2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

2019_11_09-10-Astun ta Candanchu denboraldi hasiera

Lehen edurrak Piriniora heldu ziren ta eskiatzeko gogoak elurra heldu bezain etorri jakuzan, asteburue eguraldi kaxkarrra eman arren, Piriniotara bidea hartu genuen eskiekin bakarrik, Astun eta Candanchuko gertutasuna eta pistetan elurra zapaltzen hasi zirela aprobetxatuz bertan asteburua pasatzeko.

2019.11.09_ASTUN

Zapatuan lasai esnatu ta goizean iragarrita zegoen eguraldi oneko leihoa aprobetxatzeko asmoekin Astunera joan giñan, bertan eskiatzaile ugari zegoen, elur kantitatea ugaria zen eta goiz ederra bota genuen bertatik jeitsierak egiten.


Truchas-Toboganes ingurura igotzen,



Hemendik beherantza ta Canal Roya ingurura doan bidea hartu genuen, bertatik berriro botatzeko.



Eta eguraldia eta lainoa eusten zuenez, La Raca-co tontorrera igo giñen 2.278 metrokoa, bertatik Astuneko behekalderaino jeisteko.




2019.11.10_CANDANCHU

Tobazo ingurura igotzen, eguzkia egunean zehar joan eta etorri ibili zen, behe laino baten atzetik.



Berriro gorantza, pistetan elurra zapaltzen ari ziren, eta elurra jausten jarraitzen zuenez izugarri gustora ibili giñen.


Berriro gorantza, Slalonetik Tobazora doan ingurutik.


Espero dogu denboraldia ona izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina