2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

2016_04_27-Infiernoetako Ipar korredorea (3.082m) D/200m (SAIAKERA)

Eguraldiari dagokionez, hilabete nahiko kaskarra izan da martxoa, baia hilaren azken egunetan Aste Santua zen eta egun batzuk eguraldi ona egin behar zuenez, Mikelekin jeisten naiz Pirinio aldera, biok batera gauza berriak probatzeko asmoekin.

Plana nahiko argia geneukan, asteazkenean arrastian atera eta Peña Telerako aterpera afaltzeko heldu, rissoto eta nuddelsak momentu batean egin ta ogera, eta hurrengo goizean goizetik altxa eta Peña Telerako  Y korredorea egin, AD/400m-ko zailtasunarekin.

Ostegunean korredorea egin da gero, lo egin eta barikuan goizetik Panticosatik Bachimañara igo frontalen laguntzekin, gauzak bertan utzi eta igoera oso arin bat egin Pico Serratoko ipar-mendebalde korredoreari (AD+/250m/65º), aterpera bueltatzeko, dutxatu bazkaldu ta siesta on bat bota, eta hurrengo egunean Picos de los Infiernoseko ipar korredorea egin (D/200m) eta hegoaldeko korredoretik Pondielloseko lepotik Panticosara itzultzea.

SARRERA:
Aurreko egunean Peña Telera ingurutik oso gustora ibili giñan, nahiz eta elurraren baldintzak onenak ez izan, ondo afaldu eta oso goizetik egin genuen lo Panticosa ingurutik, hurrengo goizean goizeko 3.30tan alarmak jo zuen eta momentu batean gosaldu eta gero, aurreko gaban Bachimañara igo beharreko motxilak prest utzi genituen material guztiarekin, goizeko bostetan atera giñan jada aterperantza, gure frontalen laguntzarekin.

Panticosako balneariotik (1.636m) GR-11 bidea hartzen dugu eta erreka zidor bat jarraituz, metroak irabaziz, Bachimañako aterpe berrira heltzen gara (2.200m).

Aterpearen webgunea HEMEN oso ondo dago, berri-berria eta giro oso ona dago, bertan lan egiten duten jendearen tratua ikaragarria da.

NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz eta 14 kilometro igaro eta gero, Panticosara doan bidegurutzea hartu behar dugu, herrira sartzeko dagoen rotonda albo batera utziz, Balneariora doan bidea jarraitzen dugu, A-2606 errepidetik eta 7 kilometro igaro eta gero "Balneario de Panticosa"-ko parkingean gaude, Casa de Piedra mendi aterpe inguruan kotxea uztea gomendagarria da.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: D/200 metro. Pare bat resalte ditu, lehengoa goulotte bat, eta hirugarren luzean resalte bat (III+) baina oso ondo babesten direnak, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan, horietaz aparte ekipazio zaharra aurkitu dezakegu.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 800positibo eta 1400 negatibo metro inguru
  • Iraupena: 9 ordu.
 photo 01_zps80511ff7.jpg

Smithyren blogetik hartutako krokisa, geu joan giñen egunea, lainoa zela eta ezin izan genuen korredoraren argazki globala atera. Hemen bere erreportaia.

ERREPORTAIA:

Goizetik esnatu eta lasai gosaldu genuen aterpean, arroz sopa, esnea, napolitanak eta fruita.

 photo 01_zpsxsozonfs.jpg

Motxila prestatzen

 photo 02_zpsdurdyajf.jpg

Aterpetik lasai lasai atera giñen, goizeko hotzak sortutako elurraren geruza gogorra aprobetxatuz.

 photo 03_zpsrb8xrcks.jpg

Urtegirako bidea hartuz, eskumatik igaro genuen eta gero urtegi erdialdean eskiatzaileak egindako urratsak jarraituz

 photo 04_zpsvwcw71ex.jpg

Eguraldia ez zen iragartzen zutena bezain ona eta haize bolada handiak zeuden

 photo 05_zpszppqsvny.jpg


 photo 06_zpsffsbuwsp.jpg

Pico Serrato, atzo bertatik ibili giñan bere korredorea egiten

 photo 07_zps5alfxh6e.jpg

 photo 08_zpshks15xjt.jpg

Apurka apurka metroak irabazten goaz

 photo 09_zpshle6g7c6.jpg

Goazen aldean eguraldia ez du hobetzen

 photo 10_zpscx1cjkbq.jpg

Tarteka lainoa zabaltzen da baina haize boladak jarraitzen dute.

 photo 11_zpsgrgz0unj.jpg

 photo 12_zpsqjhmtmll.jpg

Infiernoetako lepora doan bidea

 photo 13_zpsxpi6ewg0.jpg

Atzera eguna ikaragarria da, baina gaurkoan gure inguruan eguraldia ez daukagu lagun

 photo 14_zpstblq7dea.jpg

 photo 15_zpsp2arqaly.jpg

Infiernos eta Arnales

 photo 16_zpsa1nkbm8s.jpg

 photo 17_zpsmiylbgey.jpg

Hemendik ezkerrera biratu behar dugu korredorea bilatzeko

 photo 18_zpsras7egua.jpg

Atzean eguraldia ikaragarria

 photo 19_zpssdwpt3ya.jpg

Infiernoetako lepoa, gaurkoan jende gutxi aste santua izateko

 photo 20_zpsl3qcvvk5.jpg

 photo 21_zpsz6xinoib.jpg

 photo 22_zpsbdveradj.jpg

Hurbilketa oso astuna egin zitzaigun elurraren baldintzengaitik

 photo 23_zpsqiamche7.jpg

 photo 24_zpsz1yui7rj.jpg

Korredorera heltzeko metro gutxi falta zitzaigula

 photo 25_zps2bj5jr89.jpg

 photo 26_zpsk0wgcsn3.jpg

 photo 27_zps6wrxv5p3.jpg

Elurrez formatuta egon beharko lukeen goulottea =(
Hasieratik itxura txarra ikusi genion, oso bustita eta elur jausi txikiak zeuden, hala ere, tontakeri galantea eginez, sokak atera, bilgune bat montatu eta saiatu giñan.

 photo 28_zpstlydcta9.jpg


Normalean horrela egon ohi da (argazkia Smithy_erreportaia hemen)

 photo 16_zpsd2e05e06.jpg


 photo 29_zpswveqzm1v.jpg

 photo 30_zps5flupdqx.jpg

Azkenean elurraren kalitate txarra eta baldintza txarrak zirela eta, sokak berriro batu eta nahiko osti txarrean jeitsi giñan beherantza, izan ere gure asmoa goitik ateratzea zen eta bertatik jeistea Casa de Piedrara, hegoaldeko korredoretik.

 photo 31_zpscqbcpepy.jpg


Erreflexio txiki bat eginez, ez giñan atera behar izan aterpetik edo beste mendi bat aukeratzea ona izango zan, baldintza txarrak, tenperatura alturak, elur pakete handia...baina beno horrela ikasten da.

 photo 32_zpsalntvcpq.jpg

Aterperantza

 photo 33_zpse5rdx2gp.jpg

 photo 34_zpsmsv3uvdy.jpg

 photo 35_zpsw8exmyby.jpg

Casa de Piedra/Panticosara bidean

 photo 36_zpsnetmnkjx.jpg

 photo 37_zpsbziy5qq2.jpg

 photo 38_zpscrujx2cb.jpg

Ur jauzi polita

 photo 39_zpsz6lpl2vp.jpg

Panticosako bainuetxea eta bere urtegi txikia

 photo 40_zpstxl5vpnn.jpg

Hauxe da dena, bueltau beharko gara baldintza onekin eta egun hobeago batean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina