2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

2020.01.11-Peña Telera. El Pabellón. Maria Luisa (MD-/650m)

Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, horretaz aparte gehitu behar diogu lekua zoragarri polita dela. Ipar aurpegi honen zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean, aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+)Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos” (MD+/750m) dira.

Baia Telera zentralaren apartez, beste tontor ugari ditu, ta bere ipar hormetan korridore ugari ditu, oraingoan,  baldintza onak zirela eta, masifikazioaz ihes egin nahiean El Pabellon ingurura joan giñen bertako Maria Luisa korridorea egiteko. Mikel eta Jonekin batera, asteburu ederra, domekan kirol eskaladan gorputzean beroa sartzen pasa genuen.



Korridore oso elegantea, Pabelloiko ipar hormako ezkerreko arrakala handitik gora dijoana, korridorea resalteak eta maldak ebatziz dijoa, goikaldean ezkerretara tontorrera ertza bilatu nahiean.


FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Teodoro Palacín y Javier Oliván “Suli” 1985ean.
  • Zailtasuna: MD-/650 metro/80º/M4/IV+ (baldintzen arabera).
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 650 metro.

Desnivel nº220, Especial Sierra de Partacua

FITXA TEKNIKOA:

Lehen resalte bat igarotzen dugu, laburra, ondoren zelaitik bilgunera heltzeko.



Zelai handi bat igaro behar dugu, 250 metro ingurukoa, ondoren lehen resalte serioaren azpian jartzeko, 80º kaskada bat, IV+eko pausu batekin, ezkerretik eman zion Mikelek, arrokan pare bat friendekin babestuz, ondoren zelaitik bilgunea montatzeko.



Aurretik genuen kordada, resalteari ematen, izotza egoera txarrean zegoen azken egunetako beroa zela eta.


Luze zailena, arrokatik izotza despegatuta zuen eta hankak asko altxatxea eskatzen zuena elur kortxoa pintxatu ahal izateko.


Beste erresalte bat, mahaiaren resaltea, eskumatik izoztuta, zuzenean nahiko elur-azukrea zuen.


Hemendik gora ensanblean goaz, arin baten sokak batuz tontorrera doan ertzera heltzeko.



Selfie-tridente

Hemendik, Canal Pacinesera doan bidea hartzen dugu, bertako kornisan zegoen zulotik sartzeko, kanala jeisten dugu, hasieran puntetan ondoren buelta emateko, ta eskumatik duen flankeotik kanal zabal batera ateratzen gara, hemendik arin batean motxilen bila pasatzeko.


Korridore ederra, ezagutzen ez genuen horma batean, bakartia eta ederra, egun honetan Maria Josen 20 kordada inguru batu ziren, Pabellonen ordean gutxi batzuk geunden, baldintza oso onak eta eguraldi oso ona aprobetzeko, gomendagarria eta ederra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina