2020(e)ko apirilaren 5(a), igandea

2020_02-15/23-Noruega. Rjukan. Izotz eskalada

Aurten urtero lez izotzean eskalatzera joateko bidaia egiterako orduan, Alpeeak beste baterako utzi ta baldintza hobeagoak topatu nahiean, Noruegara joateko erabakia hartu genuen, bertan zortzi egun eman genituen, Europako kontinentean otsaila partean egon diren tenperatura altueekin ez genituen uste genuen bezain baldintza hain onak aurkitu Rjukan-eko bailaran, hala ere, bertan formatuta zegoen gauza gehienak probatu genituen ta herrialde hau ezagutzeko aukera izan genuen.

Heldu bezain laster Rjukanera, gure lehen dezepzioa, leku batzuetan termometroa zerotik gora pasatzen bait zen, baldintzak ezagutu nahiean lehen egunean Krokan-en pasa genuen ta bertan Gaustatoppen-eko izotz kaskadak ere baldintzetan zeudela esan ziguten. Upper George, Lower George, Kong Vinter edo Ozzimosis famatuak beste bidai baterako gelditu zaizkigu formatu gabe zeudelako, pena bat baia ziur itzuliko garela.

"Hemen gaude iparra ta hegoa, hotza ta beroa, epeltze bidean, gaba ta eguna, egunsentian" (Antipodetan)

Hona hemen aste horretan ateratako argazki batzuk:

Krokan-en lehen eguna, Tipp ingurua.


Lehen eguna Bullen sektorean sortzen den plantxa zabalean pasa genuen, hainbat aukera ditu.


Elurra teilatuan, sakua lepoan....


Ilunabarra Tinn-eko aintzira zabalean


Krokan-era bidean, aproximazio laburra ta erraza, goizetik joaten giñen jende askorekin ez topatzeko.


Bullen, Tipp eta Topp sektoreak, bere bi txurro bertikaletin.


Eskalatzaile bat Bullen-etik gora.


Frystikka kaskada popularra, honek ere aukera ezberdinak ematen zituen, asko gustatu zitzaigun.



Gausta-ra bidean, leku bakarti ta basatia, Gaustatoppen mendiko ipar maldan sortzen diren izotz kaskadak ditu (WI3 eta WI5 artekoak), ordu ta erdiko aproximazioa.


Gaustatoppfossen Vest-etik gora, Galeseko bikote jatorra.


Izotz urdina, gogorra ta bertikala, hotz dezente egiten zuen haizea zela eta.



Kotxera bueltatzen, lasaitasuna basoan, paraje ikaragarriak.


Hurrengo egunean, berriro Gausta-ra hurbildu giñen eguraldi ona aprobetxatuz.


Maldak igotzen, lehen argiekaz.


Gaustatoppen eta bere eski estazioa.


Gaustatoppenfossen Osst, sektore ederra eta aukera asko ematen dituena.


Gaustatoppenfossen Midtre


Rjukan-eko etxetxo koloretsuak.


Rjukan ta bere atzean Renefossen-eko sektoreak, baldintzarik gabe gure desilusiorako.


Tinn Museum-eko etxetxoak, Rjukaneko erdigunean.


Kong Vinterrera ere hurbildu giñen, eta rapelatu ere, ikusteko KongVinter, King eta King Kong, apurtuta ta izotz gabe zeudela ikusteko, egun honetan Krokanen bukatu genuen.


Krokan-eko Left end sektorean


Mikel sektore honetako eskalada bertikal baina laburraz disfrutatzen.


Kjøkkentrappa sektorean, bertako famatuenak egiten, Krokan-en bertan.


Izotz bokadillotxo bat


Kjøkkentrappa klasikoan, ederra baia goikaldean nahiko eskas zegoen.


Beste batetik gora, laburrak baia goizan zehar asko egiteko aukera, hori bai, jendearekin burrukatu beharra ea nor doan lehengo jakiteko.


Mikel, Krokan-eko txurro batetik gora (Arg: Luis)


Norbegiar rubiaren bat arrantzatuko zuelakoaren esperoan...ajjaja


Asko gustatu zaigun herrialdea, lasaia eta naturarekin oso integratua, primeran pasa genuen eta oporraldia oso arin pasa zitzaigun.



HURRENGOARTE NORUEGA!

Eta hemen, baldintzetan egon ezkero aurkitu daitekeena:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina