2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

2018_05-13.Peña Rueba.Mallo Comun.Lorenzo Ortas. (365m/6c)

Maiatzeko asteburu baten miikelegaz hurbiltan naz Rigloseko aterpera domekako eguna aprobetxetako bertan, aurreko egunean euria in dauenez, Peña Ruebara hurbiltan gara, arinago joten dauela eguzkiek, bertatik falta jakun eta askotan gomendatu diguten “Lorenzo Ortas” Bidea egiteko.

Peña Ruebako hareharri konglomeratua oso modan jarri da azken urteetan ta bertako Edu Roche ta Tierra de Dragones asko gustatu eta gero, bertara hurbiltzen gara egunaz gozatzera

Bidea hiru zatitan bananduta dagoela esango nuke, lehen zatia, nahiko ona, luze onekin ta oso konpaktukin, bigarrena feixa antzeko bat igarotzen dueña eta ondoren arroka txarragoa duen beste bi tirada azken feixa batera heltzeko, hemendik beste hiru luze, azken pañokoak, oso kalitate onekoak tontorrera heltzeko.

Bidea primeran ekipatuta dago, bilgune guztiak rapelatzeko aukerarekin eta paraboltak gertu egon arren, azpitik zabaldutako bide bat izanda, eta Ruebak autobabeserako uzten duen aukerekin, ondo txapatuta dagoela esango nuke, tarte batzuetan txapak saltatzeko aukera dago, hori bai luzeak enpalmatuz gero, zinta mordoa eraman.

FITXA TEKNIKOA:

Desnibela ta zailtasuna: 365 metro eta 6c (V+oblig)
Nork zabaldua: Luis Albero, Kike Royo, Jesús Sánchez, Toño Nogués eta Antonio Antoñanzas 2014an.
Materiala: 70 metrotako soka eta 22 zinta.
Hurbilketa:Geuk kotxea Murillo de Gallegon utzi genuen eta hormara  oinez hurbildu giñen, ritmo onean horman 30 minututan giñen.
Denborak: 30min aproximazioa. 5 ordu gutxi-gorabehera eskalada eta 45min jeitsiera

Jeitsiera: Tontorretik hitoak jarraituz, hegoaldeko ferrata jeitsiz bidexkara heldu arte.

ERREPORTAIA.

-L1+L2 (6b+6a):Hasierako lehen blokea, hiru txapetan kontzentratuta dago, nahiko hotz harrapatu gintuen, ondoren asko moteltzen da ta bilgunea pasaz hormatxo bat igotzen dugu kantu onarekin bigarren bilgunera heltzeko.

-L3 (6b+): Luze nahiko teknikoa, konti handikoa  eta atseden bakoa, sekzioren bat presa txikikoa baia oso ondo babestua.


-L4 (6c): Teorian luze zailena, baina kantu gehiago dauka aurrekoa baino, apur bat desplomatua, harroka kalitate bikainekoa.











-L5 (V+) + L6 (II): Ondoren sekzio txiki bertikal bat ta bilgunera heltzen gara, hurrengoagaz enpalmatzen dana, trabesia bat matojo artean.


-L7 (6a) + L8 (6a+): Hasiera itsusia, presa apurtuarekin, ondoren hobetzen doana, ondo txapatua, bertikala eta polita luzea aurrera joan ahala. Arroka hobetzen da.

-L 9 (-): Beste trabesia matojero bat, terraza on batetik, txapak daude, hurrengo bilgunera heltzeko

-L 10 (6a): Luze polita eta oso polita, kanto ugarikoa trabesian ezkerratara panza batzuk zeharkatuz, Sendero limite bidearekin bilgunea elkarbanatzen du.

-L 11 (6b+): Ona oso ona, ikaragarria, hasiera kanto handikoa eta patio askorekin, oso txuloa, ginda jartzeko bideari.



Behin tontorrean hitoak jarraituz ferratako lehen sirga aurkitu arte, marka horiekin seinalatuta oso ondo, behin ferrata guztia jeitsiz, berriro parking orokorrera bidea jarraitu.


Orokorrean bide oso ona, gomendagarria, eguna gozatzeko, ondo babestua eta patio askorekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina