Zapatuan elur jausi arriskua altua (4) pasa ta gero, eguzkiarekin elurra asentatu zan ta domekan Linzako aterpera hurbildu giƱan bertako Lapakiza Linzola hastapen mendia egiteko eskiekin, egun urdin eta haize bakoa euki genuen ta egun ederra pasa genuen, eguzkia aurrera joan zan heinean edurra transformatuz ta jeitsiera polita egiten.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: S2
- Desnibela: 700metro aprox
- Luzera: 10 km inguru.
- Ibilbidea: Linzako aterpea-Collado de Linza-Lapakiza Linzola-Sobrantes de Linza-Linzako aterpea.
Eskiatzaile asko aurkitu genuen ibilbide osoan zehar, Petretxema ta Lapakizara bidean.
Txamantxoia eta bere tuboak
Linzarako lepoko bidean dauden bi biretan
Lapakiza Linzolako ekialdeko maldak
Hiru errege mahaia, Budogia, Taula etab
Lapakizara bidean, altuera irabazten.
Mikel tontorrera heltzen, atzean Petretxema eta Acherito mendiekin.
Lapakiza Linzolako tontorrean 2.112m.
Irristatzen beherantza
Flankeo horizontal bat egiten ondorengo fokeoa ekiditzeko.
Beherantza
Linzako aterpera heltzen.
Igoera erraza ta polita, hastapenerako oso aproposa iruditu zitzaiguna, bai igotzeko bai jeisteko, apurka metroak sartzen goaz, gustora.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina