Federatuta dagoen jendea, mugitzeko aukera eskaini eta gero, Mikelekin gelditzen naz Ibarrangelun Ogoñoko bide klasiko bat egiteko, erdiguneko repisatik gora bakarrik eskalatzea baimenduta dago sasoi honetan. Luze hauetan kalitate oso oneko arroka aurkitzen dugu, bi tirada ederrekin, luzeak eta mantenituak bere graduan, mugimendu ugari ezberdin eskeintzen dizkugutenak, nabarmenduz bertako pitzadura ta diedro ederrak.
Normalean jende gitxi aurkitzen da bide honetan, behekaldeko hiru luzeekin eskalatzerakoan Ogoñoko bide luzeena opatzen diguena, giro ugari daukana ta oso gomendagarrie.
OGOÑO SARRERA:
Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea. Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.
Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.
Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.
FITXA TEKNIKOA
- Zailtasuna: 6b+ / 200m
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
- Materiala: 14 expres.
ERREPORTAIA:
Laida ingurua, eskalatzera joan baino lehenagoko kafetxuen, egun haizetzua kostaldean.
L1 (V+/6a) Josu Gartziarekin bolt batzuk elkarbanatzen ditu plaka fin batean sartzeko.
L2 (6b+) Trabesia fina, ezkerretara, luze laburra.
L3 (V+) Luze bertikala, Gaviotasen repisara heltzeko.
L4 (V) Luzea Gaviotasen hiru kimikoekin hasten da, ondoren ezkerretara dagoen diedrora sartzeko, tirada polita, bilgunea zuhaitz batean edo pitzadura batean friend batzurekin.
L5 (6a+) Luze ikaragarri ona, tirada oso ederra, pitzadura eder batetik hasten da, pausutxu eder bat deko, pitzadura oso on batetik gora gero bilgunera heltzeko inguru erraz batetik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina