2022(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

2022_12_02-Ogoño. Diedro Ezkutua (170m/7b/6b-A0)

 Bariku arrasti haizetsu bet aprobetzatuz, lehen edurteak heldu baino lehen, Imanolegaz hurbiltan naz Ogoñora, barikua izanda, parking-ean ez genuen kotxerik ez jenderik aurkitu, ezta horman ere.

Haize kaxkarra jo arren, horman orokorrean babestuta egon giñen ta arrasti polit bat pasa genueen.

Metro batzuk gehiago sartzeko, Josu Gartziako lehen bi luzeak rapelatu genituen horrela bi tirada eder hauek restrikzioa heldu baino lehen aprobetxetako. Hemen Josu Gartziako erreportaia.

FITXA TEKNIKOA:

Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Zailtasuna: 7b edo 6b/A0 / 170m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: 12mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak ekipatuta daude.
  • Materiala: 14 expres eta bilguneetarako materiala.


ZeroAzpitik-blogetik hartutako krokisa, Ogoñoko erdiguneko bideen lerroekin, Diedro ezkutua berdez dagoena da.

Ana - Neskalatzaileak egindako krokis lagungarria.

ERREPORTAIA:

Erdiguneko repisan, Josu Gartziako rapel instalazioan rapela egiteko.



L1 /6a/30m) hiru lerro ateratzen dira, zuzen dijoana da, tarte batzuk begetazioagaz ta bilgunea zintzillik dekona. 

L2 (6b/30m)  aurrekoa baino bertikalagoa eta arrakal batetik gora dijoana erdiguneko terrazara heltzeko, bilgunea aurrez aurreko bi kimikoetan edo rapel bilgunean.




Kitolis-eko sabaitxoa, bide horren informazioa hemen 



DIEDRO EZKUTUA (7B edo 6B/A0)

L1 (40m/V+)  Jai Egin bideko lehen bost boltak txapatzen ditugu, oso bloke karakteristiko bat dauka, kantu asko daukana baia apur bat desplomatzen duena, bostgarren paraboltesan, eskumatara doan bolt lerroa jarraituz, terrazatxo batera heltzeko, hemen El sufrimiento del sevillanoko iltze bat dago, ta eskumatara ikusten dugun arroka-zubi bat babestu ta gero eskumatan behekaldean Gasteziko bilgunea aurkitzen da.

L2 (7b edo 6b/A0   / 25m) hasieran eskalatzea eskatuko digun pasarte batzuk dekoz, laugarren-bostgarren boltetik aurrera, plakazko trabesia oso fin batean bihurtzen da, azeratzea eskatuko duguna, librean 7b inguruan omen dago luze hau.



Imanol, luzea garbitzen.

L3 (6b/25m) bilgunetik atera bezain laster, bigarren bolta txapatzeko pausu zailago bat dauka ta beste bat bilgunera heltzean, luze polita ta nahiko zuzena.

L4 (6a/45m) luze oso polita, bidearen luze politena agian, bilgunetik eskumatara joan, diedro sistema batetik igotzen joateko, oso luze polita, orokorrean oso mantenitua baia zaila izan gabe. Bilgunea sabaiaren azpian egiten da, hiru bolt, bilgune erosoa.

L5 (6a/20m) sabaitik atera eta ezkerretara joatea eskatzen diguna, sabaitik kantu asko izan arren goikaldean plaka eder batean sartzen gaituena, ondoren diedro batetik bilgunera heltzeko.



Imanol, Izaro-Crack-eko bilgunean gelditu zen, bi friend genituenez azken luzea bertatik egiteko, pitzadura eder bat friend ertainekin babesteko (0.3 eta 0.5) gure kasuan. Bilgunea zuhaitz txiki baten ondoan egiten da.

Luze honek 15 metro inguru izango ditu ta V+ zailtatsunaren inguruan egongo da.



Tontorrean pozik



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina