2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

2020_09_21-Ogoño. Gaviotas (130m/V+)

Astean zehar edozein arrastitan eskalatzera plazer bat da, eta Ogoñon egitea iraileko arrasti eder batean oraindik gehiago.

Unairekin hurbiltzen naz bertara hormako bide klasikoena egitera, Gaviotas.

Bidea asko gustau jakun ta hormaren ahultasunak aprobetzatuz modu ederretarik gora igotzen da.

 OGOÑO SARRERA:


Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea.


Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma. Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Zailtasuna: V+ / 120m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: kimikoekin ekipatuta.
  • Materiala: 12 expres. 




ERREPORTAIA:

L1(V/30m) pitzadura lateral batetik gora dijoa ezkerretara tendentziarekin tirada ederra eta giro askorekin.

Unai lehen luzea hasteko

Unai lehen bilgunera heltzen

L2 (V+/35m) bilgunetik atera bezain laster pausu bat dauka, atletikoa heldulekuak ondo bilatzea eskatzen suena ondoren inguru errazago batetik gora bilgunera heltzeko, zuhaitzean bilgunea egiteko aukera edo apur bat gorago berrindartzen bolt bat, luze oso ederra baita.

Unai bilgunera sartzen

L3 (II/15m) trantzisio luzea kaiokumekin batera duen diedroan bilgunea zuhaitzean.

Giro asko Laga gure oinetan

L4 (30m/V+) kaiokume bidearekin txaparen bat elkar banatzen du, ondoren ezkerretara joateko, bilgunea repisa eroso batean, tirada oso oso polita baita.

Azken luzea hasteko

Selfie

L5 (30m/V) azken luzea trabesia eder bat dauka ondoren helduleku asko dituen pitzadura batzutatik gora igotzeko goikaldera.


Unai bidea bukatzean

Tontorrean 

Eta nola ez Lagako tabernan pote bat horman eguzkiko azken izpiak jotzen dioten bitartean


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina