2023(e)ko urriaren 20(a), ostirala

2023_02_26-Lunada. Egun grisetan Lunadatik ausardia gutxi eta arreta asko

Domeka goizetik ateatn naz Espinosarantza eta bidean enteratzen naz gau guztia daramatela bi mendizale galduen bila, Luismi  eta kuadrrilla eta  bestetik SOS Karrantza taldea. Guzit hau Pilar, Castro Valnerako aterpeko zaindaria prestatu ta mugitu ostean.

Zapatuan nahiko berandu hasi ziren bidean bi mendizale, La Varako kanaletik Miel-Castro Valnerara bidean, lainoa zala eta, Bernachoko bordetara jeitsi ziren, bertan gaua pasaz eta bitartean gau guztian zehar reskate zerbitzuak bilatzen pasa zuten.

Hemen berria:   https://www.diariodeburgos.es/noticia/z9c1e615b-97ca-f9de-25f347bd6862d954/202302/ajenos-a-su-propio-rescate

Egun nahiko kaxkarra, bidean Pilarreri idazten diot, batidak egiteko taldeetan laguntza behar badute nirekin kontatzeko, aterpera heltzen naizenean justu agertu zen bikotea. Susto ederra eta gaupasa ona bota zutena beraien bila.

Eguraldia ez zegoen gauza askoratko eta errepidea ezta, Bernachora joateko bidegurutzean kotxea uzteko derrigorrarekin badazpada.

Aterpean Pilarrek te bero batera gonbidatu nauen ta ondoren Inmunia eta Tramasquerako basoetatik  pare bat igoera eta jeitsiera eginda gero, kotxerantza bidea hartzen dot, goiz nahiko desatsegin baten, hori bai, elurra oso baldintza onetan.


Lunada ingurua, kota baxuak izan arren (1500-1700), inguru oso basati eta alpinoa da non eguraldi kaskarrarekin edo elurrarekin, goi mendiko ingurua bihurtzen dena, non ingurua ezagutzea oso garrantsitzua dan, argi dago asteburu hori borraska hain handiarekin ez zela Castro Valnerara igotzeko aproposa ta hobe beste kota batzuetan edo beste ibilbide batzuetatik ibiltzea, arduuratsu izatea gomendagarriena izanda.


ARGAZKI BATZUK:











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina