2021(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

2021.12.16-Lunada. Castro Valnera. El tubo.

Aste aurrera zijoan, ta asteburua baino lehen, Imanolegaz eskapetan naz barikuan goiz erdian Lunadarantza, Castro Valnera igotzeko eta Bernachora buelta egiteko Tubo ezagunetik, aspaldian hemendik jeisteko gogoekin baia baldintzak ez baziren denbora faltak ez zigun jeitsiera hau probatzera joatea, barikuan eguraldi ona aprobetxatuz hurbildu giñen egun ederra pasatzeko inguru eder honetan.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 3.1/E1 
  • Desnibela: 700 metro aprox 
  • Luzera: 10km gutxi gora-behera


ERREPORTAIA:

Bernacho-ko bordetatik sartu giñan, ezkerretik joaten den basotik altuera pixkanaka irabaziz.


Basotik gora


Goikaldeko ingurutik kranpoiak beharrezkoak edo kutxillak.



Goikaldean tarteka eskiak bizkarrera jarri genituen.


Goikaldean berriz eskiatzeko aukera.


Egun ikaragarria


Castrora heltzen azken malda


Valnera Paradise.



Castro Valnerako tontorrean 1.718m.


Tontorrean Txufirekin aurkitu giñen ta Tubo jeitsierara eraman gintuen, ertz tarte bat egiten ondoren bertatik jeisteko, 400 metrotako desnibela eskaintzen duen jeitsiera ederra, elurra nahiko gogor egon arren gustura ibili giñen.



Bernachora bueltan, 


Egun ikaragarria etxetik ordu batera, Lunada beti ikaragarri.


Saretik hartutako bideo bat, ideia bat egiteko nolakoa den jeitsiera.

2021(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

2021_09_30-Aiglun. 4 Ventes (6a+/250m)

Verdon inguruan lau egun pasa ta gero, luzeak eta kirol eskalada egiten, Aiglun-era bidea hartzen dugu, herri txiki hau, Alpe maritimoetan kokatuta dago eta herrixka txiki bat da, non bere biztanleak 20 pertsona baino gutxiagokoak dira.

Haran honetan, herria hormatxarren artean babestuta dago, horma hauek 200 metrotako luzera daukate eta kare harri ikaragarri batekoak dira. Verdonek duen famaren itzalean egon arren, leku hau azken urteetan ezagutzera eman da bere bideen estilo eta kalitateagaitik. 

Bi egun pasa genituen bertan ta egia esan oso gustora egon giñan, leku lasaia, denbora nonbait gelditu dela dirudiena, benetan gomendagarria. 

Bigarren egunerako Aigluneko Eperon des 4 vents bide ezaguna aukeratu genuen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6a+ (6a oblig)
  • Luzera: 250 metro 
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Camp to Camp eta danzaverticale.






Hormara gerturatzen.


Inguru horretan eskalada lerro asko daude, gradu altukoak guztiak.




L1 (V+/30m) Les chevreuils de Calendal bidetik sartu giñan, garbiago bilgunea pasatuz hurrengo Rbis-era heltzeko.

L2 (6a/35m) irteera polita dauka, apretoi batekin arroka oso ona orokorrean, ur tanta txikiak ta regleta onekin.



Bigarren bilgunera heltzen.


L3 + L4 (6a/45m) bi tira eder, Mikelek arin batean enpalmatu zituenak, ur tantazko plaka ederrak.

Aigluneko herria.


L5 (6a/30m) tirada lasaia, mugimendu ederrekin plakak ta sabaitxo bat ebatziz.

L6 (6a+/35m) tirada oso edera, arroka oso onekoak, ur tantazko plaka ikaragarri ona.


Bilgunera heltzen.


L7+l8 (V/55m) azken bi tiradak enpalmatu daitezke, tontor ingurura heltzeko, bilgunea zuhaitz batean.


 

2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

2021.11.30-Valdezcaray. San Lorenzo (2.271m)

 Atzo egualdiak igartzen zuen bezala, hainbeste denbora euripean egon da gero, eguzki izpi egun bat zetozela aprobetxatuz, Imanolekin Ezcaray-ra hurbildu nintzen, inguruan jausitako elurretatik eskiekaz gozatzeko.

Parkingetik Turraguas mendira doan pista hartu genuen horrela desnibela irabazten joateko.



Turraguas eskumatara utzi ta Colocobia ingurura goaz.


San Lorenzo ingurua, goikaldea kranpoientzako egoan.




Colocobiako goikaldean, lehen tirada bat ematen dugu pistetatik.


Ondoren Campos Blancos, pistatik fokeatu genuen gorantza.


Azken metroak oso benteatuta zegoela esan ziguten ta tontorra beste egun baterako utzi genuen, 2150m-tako kotatik eskiatuz, eguraldia ikaragarria zegoen eta elurra baita.



Collado-Diagonal ingurutik jeisten


Zuhaitz artean.