2018(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

2018_06_16.Anso. Ezkaurre. Esminu (185m/6b)

SARRERA

Heldu zen uda eta berarekin hasi ziren lehen eskaladak Ansoko bailaran, ta bertako elurrak desagertzean, bariku batean hurbiltan naz Isabara Mikelegaz, domekan konpromisuengaitik etxean egon behar giñan ta apur bat beroaldia izan arren, hararte hurbiltan gara Bilbo aldean ematen den eguraldi txarraz ihesi, barikuan arrastiko zazpiretan poteoan gauz Isaban, furgoan afaldu ta hurrengo egunean Esminu bidera goaz, egin gabe duguna, gradu onekoa apur bat forma hartzen joateko, sei luze, nahiko ekipatuak, goiko alderako friend joko bat ondo dator.

Bidea, parajea, harriaren kalitatea eta giroa ikaragarriak, bide oso ona ta gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:

Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Circo Rocoso/Espolon de los pastores moduan agertzen da. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.


Krokisa:


Esminu bidearen lerroa, HokusPokus (Xabi Gaton) blogetik hartua.
  • Nork ekipatua: Agustín Bárbulo, Oscar Medel eta A.García Picazo 2005ean.
  • Nola heldu:Argibiletako parkingean kotxea utzi ta GRa jarraituz ertzera eramaten gaituen hitoa aurkitu arte, hemendik ertza albo batera utzi ta hitoak jarraituz balkoitxoa jarraituz Estel bidea ikusiko dugu, aurretik beste bat, ta bigarren luzeko babaresa ikusten da, bilgunea ta txapa bat.
  • Zailtasuna: 6b eta 185m. (v+ oblig)
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria, tarte batzuetan adi ibili beharrekoa (L4-L6)
  • Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, ertzetik jeisteko aukera eta rapelatzeko zuhaitzak eta bilguneak.

ERREPORTAIA

GR bidea hartzen dugu, gerizpetan hito handi bat topatu arte ezkerretan ta bide normala albo batera uzten dogu ertzera eta Ezkaurreko hormara eramaten gaituena.


Estel bidea ikusten, aurretik beste bat ikusi genuen, kordinoakaz ta zubi arrokakaz.


Tozal de Espelunga eta bere Urdaburu bide potentea, ondoan Espolon solitario eta Italiano eta harago espolon Veral famatua.

Fitxatutako proiektu asko, txitxa falta zaigu oraindik, Karmele, italiano, biba fidel, urdaburu, Hipnosis, Gutz, Diedro Veral, Duendes del valle


Pilar de Anso eta Pared de las buitreras, udaberriaz gozatzen.


L1 (III+/20m): Lehen luzea erraza, L2arekin empalma daiteke, gu nahiago izan genuen sokak ondo luzatzea ta bi zatitan egitea, babaresa ondo ikusteko, friend bat hasieran, txapara heldu arte, ta goikaldea apurtuta terrazitatik bilgunera, bi parabolt ta argolla, bilgune oso erosoa.


L2 (6a+/30m): Babaresa bikaina, ondo txapatua, jarro ugari dituena ta reposo asko, bilgunera ondo heltzen da azken babaresa kanpotik eskalatuz, bilgune oso erosoa.


Mikel babaresa goikaldean dagoen bilgunean, zuhaizkaren ondoan.


Babaresa diedrotik ateratzen, arnasa hartzen.


Anso, egun ikaragarria ta leku ikaragarria.


L3 (6b/25m): Diedro/babaresa inbertitu bikaina, oso ondo txapatua, jarro ugarirekin eta enpotre onak dituena airea hartzeko, luze oso ona baita,l bilgunea erosoa kanaltxo batean. Nahiko fisikoa ta atletikoa, baia helduleku bikainekin.


Mikel bilguenan harana atzean daukala, gustora.



L4: (IV/50m), trabesia errazak terrazetatik, bilgunera heltzeko bloke handi batzuk igo beharrekoa, bilgunea kanal barruan bi parabolt, erosoa, trantzisiozko luzea.

L5: (6b/25m) Kanaltxoan sartu, pare bat iltze, oso ondo jarriak, ondoren trabesian paraboltaren bila joateko, enpotre ona eta plakatxo erraz bat bilgunera heltzeko.


L6: (V+/50m) hasierako bloke enpotratua igaro, plakatxo bat zeharkatu bonbo bat pasaz, ondoren parabolt bat urrutian ikusten dugu, txapatu ta ezkerretan goikaldean ikusten da hurrengoa, tarte polita, friend batzuekin ondo aseguratzen dena, ondoren paraboltera heltzeko, apur bat bustia, eta ondoren ertzerantza ateratzen gara bilgunea aurkitu arte ertzean bertan, luze polita, gozatzekoa.


Ezkaurreko ertzean egiten den bilgunean.



Sokak batu ta beherantza goaz, ur tragozka bat bota ta gero.


Feos pero majos ;)


Ertzetik destrepe txikitxoak egiten jeisten gara, rapelatzen jeisteko aukera ere badago.


Ertzaren ezkerraldetik jeisten den pedrera hartzen dugu bidexkara heltzeko.


Bide ikaragarri ona, expo gutxi dekona ta leku ezin hobean, gradu politarekin eta Pirinioaren bista ikaragarriakaz, %100an gomendagarria!!!!

Probatzera animatu, ez baizaituzte damutuko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina