2020(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

2020_06_14-Peña Karria. Retxolaria (110m/6c)


Inguru hauetako kondairak, kontatzen dute, El Corro-ko biztanleak, San Zandonirleko auzokoekin konekzioa euki ahal izateko, harrikadada zulo bat zabaldu zutela Peña Karriako hormatxarrean. Begi eder honetatik gora, orain dela gutxi zabaldu zuten Koldo Orbegozo eta Javi Legorburu lau luzetako bide eder bat, bide zuzenena bilatzen duena hormaatik gora azken luzea forma elegantean igarotzeko begitik gora.

Horma eta ingurua asko gustatu zitzaidan, bakardada handikoa ta kare harri gris eta naranjekin alterantzen duen arroka bertikal onetik dijoana, hormaren tarte honetan azken urteetan bide ugari zabaldu dira, Kike, Pitxe, Retxolaria eta garestiagoak diren Escaleras al cielo etab. 

Bidea oso ondo ekipatuta dagoela iruditu zitzaidan, bolt eta arroka zubiekin, zailtasuna handitzen den lekuan txapak ondo jarrita kriterio onarekin, pare bat friendekin luzeak betetzeko forma onean, seguraski, bere kalitate eta estiloagaitik inguruko klasika batean bilakatuko da.


FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6c//110m (6a+ oblig)
  • Lehen igoera: Fernández de Landa, Roberto eta Carlos.
  • Nola heldu bidearen basera: San Zadornileko bidetik gora, normalera doan bidea jarraituz ondoren horma ikusterakoan bertaratzen joateko, ez dago bide argirik baia ondo heltzen da.
  • Materiala: 15 expres eta kirol eskaladako soka.
  • Jeitsiera: Rapelatzeko aukera, bestela ertza jarraituz tontorrera bertatik jeitsierako ferrata hartuz.




ERREPORTAIA:

L1 (6b/35m):  Ikaragarria den luzea, arroka laranjadun batetik gora doana, bilgunera trabesia pikante batean sartzeko, bide guztiko luze zailena iruditu zitzaigun bai Mikel ta bai niri.




L2 (6a+/30m):  Plaka fin batetik hasten da, ondoren apur bat aflojatzen doan heinean bilgunera heltzeko, bolt bat eta arroka zubi batean bilgunea.


L3 (6a+/30m):  Hasiera sabaitxo bat igarotzen du, ondoren bertikala forma ederrean sartzeko eta begirantza eramaten gaitu ezkerretara doan trabesia polit batean, zubi arrokekin babestua, kantu ugarirekin, kontuz zulora sartzean, harri solteak bait daude.



L4 (6c/30m): Begiaren eskuma aldetik igotzen da, regleta polit eta hanka ederrekin,  atletikoa eta fisikoa, enteratu orduko bilgunera heltzeko, laburra egiten da.

Jeisteko, R4tik R3-ra tirada batean, eta R3-tik zorura 58 metrotan justu heltzen gara bi rapel hauek egiten baditugu.


Begira sartzen lehen rapelean, bolatua ta begiaren erdialdetik.



Mikel bigarren rapelean zorura heltzean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina