2020(e)ko abuztuaren 10(a), astelehena

2020_07_17-Peña Vieja. Espolón de Franceses (V+)

 Asteburua heltzen zen heinean, barikua libre hartu genuen ta Mikelekin hurbildu nintzan Picos de Europara bertako klasiko bat egiteko, Peña Viejako espoloia, aspalditik geneukan egiteko zain zeunden bideen zerrendan, barikuan goizetik igo giñen Fuentedetik motxila beteta goikaldean bi egun pasatzeko ta Picos-eko klasiko honetaz gozatu ahal izateko. 

Bidea graduz erraza izan arren, bere luzeera arin ibiltzea eskatzen du eta modu oso dinamikoan eskalatzea, eskalada bi tarteetan banatuta dago, 600m arroka eta ondoren beste 400 metro, kanal batetik trepada ta pausu errazagoekin.

Bidea klasiko bat da, metroak irabaziz ahala giro oso ona hartzen duena, arroka pasarte zailenak oso ondo txapatuta dituenak iltzeekin eta bilguneren bat semiekipatuta baita.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 700-1000m / V+
  • Denbora: 30 min hurbilketa; 2h aproximazioa FuenteDetik, 7 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Alivara doan pista jarraituz ezkerretara gelditzen zaigu Espoloia.


PicoaVista blogetik ateratako krokisa.

ERREPORTAIA:

Goizeko 6.30tan Fuente De-tik lehen argiekaz atara giñen, Jendudako kanaletik gora.


Goizeko 8.30tan Espoloi azpikaldeko bloketan arnesa geuden.


Lehenengo tiradak nahiko errazak dira, etzanak eta oso ondo babestu daitezkeenak, tiradak luzeak egitea gomendagarriak dira, el "dado" ingurura heldu arte, inguru honetan espoloian montatzen gara ta tarte honetan hasten dira zailtasun handienak (V+) eta arrokaren kalitate oneko pasarteak.


Pared Roja ingurura heltzen, inguru honetako luzeak oso ederrak dira.


Aliva ingurua.



Pared Rojara heltzeko luzeak.


Hemen eskumaldetik trabesia eder batean egiten da, inguru erraza.




Behin trabesia hau egin ondoren, kanal oso errez batera sartzen gara, sokak batzen ditugu eta ordu bateko tartean goikaldeko trepadatxuak eta destrepeak egiten, tontorrera heltzen garela.



Peña Viejako normaletik jeisten.


Aliva inguruan Vivac eder bat bota genuen.

Hurrengo egunean goizetik esnatu giñan eta Horcados Rojos-eko hego hormara joan giñen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina