2019(e)ko uztailaren 31(a), asteazkena

2019_07_13-Atxarte. Hirugarren espoloia. Bordatzen + Irrintzi (6b/90m)

SARRERA:

Zapatu goiz arin bat aprobetxatzeko Astxikiko hirugarren espoloiko bi bide famatu ta gozagarri hauek lotuz.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: 6b Bordatzen; 6a+ Irrintzi.
  • Bidea zabalduta: Bordatzen, P.Sanchez eta P. Rodriguez 1.982an. Irrintzi, P.Tubillera eta J.Colina 1.984an.
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko espoloietara doan bidea hartu ta lehen espoloia eskalatzen edo ezkerretik igotzen den bidezkatik espoloiaren azpian jarri arte, bertan eskumaldeko bidezkatik zuhaitzera helduz.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta.
  • Materiala: 12 expres. 70 metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Goikaldeko ertzetik oinez ateratzen, rapel bat egiten jeitsiz edo bidezka jarraituz Astxikiko tontorrera helduz, bertatik Artolako lepotik jeisten.


Hokus pokus blogeko krokisa


Katuoinekin bloegtik hartutakoa

ERREPORTAIA:


L1 (30m/6b): Lehen luzea tako eta helduleku ugari ditu,  tarte batzuetan apur bat pulituta egon arren ondo pasatzen da,  goikaldean apur bat jeitsiz kontinuitatea.



Eros ta Thanatos bidetik Pablo Katuoinekin ateratako argazkia.


Lehen bilgunera heltzen,  zati honetan aire apur bat hartzeko aukera dago.



Urko ta Pablo, Eros ta Thanatoseko bigarren luzean.


L2 (55m/6a+): Irrintziko luzea oso ona da,  trabesia horizontal bategaz hasten da babaresa txiki batean sartzeko,  balda txiki bat dago goikaldeko azken tarte bertikal eta atletikoa baino lehen,  luze oso ona,  bost izarretakoa eta Atxarte inguruko onenetarikoa!


Mikel Irrintziko luzean gozatzen, argazkia, Eros ta Thanatos bidetik Pablo Katuoinekin ateratakoa.


Urko Eros ta Thanatoseko bigarren bilgunean, atzean Alluitz duelarik.


Dani, Irrintziko lehen metroetako itsasgarritasunarekin flipatzen.







Oso gomendagarriak diren bi bideak, hirugarren espoloiko konbinazio ederra, apur bat pulituta dago baia kantu asko dauka eta oso ondo txapatuta daude, asko gustatu zitzaizkigun.

Goiz ederra, ondoren Abadiñora merezitako garagardo batzuk edatera!
Hurrengoarte!!

2 iruzkin: