2019(e)ko abuztuaren 21(a), asteazkena

2019_07_26.Orpierre. Brasil (200m/6a)

Alpeetan egon giñen bigarren astean, eguraldi txarra sartu zan pare bat egunetarako, honek planak apur bat aldatzera behartu gintuen, beti gelditzen da Verdon eta Vercorseko komodinak, alpeetan eguraldi txarra sartzen denerako ihesbide ezin hobea, hormen orientazioekin jolasten baldin badugu ta goiz sartu ezkero hormara, beroa ekiditeko.

Tourra ta gero eguraldia txarra zen frantzia guztian, Orpierreko herrian izan ezik, bertara hurbildu giñen egun bat ez galtzeko ta ondoren Vercorsera igotzeko asmoagaz, lekua oso polita ta lasaia da, lo egiteko furgoarekin oso ondo dago, herriko hilerriko parkingean.

Orpierre, mikroklima berezia duen bailara da, eskalatzeko bide luze asko dituena, non eskalada tonika oso txapatutako bideak dira, aproximazio arinagaz, Eginoren antza apur bat somatu nion, baia begetazio gutxiagorekin eta bertikaltasun puntu batekin.

Oso bide polita da, maila aldetik nahiko mantendua (V+ bertikala) da eta estratoz aberatsa den kareharri gris ona du. Ekipamendu trinkoa eta ugaria da, gehiegizkoa puntu batzutan. Luze gehienak nahiko motzak dira, baia enpalmatzeko aukera ematen dituena (L1+L2; L3+L4; L5+L6; L7+L8).

FITXA TEKNIKOA


  • Materiala: 15 zinta inguru+ bilgunerako materiala. Friendsak eta fisureroak soberan.
  • Arroka: Kareharria/estratoa.
  • Orientazioa: Hegoa.
  • Nork ekipatua: Pierre-Yves, 2001.
  • Jeitsiera: Kresta eskuin aldera (eki aldera) jarraitu. Kate batez babestutako zati horizontal bat zeharkatu. Ondoren, zati lau bat zeharkatu eta horma erraz bat igo. Kresta utzi eta bere ezkerretik jarraitu. Destrepe txiki bat egin eta bidezidorrera jaitsi. Ongi markatutako bidezidor honek lepo batera igotzen gaitu (10 min.). Beste aldera pasa eta bidezidorrari jarraituz bidea jaitsi. Ascle-eko hormaren albotik pasatuko gara. Jaisten jarraitu Adrech-eko hormara iritsi arte. Bere oinarria inguratzen duen bidezidorrari jarraitu eta berehala gara, modu eroso eta azkar batean, Adrech-eko aparkalekura jaitsiko gaituen bidean.(eskalatzencas)



Eskalatzencas

ERREPORTAIA

Hasieran izena brasil markatuta dago.


Lehengo bi tiradak nahiko bertikalak dira, hormatxoak igotzen doan heinean, regleta neta asko ta plaka ederrak, helduleku askorekin non-nahi.



Bideak tonika berdina jarraitzen du, noiz behinka eskumatara zabalduz.


Azkeneko bi luzeak, apur bat pulituta daude, nahiko bertikalak eta ederrak.


Eguzkitan zein goxo.


Goikaldean ertza jarraituz ferrata batera heltzen gara, ondoren Adrecheko parkingera jeisteko hitoak jarraituz.





Leku ederra, oso ondo txapatuta ta arina, gozatzekoa, aste bat bertan pasatzeko ez, baia alpeetatik bueltatzerakoan kontutan izan beharreko lekua, Sisteronetik duen gertutasunagaitik ta bertan ematen den mikroklimagaitik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina