2019(e)ko abuztuaren 25(a), igandea

2019_08_17- Pic Arrieleri zirkularra

Zapatuan zirkular polita egin genuen La Sarrako aintziratik aterata, Respomusora bidea hartu genuen, Arrieleko ibonetara igotzeko, bertatik Arremouliteko lepora igo ta aterpera jeitsi giñan, bertatik Passage de Orteig ederretik pasatzeko Arreouseko ibonera, hemendik Collado de la Sobara igo giñen, berriro Respomusotik datorren bidearekin lotzeko, zirkular ederra, ezaguna baia aldi berean ezezaguna zen inguru batean, beti Balaitus mendirantza bidean edo Respomusora, haraneko inguru hau guztiz ahaztuta gelditzen da ta benetan bisita bat merezi duela ingurua.


Powered by Wikiloc

Respomusora doan bidetik gora


Arrieleko erdiko ibonean


Pic Palas mendia


Arremoulit lepoan mendizaleak Balaitus eta Frondiellaseko edertasunarekin liluratuta.


Pic de Arriel



Balaitus eta Frondiellas atzean ditugularik, goiko iboia behekaldean ikusten da.


Arremouliteko aterpea


Artouste ingurua


Ostegunean Jean Pierreko hormetan gora ibili nintzen Mikelekin, MIDI OSSAU handia.



Collado de La Sobara bidean.


Buelta ederra inguru errez eta politean, gomendagarria ingurua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina