2019(e)ko apirilaren 22(a), astelehena

2019_04_21.Atxarte. Bigarren espoloia. Woogie-Woogie (6b/60m)

Domekan Mikelekin Atxarteko espoloietara hurbiltzen naiz, lehen espoloia entrada ta Nuevatik igotzen dugu, 100 metro bi luzeetan, espoloiko lehen luzea plazaraino ta beste tirada luze bat botatzen du Mikelek gorarte (70m justutxu).

Sokak batu ta ezagun batekin aurkitzen gara, bigarren espoloiko Woogie-Woogie bidea gomendatzen digula, nondik hasten den ta bidea erakusten digu, milesker ;)

Bideak bi luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo ekipatuta dagoena.

Hala ere, friend txikiren bat beti ondo etor daiteke Atxarteko txapen arteko distantziak errazteko, goikaldeko tarte errazenean (ez dira beharrezkoak).

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b edo V/A0 ematen diote batzuk.
  • Bidea zabalduta: D.Cid, Luis Mikel Montero, JC Tamayo eta Kike de Pablos 1988an.
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko espoloietara doan bidea hartu ta lehen espoloia eskalatzen edo ezkerretik igotzen den bidezkatik espoloiaren azpian jarri arte.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta argollarekin rapelatu ahal izateko.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. 70 metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Goikaldeko ertzetik beste tirada bat egiten edo R1etik kirol eskaladan bezala top ropean jeitsi berriz lehen bilgunera ta 30metrotako rapel batekin zorura.
Hokus-Pokus blogetik hartutako topoa.

ERREPORTAIA:

Urrestei eta Aurrekoatxa ingurua.


El bosque de los Inurios ezkerreko bidea (IV+/V)


Bigarren espoloia, bidea bi zuhaitzen artean dijoa, desplome azpian kokatzeko (R1 bi bolt argolla).



L1 (30m/6a)_Oso ona, pasaje txiki bat dauka erdikaldean hankak ondo mugitu beharrekoa, ondoren laja inbertitu oso polit bat eta sarrera trabesian bilgunera (apur bat pulitua bandeja).



Gozatzen



L2 (30m/6b)_Irteera oso potentea dauka, atletikoa eta fisikoa, desplomean kantu ugarirekin, romo pulituren bat desplometik ateratzeko, ondoren apur bat lasaitzen da, goikaldean beste pausutxu polit batzukien bilgunera heltzeko (bi bolt anillarekin kateagaz lotuta).


R1etik 30 metrotan zorura heltzen gara.


Atxarte eta putrea ingurua kontrolatzen.


Oso gomendagarria, apur bat pulituta dago baia kantu asko dauka, asko gustatu zitzaigun.

Hurrengoarte!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina