi luze txuloakaz hasten gara, handik rapelatzeko ta Sufrimiento del Sevillanoko goikaldeko hiru luzeak eskalatzeko, 

FITXA TEKNIKOA:

Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Materiala: 14 expres eta bilguneetarako materiala.


ZeroAzpitik-blogetik hartutako krokisa, Ogoñoko erdiguneko bideen lerroekin, 
Gastezi bidea gorriz eta el Sufrimiento del Sevillano beltzez.

ERREPORTAIA:

L1 Gastezi (6a/35m)....6a edo apur bat gehau, luze oso txuloa, hirugarren txapan itsagasgarritasunesko pausu bat dauka monodedo batetik, baia ondo begiratu ezkero ondo egiten dena.



L2 GASTEZI (6B/40m), eskalatzera etorri garen luzea, ikaragarria TOP 5 OGOÑO.
Irteera desplomatua kantu eta helduleku ugarirekin, ondoren pausu fin bat txorrera txiki batean eta goikaldean mugimendu oso txuloak bloke erraz bategaz bilgunera heltzeko, baia besoak sutan ez eroateko ondo reposatu behar dena. IKARAGARRIA!





Hemendik rapelatzen dugu ta "El sufrimiento del Sevilanora" doan trabesia erraza egiten dugu, JAI EGIN-eko bigarren bilgunera heltzeko.

L2 SUFRIMIENTO DEL SEVILLANO (6a+/30m) luze oso txuloa, txapak apur bat distantziatuta dituenak eta eskalatzera behartuko gaituena,.


Abenduan Ogoñon kamiseta gabe.


Jai egin-eko lehen bi txapetatik igoz ondoren eskumatara goaz, sabai oso karakteristiko batetik eskumatara trabesia egiten.


L3 SUFRIMIENTO DEL SEVILLANO (6b+/30m). Irteera oso teknikoa iruditu zitzaigun, bababesa eta pitzadura antzko batetik joanez.

L4 SUFRIMIENTO DEL SEVILLANO (6a/30m). Bilgunetik eskumatara tendentzia, plakazko mugimendu tekniko ta ederrak dituena tontorrera heltzeko.




Ogoño paradisua



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina