Barikuan triplete bat sartu ta gero ingurutik, zapatuan arin baten arrasti partean bueltatzen naz Lunadara bertan zeuden baldintza onak aprobetxatuz. Denboraz justu nenbilenez, bi igoera arin Inmunia ta Tramasquera inguruan, arrastiz jotzen duen eguzkiak transformatutako maldetatik gozatzeko.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 2.2-3.1/E1
- Desnibela: 650 metro aprox
- Luzera: 6-7 km gutxi gora-behera.
- Ibilbidea: Parking-Inmunia-Parking-Tramasquera-Parking
- Kotxetik kotxera 2.30 ordu.
Luismi-ren blogetik hartutako krokisa, bertan Inmuniako hiru jeitsiera aipagarrienak ikusten dira:
ERREPORTAIA:
Eskiatzaile batzuk, kotxe ingurura jeisten Inmuniako basoa atzean duelarik.
Basora igotzen, tenperatura ederra.
Inmunia inguruko aitzartea.
Inmunia ingurua eguzkia jotzen dion bitartean.
La MIel, Mota, Picon Fraile, Peña Lusa eta Tramasquera.
Peña Lusa gertuago.
Inmunia Tramasqueratik.
Selfie
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina