Egun batzuetarako jeisten naiz Imanolekin Tena aldera, eskiatzeko asmoekin, baia barikuan Madari hurbiltzen jaku ta prisa gabe igotzen gara eguerdirako Canal Royara, bertako Opera Prima klasikoa egiteko, arina, erraza ta polita.
- Zailtasuna: II/WI3
- Luzera: 150m
- Orientazioa: Iparraldekoa
- Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,6 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
- Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta La Rinconada eski pista jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. Ordut terdi inguru (eskiekaz gutxiago)
- Jeitsiera: Goikaldeko GR bidetik edo ezkerraldean dagoen sirgatik jeitsiz.
ERREPORTAIA:
La Rinconadako pistatik aproximazioa lehen argiekaz egiten, egunsenti ikaragarri polita euki genuen.
Gerizpetan eskiak behin kenduta
Bigarren luzeko txanpa errezean
Bilgune alternatiboa bi iltzerekin
Erdiguneko zelai batean, Anayet atzekaldean.
Azken tirada errez eta laburra, goikaldera heltzeko.
Goikaldeko zelaietara heltzen, fajita ederrak jan genituen
Azken argiak Astun-Canal Roya inguruan.
Lepoan fokak kentzen, parkingera eskiatzen jeisteko.
Azken argiekaz heltzen gara parkingera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina