2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

2019_01_19-Canal Roya.Opera Prima (WI3/150m)

Gure lehen aldia Canal Royan, bazen garaia, baldintza onak egoteko Piriniotan, eta asteburua bertan pasatzeko asmoarekin barikuan Telerako aterpera jeitsi giñan, gauzak etxetik prest generamatzan ta aproximazioa eskiekaz egin genuen arren, aurretik jendea generaman ta kaskaden basera heldu giñenerako baziren bertan hamar bat lagun.

Lehen aldirako, baldintzetan zegoen bakarra, diapleseko lehen bi luzeekin batera, Opera Prima zen, bi kordada ziren bertan sartuak, gauzak lasai prestatu, te bero bat hartu ta kaskada polit honekin hasi giñan, lau luzeetan ebatzi genuena, azken luzea lehor zegoenez, Canal Roya Walleko goikaldetik sortzen den goullotetik atera giñan, oso baldintza onetan aurkitu genituen aurreko kordadaren gomendioa jarraituz.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: II/WI3 (aurkitutako baldintzak)
  • Luzera: 150m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta La Rinconada eski pista jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. Ordut terdi inguru (eskiekaz gutxiago)
  • Jeitsiera: Goikaldeko GR bidetik edo ezkerraldean dagoen sirgatik jeitsiz.
Resultado de imagen de canal roya


ERREPORTAIA:

La Rinconadako pistatik aproximazioa lehen argiekaz egiten, egunsenti ikaragarri polita euki genuen.


Behin pistatik aterata, kaskadetara doan bidexka jarraituz.


Talloneko mendabaldeko aurpegian aurkitu genuen kordada, oraingoan haiek heldu ziren arinago.


L1, 75º/40 metro, lehen resalte txikitxo bat, ondoren eskumatara joateko tendentzia bi paraboltetan dagoen bilgunera heldu arte.


Os diaples Panti (100/WI4


Bigarren luzea oso luze egin genuen, opera primako goikaldeko irteera lehor zegoenez, kaskadan geunden gehiengoa eskumatik atara giñan, Canal Roya Wall-eko goullote estetikotik, bilgunea torlojuekin.


L3, hasieran estua, ondoren izotz plantza batzuk ebazteko eta goikaldeko erresalteetara eramaten gaituena.


Atzetik zetorren kordadaren kidea R3-ra heltzen, torlojuekin baita.


Mikel R3an atzean Anayet mendiak dekolarik.



Trantzisiozko azken luze bat, irteerako korredore trenkatu estua, bertaik iboneko ura jeisten da ta bertikaltasun eza izan arren oso polita dena.

Mikel eguzkitan soka batzen.


Formigaleko pistetako egoera ez da azken urteetakoa bezalakoa.

Eskumaldetik dan bidea hartzen dugu, GRa jarraituz, eta bidean Oiartzungo bi ezagunek, Princesa Escondidaren egoera onaz esaten digute, jeitsieran begiradatxo bat bota ta domekarako utzi genuen, joan baino lehen Opera primako lehen luzeari metro batzuk irabazten dizkiogu, ta gauzak batuta, eskiekin La Rinconadako pistaren bila joan giñan.



Miikel, pisten behekaldean egun polit bat pasa ta gero, aproximazio polita, kaskada ona ta eskiekin jeitsieratxo bat, ekintza oso konpletoa!


Hurrengo eguneko PRINCESA ESCONDIDA (WI3/210m) erreportaia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina