Errege egunaren bezperan Julen ta bere lehengusuarekin goizetik gelditzen naz Galdakaon batera hurbiltzeko Lambreabe ingurura ta bertatik Gorbeira igotzeko, arrastiko azken orduetan zerua zabaldu behar zela esaten bait zuten. Igoera arin bat, goikaldera heldu bezain laster, ilunabar eder batekin disfrutatzeko ikaragarria.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 2.2/E1
- Desnibela: 1200 metro aprox
- Luzera: 12km gutxi gora-behera.
ERREPORTAIA:
Iondegortara bidean, kotxetik ia fokeatzen atera giƱen, elur ugari ingurutik.
Arimekortako parkingera heltzen, tenperatura ona ritmo onean igotzeko.
Aldamin ta Gorbeia tarteko lepora heltzen.
Inguru honetan haizeak ematen zuen ta arropa apur bat jartzen.
Azken maldan, urdin urdin zerua jada.
Gustora
Gorbeigane, ur tragozka bat, barrita arin bat, fokak kendu ta ziztu bizian beherantza.
Ikaragarrizko ilunabarra, hotz dezente goikaldean.
Elurra primeran zegoen
Horrela ibiltzea etxeko mendietan luxu bat da
Powder brutala Gorbeia inguruan!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina