2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

2014_06_07-Aldamineko ekialdeko ertza eta Gorbeia

Sarrera:
Maiatzeko eta ekainako azterketen artean, Ibanekin gelditzen naiz, Gorbeiako inguruko aristaren bat egiteko, Lekandakoa eginda, Iondegortako urtegira hurbildu giñen, Aldamineko Ekialdeko arista egiteko asmoarekin, tontorrean behin egonda, Aldamiñapera jeitsi eta Gorbeiako gurutzera igotzeko. Gero Barakaldoko Kokosily wokera bazkaltzera joan behar giñenez, goizeko zortziretan gelditu giñen Areatzan, bertan ogia eta hasierarako "Arratiako Donuts" batzuk erosteko, herriko okindegian.

Nola heldu:
Hemetik kotxez Zeanurira, Ipiñaburura dijoan errepidea hartu, bertan Lambreabera doan bidea jarraitu, auzoa pasa, zentral elektrikora heldu, eta gora Iondegortako presararte. Bertan bi aukera ditugu, edo kotxea bertan utzi eta oinez segi, edo Agiñaldeko parking-era igo eta bertan kotxea utzi, guk bazkal ordurako presaz genbiltzanez, Agiñalderaino igo giñen kotxez.

Bidea:
Agiñalde - Arimekorta - Dulau - Ekialdeko arista/ertzaren hasiera - Aldamin - Aldamiñape - Gorbeigane - Aldamiñape - Arimekorta - Agiñalde.

Aldamin, Bizkaiko bigarren tontor altuena da.

Ekialdeko Ertza/Arista
Mendiak.net-etik hartutako deskribapena, aristari buruz.

"La cresta occidental de Aldamin se inicia en la zona de Aldabe ( 1.080 m ), y no interpone dificultades reseñables. Se corona la cima de Apuntzeta gañe ( 1.181 m ) por terreno escabroso y se sigue por el mismo hasta un hombro herboso ( 1.202 m ) que da acceso sencillo a la Cara Norte. Desde este hombro una trepada sencilla (I) culmina en Aldamin ( 1.378 m )(F.).

La cresta oriental es corta, no ofrece serias dificultades y se acomete sin problemas. Desde el collado Dulau ( 1.154 m ) se abandona la senda a Gorbeia y se sube directamente por las rocas del primer espolón. A continuación viene otro que corona la cota de Miruen Haitza ( 1.288 m ). Se sigue avanzando trepando sobre una zona más desordenada en la que se alzan algunos pequeños monolitos rocosos(I). Se alcanza al final una punta aguda ( 1.341 m ) anterior a la cima. Se desciende a una brecha ( 1.331 m ) y nos encararamos de nuevo a la cresta aprovechando una chimena que hay en el flanco izquierdo. Esta chimena, equipada con un clavo, es el único escollo citable de la vía (II) y pasa junto a una roca en forma de hongo. Superado el paraje seguimos por la cresta, que se hace ya caminando (F.sup.)."

Deskribapena:
Behin Agiñaldeko parkingean kotxea utzi eta gero, bertatik gora igotzen den hormigoizko pista jarraitzen dugu. Arimekortako zelaietara heltzen gara. Lemoa zementuseko aterpetik pasa eta Dulaorako bidea hartzen dugu.

Hemen ikus dezakegu egingo dugun bidea Aldamineko ekialdeko ertzetik eta gero Gorbeira egingo dugun igoera.

 photo 1_zps05284479.jpg

Dulaoko tontorrean.

 photo 2_zps93aaa9d4.jpg

Ertza

 photo 3_zps9ee89e1b.jpg

Atzera begirada bat igondakoa eta fondoan Anboto handia daukagularik

 photo 4_zpsaa443505.jpg

Apurka altuera irabazten goaz, eskuman lekanda ikus dezakegularik

 photo 5_zpsb41b72f4.jpg

Altura irabazi ahala gauza tentetu egiten da

 photo 6_zps94f7f22c.jpg

 photo 7_zpsf8898887.jpg

Ertzaren hasieran

 photo 8_zps532827a9.jpg

Ertzeko lehen zatian, bertatik plakatzo bat ikus dezakegu

 photo 9_zps481f011c.jpg

Amnisitiako plakatxo bat aurkitzen dugu

 photo 91_zps87a844bd.jpg

Aurrera goaz, tarteka marteka ibilbidea arrokaz betetzen zaigu eta gero belarrezko zati erosoak ere aurkitzen ditugu

 photo 92_zpse18949ad.jpg

Eta hamar minuturen bueltan Miruen haitzeko tontorrean aurkezten gara. 1288metro.

 photo 10_zps07f956d8.jpg

Buzoia

 photo 11_zps803e5a14.jpg

Miruen haitzetik jarraituz belarrezko zelai txiki bat igarotzen dugu.

 photo 12_zps063c9147.jpg

Bertatik trepadatxo bat egin behar dugu, non eskuak erabili behar ditugun

 photo 13_zpsb9bd57b9.jpg

Behin trepada egin da gero, exposizio dezente daukan gune batera ateratzen gara.

 photo 132_zps68bd4601.jpg

Bertan pausu polit eta zailtasun gabeko bat aurkitzen dugu.

 photo 131_zpsa90463cf.jpg

Behin igarota

 photo 14_zps1775e01e.jpg

Eskuak erabiltzeko beste gune bat

 photo 15_zps8b72ef6d.jpg

 photo 151_zpsd0ea9cb6.jpg

 photo 152_zpsf06ba5e9.jpg

Zati hau igarota patio batera ateratzen gara, non berriz ere trepadatzo bat egin behar dugun.



 photo 161_zps3f972d65.jpg

Lekanda patiotik ikusita

 photo 162_zps18925a05.jpg

Trepadatzoari ekiten

 photo 17_zpsbd581c3e.jpg

 photo 18_zps30daf5e2.jpg

Eta beste tontor bateko modura ateratzen gara

 photo 20_zps30ea1256.jpg  

Bertatik eskuak erabiltzen jeitsi behar duguna beste lepo batera ateratzeko

 photo 19_zpsd9d38355.jpg

Egin behar dugun jeitsiera lepora, eta ondorengo igoera ia ia tontorrera ateratzen gaituena

 photo 21_zpsaafd3b44.jpg

Aurretik jeitsi dugun tontorra, ertzetik jarraitzean ikusten den moduan

 photo 22_zpsb2b0dbdc.jpg

Trepadatzoa hasteko

 photo 23_zps5bd1864b.jpg

Bertan pare bat iltze eta klabija aurkitzen dira, denak egoera nahiko txarrean, batzuk besteak baino gehau, aseguratzeko erabili daitezke, baia egia esan arroka oso ona da eta eskuleku asko ditu, eta geuk sokarik gabe egin genuen iñolako pegarik barik.

 photo 24_zpse32069d9.jpg

Igotzen

 photo 25_zps2f2135d6.jpg

Eta azkenik, Aldamineko tontorrera heltzen gara, Bizkaiko bigarren altuena, 1376m-koa.

 photo 26_zps67863790.jpg

Lekanda eta Arrabako ikuspegia

 photo 27_zps8eccebb2.jpg

Anboto eta Durangaldeko mendiak

 photo 28_zpsca5411c2.jpg

Fracking ez!!! ez hemen ez iñon!!!

 photo 29_zpscb263e4d.jpg

Bapatean helikoptero bat ikusten dugu, antza denez Gasteizko aldetik igotzen zen emakume batek belauna apurtu du.

 photo 30_zps3857b9cd.jpg

Aldamin, eta atzean igotzeko falta zaigun Gorbeigane

 photo 31_zps00b0b78d.jpg

Jendea Gorbeiganeko tontorrean

 photo 32_zps35c04a7a.jpg

Anbotoko Mari

 photo 34_zps6033b2db.jpg

Udalaitz

 photo 35_zps224c52db.jpg

Lekanda, bere ekialdeko ertza eta osteien Bilbo handia

 photo 36_zps70bc8e92.jpg

Aldaminetik jeisten, Gorbeiara hamar minututan igoko gaituen azken aldapa ikus daiteke.

 photo 37_zps7a203c09.jpg

Aldamin eta Gorbeia banatzen dituen Aldamiñosteko lepotik egin dugun ertza ikus daiteke.

 photo 38_zps950a84ca.jpg

Aldapa igotzen

 photo 39_zpsbd202148.jpg

Gorbeiako tontorrean, 1481 metro.

 photo 40_zps6a9cc476.jpg

 photo 41_zpsee349898.jpg

 photo 42_zpsfd9f2def.jpg

Jeitsiera hasten dugu

 photo 43_zps05e1836c.jpg

Selfie famatua

 photo 44_zps2b951d89.jpg

Arimekortako aterpean

 photo 45_zps06577a41.jpg

Agiñaldera helduta, Iondegortara doan hormigoizko pista ikusten dugu.

 photo 46_zpseaa9295d.jpg

Aldamin eta bere ekialdeko ertza

 photo 47_zps582bec10.jpg

Eta gose apur bat egin dugunez, Wokera goaz bazkaltzera.....sakeoa!!!

 photo 48_zpsa59201c6.jpg

Woketik atera eta Ansio eta Gurutzeta artean dagoen rokodromora goaz, janaria jeisteko.

 photo 49_zps8ccf1a8b.jpg

Zailtasun handirik ez dekoen igoera, eta edozein momentutan jeitsi gaitezkena ertzetik eta bide normalera atera, gaiñera arroka lehorra egon da asko gozatzen den ertza.

Beste barik, (argazkiak Iban eta neureak)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina