2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

2021_01_04-Ganekogorta eta Gongeda eskiekin

Astearte oso hotza ta elur kota bajuen egon zen egunean bazkaldu ta gero lanetik korrika atara ta Julenekin gelditzen naz Alonsotegin Somotik arin batean Ganekogortara igotzeko eskiekin ta jeisteko, aspalditik jarrita nituen begiak malda luze ta eder honetan, oso inklinatua izan ez arren jeitsiera luze eta ederra eskeintzen digu basotik lepora heltzeko. 

Ondoren fokak berriz jarrita Gongedara igo giñen Zamaiatik behera posible izan genuen elur guztia aprobetzatuz ia kotxeraino helduz eskiekin.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 1000metro aprox 
  • Luzera: 12 km. 
  • Ibilbidea: Somo-Gongeda azpiko lepoa-Ganekogorta-lepora-Gongeda-Zamaia-Somo
  • Denbora: Hiru ordu geldialdiekin, igo ta jeitsi gitxi gora-behera.



ERREPORTAIA:

Gondera azpiko lepora heldu baino lehen eskiak jartzen ditugu ta fokeoarekin hasten gara, igoera guztia lainopean ta haize ugarirekin egin genuen, elurretan denbora guztian, elurra oso baldintza onetan zegoen.


Julen pozik, ezin daiteke eta egun guztietan Ganekogorta mendian eskiatu.


Tontorrera heltzen


Selfi bat tontorrean, fokak kendu ta ziztu bizian beherantza bota giñan.


Malda polita ta nahiko luzea, 400 metrotako desnibela eta ia 2000 metroko distantzia, monoa kentzeko oso ondo etorri zitzaigun.


Julen basora sartzen, Ganekogortan da, Kanada edo holako paradisu baten antza izan arren jajjaja.




Lepotik Gongedara (660m) igotzen gara ta arin batean Zamairantza botatzen gara arin batean kotxera itzultzeko.


Plazer hutsa etxe ondoko mendietan eskiatzen egotea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina