Aste aurrera zijoan, ta asteburua baino lehen, Imanolegaz eskapetan naz barikuan goiz erdian Lunadarantza, Castro Valnera igotzeko eta Bernachora buelta egiteko Tubo ezagunetik, aspaldian hemendik jeisteko gogoekin baia baldintzak ez baziren denbora faltak ez zigun jeitsiera hau probatzera joatea, barikuan eguraldi ona aprobetxatuz hurbildu giñen egun ederra pasatzeko inguru eder honetan.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 3.1/E1
- Desnibela: 700 metro aprox
- Luzera: 10km gutxi gora-behera
ERREPORTAIA:
Bernacho-ko bordetatik sartu giñan, ezkerretik joaten den basotik altuera pixkanaka irabaziz.
Basotik gora
Goikaldeko ingurutik kranpoiak beharrezkoak edo kutxillak.
Goikaldean tarteka eskiak bizkarrera jarri genituen.
Goikaldean berriz eskiatzeko aukera.
Egun ikaragarria
Castrora heltzen azken malda
Valnera Paradise.
Castro Valnerako tontorrean 1.718m.
Tontorrean Txufirekin aurkitu giñen ta Tubo jeitsierara eraman gintuen, ertz tarte bat egiten ondoren bertatik jeisteko, 400 metrotako desnibela eskaintzen duen jeitsiera ederra, elurra nahiko gogor egon arren gustura ibili giñen.
Bernachora bueltan,
Egun ikaragarria etxetik ordu batera, Lunada beti ikaragarri.
Saretik hartutako bideo bat, ideia bat egiteko nolakoa den jeitsiera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina