Urte berri egunean, goizetik esnatu ta zegoen antizikloia aprobetzatu gurean, Lambreabera hurbiltzen naz Gorbeia ingurutik eskiadatzo batekin urtea ondo hasi ahal iziteko.
Parkingean zonaldeko ezagunak aurkitan dodaz ta haurikaz gora igotzen naz, Arimekorta inguruen, klasekide ta lagun, ta mendi gidari ta pertsona ikaragarrie dan Josu Linaza (link hemen) inguru honetatik beherantza botatzeko idea opatzen dozta, bere eski kideekin batera, azkenean bertatik birritan bota giñan ta urteberri eguneko bazkarira irribarre handi batería bueltatzera.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 2.2/E1 (aprox) tarteren bat 35-40º.-ren bueltan baia oso gitxi)
- Desnibela: 1200 metro aprox
- Luzera: 12km gutxi gora-behera.
ERREPORTAIA:
Gabon zaharreko afariko enpatxoa undio gainean eukinda, Arimekortarantza igo giñen, ritmo lasaiean ta biribilketa ederrean.
Elur pilo bat Rezolako aterpera heltzean.
Antizikloia zabaldu zen ta Aldamineko ipar horman, Aldamin eta Miruen haitzen artean, malda eder bat dago eskiatzen jeisteko.
Dulaora heltzean, Aldamiñapeko leporantza goaz sima bat hesituta dagoen altueran ertzera ateratzeko.
Miruen haitzen tontorretik gertu hasten da jeitsiera, pala eder bat, elurra ikaragarri ondo eusten duena.
Laura lehen maldako elur hautsaz gozatzen
Goikalderantza begiradatzu bat
Malda tarte lau bat igarotzen du, ondoren bigarren malda inklinatu batean sartzeko.
Laura maldan behera, plazer itzela da etxeko mendietan horrelako baldintzak aurkitzea.
Garazi azken zatian
Bordetara heltzerakoan, hain onak izanda baldintzak, fokak berriro jartzen ditugu ta gorantza bueltatzen gara bigarren jeitsiera bat emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina