2014(e)ko uztailaren 23(a), asteazkena

2014_07_14-Petretxema (2.371m) Linzatik

Astelehena eta asteartea, lanean libre neukanez aprobetzatuz, Txemagaz paretan naz Isaba aldera joateko, ta bertatik, bi egun horietan zeozer egiteko asmoagaz. Astelehen goizean matrikula in behar nauenez Donostin, 9tan ipinten gara bidean, eta Linzara heldu orduko ya, goizeko 12ek dire, atera baino lehen zeozer jaten dogu, eta krema ondo emon osteien, ipinten gara bidean Linzako aterpetik Hiru Errege Mahairantza atetan dan bidetik. Donostin jausi jakun txaparradagaz konparaute kriston eguraldie iten zauen Isabatik.
Egin genuen ibilbidea, joan etorrikoa da, Linzatik atera, eta bertatik Linzako lepora doan bidea segitu, eta hemen Hiru Erregeen Mahairantza doan bidea ezkerretan utzita, lepotik gora, eskumatara hasten dan bidea, Petretxemarantza. Bueltako bidea berdinetik egin genuen, baie Petretxemako lepora heldu ginenean ezkerretik atetan dan bide bat jarraitu genuen, belarrezko loma baten ganetik, gero Linzako lepora berriro jeisteko eta igotako bide berdinetik kotxera itzultzeko.

Irudian ikus daiteke, Linzatik Petretxemara igoten dan bidea, kolore urdinez (Mapa: Sua edizioak)


























Linzako aterpetik atera baino lehen ateratako argazki bet



Altura hartu ahala, Txamantxoia atzean geldituten doie


Txamantxoia eta  Ezkaurre, eta ezkerran Alanoetako zati bat


Linzako aterpetik Linzako lepora dagoen bidea, arazo bakoa da, oso zapaldua, eta hitoen bidez oso markatuta dagoena. Aterpetik lepora igoteko ordu bat eta terdi behar izin giƱuzan, justu ordu txarra zan ta eguzkiek sano gogor joten eban eta.

Mendizaleak, Linzarantza jeisten

Igotako bidea, fondoan behean kotxea itzi dogun parking-e ikus daiteke


Linzako lepoan, parajeaz gozatzen, hemen atsedenalditzo bat in genuen, apur bet jateko.



Petretxemarantza doan bidetik altura irabazten


Atzera begirada, ikus daiteke Linzako lepoa, eta bertatik Hiru erregeen mahaira doan bidea, eta parean, Lapakiza Linzola mendie.



Atxeritoko tontorrean jende asko


Atxerito eta Chinebral de Gamuetaren bistekin gozatzen


Bakardadaea eta lasaitasun totala


Panoramika, Atxeritotik Lapakiza Linzolararte



Petretxemako aldapa amaiezinean burua behera eta gorarte


Tontorretik gertu


Petretxemako tontorra 2371m, Linzatik gorarte, geldialdiak kenduta hiru ordu behar izan genituen, heldu eta karrerilla hartuta Ansabereko orratzera salto egiteko gogoa sartu zitzaigun jajajaj
Tontorrean, orratzarekin atzean



Ansanbereko orratzak



Anie, Hiru erregeen mahaia eta Taula


Tontorretik panoramika





Beherako bidea hartu eta Petretxemako lepoan argazki hau ateratzen dugu, atzean Atxerito eta Chinebral mendiak dekoguzelarik



Lepotik beherako bidea hartu beharrean mendi lepo bat jarraitu genuen, geroago Linzako lepora jeisteko.



Linzako lepoan, Txema ardiei argazki bat ateratzen, harrapatua ;)




Linzako aterpera iritsi ginen, atera ginenetik 7 ordu eta gero, oso pozik egunagaitik eta edukitako eguraldiagaitik, garagardo bat hartu eta hurrengo egunerako indarrak berritzera.



Hauxe izan da dena, Agur =)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina