2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

2016_02_20-ASPE IPAR-EKIALDEKO (N.E.) KORREDOREA (AD/400m/45º-55º)


SARRERA:
Aspe mendia, ikaragarria eta oso itxura estatikoa duen mendi bat da. 2645 metrorekin, haraneko mendi altuena da, eta bere ipar aurpegian bide oso interesgarri batzuk ateratzen dira, klasikoena ipar korredorea da, horretaz aparte Rabada eta Navarrok zabaldutako Edil bidea (M6) bidea ere ateratzen da.

Bere tontorretik Pirinioa ikusteko begiratoki itzela da eta negu arraro honetan lehen asteburu hotza eta eguzkitzua aprobetxatu gurean, Mikelekin batzen naiz bariku arratsaldean Candanchurako bidea hartzeko, Gasteizetik atera bezain pronto, geldiune arin bat egiten dugu Eginoko Tubo sektorean, bide batzuk eskalatzeko, eta ondoren Candanchurako bidea hartu genuen.

Gaueko hamarretan heltzen gara Candanchuko Valle Aragon aterpera, bertan afaria prest geneukala goxo-goxo afaldu eta postrearekin bukatu bezain pronto lo egitera goaz, hurrengo goizean goizetik altxa nahi dugula ahalik eta arinen irtetxeko.

NOLA HELDU:
Candanchuko eski estazioko parkingean (1550m) uzten dugu kotxea eta bertatik eski pistak jarraituz Tortiellaseko lepora heltzen gara. Gomendagarria da goiz ateratzea horrela lehen eskiatzaileak ekidituz. Tortiellaseko lepotik Aspeko ipar aurpegia ikusten dugu, hemen daukagun lautada txikia jarraituz, eski pistak atzean utziz, eta ipar-ekialdeko zirkuan sartuz, trabesia hasten den lekura iritsi arte. Lasaitasunez hartuz, (2.30-3 ordu).

BIDEAREN AZALPENA:
Korredorea trabesia hasten den lekuan hasten da, erorketa oso txarra daukan trabesia horizontal bat egin behar dugu, aseguratzeko gatza dena, guk bi estaka jarri genituen, tarteko puntu seguru moduan, ensanblean egiten genuen bitartean. Balditzak onak badira, kontuz ibili behar da, trabesia hau goizetik egitea gomendagarria da, eguzkiak arin ematen baitio eta zailtasunak izan ditzakegu, hortaz aparte, goiko hormatik elur bolak jausten dira.

 photo 14_zpsnddmc0zy.jpg

Behin korredorean sartzean, bidea oso argi ikusten da. 45ºtako malda konstanteekin eta tarte batzuetan 50-55º graduko malda hartzen du, gure kuadrizespa ta bikiak proban jartzeko malda interesgarria. Elur gutxi egon ezkero, bizpahiru metrotako pare bat resalten aurkitu ditzakegu, baina zailtasun gutxikoak.

Azken zatia hasi baino lehen, txarto bagabiltza eskumatara trabesia horizontal bat eginez gero,  korredoretik ihes egiteko aukera daukagu. Geure kasuan, elurra tarte batzuetan gogor zegoen eta izotz plaka onak aurkitu genituen, baina tarte batzuetan ere bai elur paketoi handia zegoen, hasieratik oso argi ikusi genuen goitik ateratzeko aukera, eta indarrak ondo gordez, apurka apurka metroak irabazten azken tuburua heltzen gara.

Azken metroetan, lepo batera heltzen gara, patio handia duena, eta trepadatxo erraz bat duena, 20 metrotako tirada labur bat, tontorrean dagoen hitoan bilgunea egiteko aukerarekin. Irteera hau, korredoreari amaiera ezin hobea ematen dio, paraje ikaragarri batekin.

DENBORAK:
·         07:00-Candanchu Pista Grande
·         8:00-Tortiellas
·         8:30-Zona Tuca lepoa
·         10:45-Trabesia hasten den lepoa
·         13:20-Aspeko tontorra
·         15:00-Zona Tuca lepoa
·         16:00-Candanchu Pista grande

MATERIALA:
Kranpoiak, bi piolet, arnesa, kaskua, soka bat, friend batzuk, bi izotz torloju, bi izotz estaka eta aseguratzeko materiala. Azkenean bakarrik erabili genituen bi estakak. Baldintzak nolakoak direnaren arabera, bi iltze ondo etorri daitezke.

JEITSIERA:
Jeitsiera erraza, normalean oinatza egoten da. Jeitsiera hego-mendebalde aldera jeisten dugu,  eskumatara jeisten den tubu bat ikusi arte, malda handiarekin, beherantza Candanchutik datorren bide normala ikusten da. Kanal hau erraza da, baina inklinazio handia dauka, eta askotan elur gogorrarekin (krokis batuzetan PD+ graduazioa ematen diote), baina lasaitasunez jeitsiz, arin heltzen gara eskumatan dagoen lepo batera, aurretik igo dugun bidea ikusiz. Hemetik, aurretik egindako bidea jarraitu, Candanchuko eski estazioko parkingera iritsi arte, kontuz jeisten diren eskiatzaileekin. 


ERREPORTAIA:

Goizeko 6.30tan aterpetik ateratzen gara gosalduta, parkingera bidean, gauzak prestatzeko eta ahalik eta arinen hasteko.

 photo 1_zpsd4am5yvc.jpg


Gauzak prestatzen, eraman behar genuen material guztia ondo prestatzen, gero eskura izateko.

 photo 2_zpsyowiqtck.jpg


Lehen argiak lepora bidean

 photo 3_zpsdfgqgmak.jpg

Pistak jarraituz lepora ondo iristen gara

 photo 4_zpsusem0ndd.jpg

Aldapa urdinak jarraitu genituen gorputza ez nekatzeko eta ahalik eta freskoen heltzeko korredorera.

 photo 5_zpsblobsk4p.jpg

Lepora heldu bezain laster, Aspeko piramidea ikusten dugu, eguzkiaren lehen argiekin.

 photo 6_zpscfyippk4.jpg

Gertuago, Edil bidera joaten zaizkigu begiak, zelako lerro estatiko eta bertikala, Rabada eta Navarrok zabaldua, orain dela gutxi arte Piriniotako neguko eskalada zailena, M6 gradukoa.

 photo 7_zpsktjgctrd.jpg

Gerizpeak

 photo 9_zpsdd3o8jgl.jpg

Apurka-apurka, metroak irabazten eta elurratik pausua zabalduz Aspeko ipar aurpegira gerturatuz goaz.

 photo 10_zps6ujdmwbc.jpg

Egindako bidea

 photo 11_zps43uhvfzi.jpg

Ipar aurpegia

 photo 12_zpstwkkajl9.jpg

Trabesia hasi baino lehenagoko azken metroak, hementze atseden bat hartu genuen, zerbait jan eta arnesa eta kranpoiak jartzen ditugu, materiala arnesean jarri eta sokarekin ensanblean jartzen gara.

 photo 13_zpspxvekgx7.jpg

Gorriz jarraitu genuen bidea, urdinez jeitsierako bidea.

 photo 14_zpsnddmc0zy.jpg


 photo 39_zpsxrsjtweh.jpg


Trabesiatik ateratzen, Mikel estaka bat sartu zuen konpromisoa eta arriskutsua zen luze hau igarotzeko.

 photo 15_zpshuzhzwfx.jpg

Behin tubuan sartzen, elurra leunago zegoen eta arazo gabe metro partida irabazi genituen.

 photo 16_zpsm3wiokxx.jpg

Ensamblean jarraitzen dugu, korredorea malda konstantea dauka, 45ºtakoa eta tarte batzuetan 55ºtako malda hartzera iristen da.

 photo 18_zpsxsxkoafj.jpg

 photo 17_zpsdaibhcgi.jpg

Mikel, azken aldian duen sasoi fisikoa erakusten, bera bakarrik zabaldu zauen ia korredore guztia.

 photo 19_zpske1npk05.jpg

 photo 20_zpspvnlm9xs.jpg

Metroak irabazten goazen heinean, tontorrean ematen duen eguzkia ikusten hasten gara.

 photo 21_zpsx9pbptaj.jpg

Igotakoari argazki bat.

 photo 22_zpsfgvg44on.jpg

Paraje ederra

 photo 23_zpsytcgoahc.jpg

Midi ingurua, ez dago konparaziorik orain dela bi aste eta gaur eduki genuen eguraldiarekin, egun horretan La Fourcheko korredorea egiten saiatu giñan, baina zorte txarrarekin.

 photo 24_zpsem47gz5z.jpg

Metroak aurrera doaz, eta gure hankak apurka nekea nabaritzen doaz, ritmo ona eta konstantea jarraitzea garrantzitsua, goikaldera fresko igotzeko.

 photo 25_zpshu7pqgla.jpg

Azken metroak, elur/izotz geruza gogorrago batekin aurkitzen gara, goiko kornisara heldu baino arinago, zati hau asko gustatu zitzaidan.

 photo 26_zpsa4jgpevy.jpg

Igaro beharreko resalte txikia, hau bukatzen ari da.

 photo 27_zpsbzbwbhnh.jpg

Resalteko goikaldetik Mikelek ateratako argazkia, eskuman "Arista de los Murcielagos" famatua.

 photo 28.1_zps0wtparam.jpg

Igotakoa

 photo 28_zpsugwpo1rm.jpg

Aspeko tontorra, 2645 metro.

 photo 29_zps4fe30fte.jpg

Pozik lortutakoarekin eta egunaz gozatzen, goikaldean haizea txikia zenez, zerbait jan, igotzen ziren eskiatzaileekin berba egin, guztiek galdetu ziguten korredorearen egoeraz, eta ia norbait zetorren, arraroa izan arren, egun honetan, hain polita eta eguzkitzuan, geu bakarrik animatu giñan bertara hurbiltzera. Guretzako hobe ;)

 photo 30_zpsbky5s7kw.jpg

Jeitsiera hego-mendebalde aldera jeisten dugu,  eskumatara jeisten den tubu bat ikusi arte, malda handiarekin, beherantza Candanchutik datorren bide normala ikusten da. Kanal hau erraza da, baina inklinazio handia dauka, eta askotan elur gogorrarekin (krokis batuzetan PD+ graduazioa ematen diote), baina lasaitasunez jeitsiz, arin heltzen gara eskumatan dagoen lepo batera, aurretik igo dugun bidea ikusi

Jeitsieran, kontuz eduki behar da pausu batzuetan.

 photo 31_zpsjawbtvgy.jpg

Llena de la Garganta eta Llena del Bozo mendiak

 photo 32_zpsndfawrj8.jpg

Lehen arnesa jartzeko eta atseden hartu dugun lekura iristen, Tuca Blanca mendia miresten dugun bitartean.

 photo 33_zpszgu91f03.jpg

Tarte honetan, eguzkia goizetik eman dio, eta hego orientazioa duen malda bat denez, elur jausi txiki batzuk gertatu dira, ahalik eta arinen igarotzen dugu.

 photo 34_zps8oosfeff.jpg

 photo 36_zpsk8pgzfth.jpg

Aspe mendia, eta igotako korredorea, polita benetan.

 photo 35_zpsjj1di43e.jpg

Behin pistetan sartuak, kontuz euki behar da, eskiatzaileekin, batzuk ez dutela begiratzen eta pistak beraienak direla uste baitute.

 photo 37_zpspatg6iwb.jpg

 photo 38_zpsc6g7zxbn.jpg

Atera eta 9 ordu ondoren bueltatzen gara kotxera, pozik egindako irteera eta egunarekin, baina oraindik elurra ondo transformatzea behar da, ikusita tenperatura eta elurraren baldintzak, hurrengo egunerako Pico del Aguilako NE korredorea pentsatuta geneukan, baina gauzak batu eta Rigloserako norazkoa hartzen dugu.

Espero erreportaia gustatu izana eta Aspeko bide hau ezagutzeko aukera badaukazue, probatzera animatzen zaituztet, ez zaitue damutuko eta.

Hurrengoarte.   

2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

2016_01_31- MIDI D´OSSAU La Fourcheko korredoretik (saiakera)

Midi d Ossakuko tontorra zapaldua genuen, baina uda sasoian, bueltatzeko gogoa geneukan hain ezaguna den La Fourcheko korredoretik.

Zapatu goizean atera giñen, eta hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Portaletean bazkaltzeko eta inongo prisarik gabe igotzeko Pombieko aterpera, negu sasoian librea dena.

Aspaldian fitxatuta geneukan korredore bat zen, oso estatikoa eta Piriniotako klasiko bat, Jon Anderrek esan zidanean joateko, baldintzak hoberenak ez izan arren ez nuen bitan pentsatu.

Tximinien bide normaletik igotako ERREPORTAIA HEMEN

NOLA HELDU
Hona heltzeko Formigal bidea hartu behar dugu ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi behar ditugu Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.

DATU TEKNIKOAK
  • Ibilbidea: Parking Aneou – Pombie-Couloir Fourche (2530 metrotaraino heldu giñan)-Pombie-Parking Aneou
  • Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik korredora hasten den punturaino ordu bat inguru, edurraren baldintzaren arabera.
  • Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), 2530 metrotaraino heldu giñan.
  • Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal izateko.
  • Zailtasuna: AD+, blokeko pausu bat dauka, IV/IV+ ingurukoa, elurraz tapatuta badago arazorik gabe igarotzen dena, bestela hemen datza zailtasun handiena.  Korredorearen bataz besteko malda 45/450ºkoa da.
  • Materiala: Kaskua, arnesa, soka, pioleta eta kranpoiak. Fisureroak eta friendak. Bi estaka eta ankla bat eta bi izotz torloju eraman genituen.
FITXA TEKNIKOA:

 photo Croquis Midi dOssau - Petit Pic -
Corredor de La Fourche y cumbre 450m AD IV
50_7_zpsxgexfkem.jpg

ERREPORTAIA

Grand Pic eta Petit Pic Formigaleko pistak pasa eta gero ataratako argazkia

 photo 1_zpshg0wjgli.jpg

Portaletetik ikusita

 photo 2_zps6jk4awkk.jpg

Errepidea, betiko moduan, kotxez gainezka, eskiatzaile asko eguna aprobetxetan.

 photo 3_zpsdykgsfqj.jpg

Behin kotxea utzita gauza guztiak atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den bide bat jarraituko dugu.

 photo 4_zpsr908nbhh.jpg

Ez daukagu prisarik eta pisu asko daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen

 photo 5_zps2lfjmo6w.jpg

Portalet ingurua metroak irabazten goazen heinean

 photo 6_zpswjburgkw.jpg

Soum de Pombiera heltzen apurka apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena. Soum du Pombiera heltzean, bikote bateri argazki bat ateratzeko eskatzen diegu.

 photo 7_zpsrfwaq7ye.jpg

Col de Soum-era heldu orduko, 2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.

Heldu, gauzak logelan utzi, eta arin baten aterpearen kanpoaldera goaz, korredorea ikustera.

 photo 8_zpsfhj4s6fj.jpg

 photo 9_zpso2l41e70.jpg

 photo 10_zps2upjulzc.jpg

 photo 11_zpsq0indlqo.jpg

 photo 12_zpsjuvnywoo.jpg

Paraje ederra

 photo 13_zps72xposix.jpg

Pombie, justu momentu honetan, bide normaletik jeisten zen hiru kideko talde bat ikusi genuen, bi atzean oso astiro, eta bat korrikan. Aterpera heldu zenean, komentatu zigun tontorrera igo zirela bide normaletik, eta jeitsieran arazo asko izan zituztela. Astiro zetorrena, kranpoiarekin gemelo guztia moztu zuen, 8 zentimetro inguruko ebakia eginda, aterpeko botikina ez zegoenez, neuk neraman botikin txiki bat utzi nion, eta tipoa heldu zenean, ahalik eta ondoen garbitu eta gero, sendatu genion, sutura puntu batzuk emanez.

Komentatu ziguten elurraren kalitatea oso txarra zela, elur jausi txikiak zeudela eta oso txarto pasa zutela, bilguneak guztiz tapata, kalitate oso txarra, ez ziguten asko animatu hurrengo egunerako, gainera eguraldi txarra zetorren. =(

 photo 14_zpsuo7yxcyg.jpg

Selfie

 photo 15_zpsjkg0ujou.jpg

Bapatean, BIlboko bi mutiko heldu ziren, gure adinekoak, La Fourche egiteko asmoarekin, motibatu giñan eta lau izanda urratsa zabaltzeko hobeto. Kanpoan egin behar zuten lo, eguraldi txarra zetorren eta haizea altxatu zen.

Afaria prestatu genuen eta ondoren aterpe kanpoan izarrak ikusi eta gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz esanatu nahi genuela ahalik eta ahalik eta arinen igotzeko.

 photo 17_zpsm6r1mg0r.jpg

Hurrengo goizean 5:30 inguru esnatu ta gosaldu genuen. Aterpetik atera bezain pronto haize bolada handiak eta euria nabaritu genuen. Aterpean denbora apur bat egin genuen, euria apur bat gelditu arte.
07.00tan ateratzen gara, behe lainoa apur bat zabaldu zen eta ritmo onean metroak irabazten goaz. GPSan generaman track eta hori jarraituz, altura hartzen dugu.

 photo 18_zpsr9e2c1gy.jpg

Korredorea hasten den puntura gerturatuz

 photo 19_zpshue6lntj.jpg

Jon Ander, Alvaro, Arri eta neu, bilgune batean

 photo 20_zpskymlp7p1.jpg

Hemen ensanblean lotzen gara.

 photo 21_zpsen38n8t9.jpg

Hasiera batean eskumara gehiegi zabaldu giñen eta Peygeretik datorren ertzera ateratzen gara, behe lainoak pasada txarra jokatu zigun. Ahalik eta arinen jeitsi eta berriz korredoretik gora.

 photo 23_zpsblurytjc.jpg

 photo 25_zpsdoixgdek.jpg

Argazki gutxi atera genituen

 photo 22_zpsjd3qgiod.jpg

 photo 24_zpsap6c91pf.jpg

 photo 27_zpsed1wx1br.jpg

Argazki honetan ikusten da, elurraren baldintza kaskarra, dena elur oso biguina, izotz falta, elurra jausten denbora guztian. Bilgune bat egin genuen eta ahalik eta hoberen rapelatu genuen.

 photo 26_zps28ool2mq.jpg

Eta lainoa, laino asko.

 photo 29_zpss63elfqf.jpg

Aterperantza jeisten, gaurkoa ez zen eguna, bueltau beakogu.

 photo 28_zpsr3lndbsc.jpg

Botikina utzi genien tipoek utzitako opari bat, Madrilekoak ziren, eta nola ez, oso ondo sartu zitzaigun, ardo apur batekin ere utzi zigutela.

 photo 30_zpsmdqyakyf.jpg

Col du Souzomnera bidean

 photo 31_zpszpkzgy9z.jpg

 photo 32_zpsohy4rjet.jpg

Jeisten genuen bitartean, bapatean lainoa zabaldu eta Portaleta ikusi genuen.

 photo 33_zps0slyorxw.jpg

Jeisten

 photo 34_zpslk4ndbwg.jpg

Ezin izan genuen tontrorra lortu, baina oso gustora ibili giñen, gauza berriak ikasiz eta Arri eta Alvarorekin laguntasuna sortuz, laurak batera joan giñen gero Jacara bazkaltzera. Aupa EKIPO!!!

Udan egon giñeneko erreportaiaren bideoa.


Hurrengorarte!