Aste barrua Tena-ko bailaran pasatzeko jeitsi giñen ta asteartean eguraldi txarra ematen zuten, muga inguruko isurialdean, laino gehiago ta prezipitazioak iragartzen zirenez, eguerdi inguruan ematen zuten lehio labur bat aprobetxatu nahiean, Portalet-eko parkingetik atera giñen Cuyalaret mendira lagun guztiak. Azkenean iragartzen zen lehioa arrasti-gaba partean iritsi zen eta laino artean eskiatzen pasa genuen eguna.
Igoera arina, polita eta jeitsiera lasaia, palen orientazioekin jolaseteko aukera ematen duena, eskiekin kotxeraino helduz, gomendagarria.FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: S2 (oso lasaia) jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
- Desnibela: 600metro aprox
- Luzera: 10 km.
KomandoKroketa
ERREPORTAIA:
Lainopean, hasierako tarte lauetan malda aprobetxatu nahian.
Jako, tropelaren zaindari.
Tontor ingurura heltzen.
Talde guztia Cuyalaret-eko tontorrean
Lainopean, taldean jeisten.
Sallent-en Somontano on batzuetaz disfrutatzen.
Eta ondoren, autokan afari goxo bat
Kaloria balantzea positiboa atera zitzaigun egu honetan jejeje
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina