2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

2020_08_30-Arguis. Pared de Bones. Sendero Limite (200m/6a+)

 Abuztuko azken asteburua euritsua eta hotza zetorren Pirinio aldera, ta pasadan urtean joateko gogoekin giñan ta azkenean ezinezko izan zitzaigun ta aurten lehen aukera hau eukita ta Pirinio aldean hotza ta euriaz ihes egiteko Guara aldera gerturatu giñen, bertako bide klasikoena eskalatzeko, Directa Osborne bidea eskalatu genuen zapatuan eta domekan, zerbait errazagoa ta lasaiagoa eskalatzeko Bego ta Danirekin batu giñen hauren autokarabanaren erosotasunaz gozatzeko ta domekan goiz eder bat pasatzeko Arguiseko Bones horman eskalatzeko.

Aukeratutako bidea, Sendero Limite bidea izan zen, oso ondo txapatuta dagoena ta hormaren erraztazunak aprobetxatuz igotzen dena, bide ederra, gozatzekoa ta erosoa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6a+
  • Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres. 
  • Ekipatzaileak: Luis Royo, Carlos Roy eta Julio Benedé, 2013ko urrian.
  • Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
  • Jeitsiera: Rapelatzen.


ERREPORTAIA:

Lehenengo hiru luzeak plaka etzan eta begetazio apur bat tartekatuz doaz, bertikaltasun puntu askorik hartu gabe bere luzeetan, itsasgarritasun plakak ta terrazatzoak tartekatuz.


Laugarren luzea oso ederra da, entosta bertikal batetik hasten da, pitzadura zabal batetik, mugimendu oso ederrekin, ondoren bostgarren luzearekin enpalmatuz, itsasgarritasunko plaka oso eder batetik.


Bego bilgunera heltzen, pitzadurak eta itsagarritasuneko pausu ederrak, apurka giroa ta bertikaltasuna hartzen doan heinean.




Seigarren luzea ezkerretara trabesian dijoa, nitxo batetik pasatzeko, pausu eder batzuekin bilgunea buitrera batean egiteko.


Dani seigarren luzeko bilgunean, zazpigarren luzea eskumatara diagonalean doan trabesia polit bat da.


Bego zazpigarren luzean, tximinia bertikalean sartzeko.


Bilgunera heltzeko, pausu ederrak, kantu ugarirekin ta goikaldeko giro apartarekin.



Zortzigarren luzea, hamar metrotako bloke txiki bat da, zazpigarren bilgunetik beherantza rapelatzen jeisten da, luzeak enpalmatuz hiru rapeletan zorura.



Egun ederra, Cinfuensen zapatuan apur bat sufritu ta gero, egun ederra ta lasaia pasa genuen konpainia ederrean, milesker bikote.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina