2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

2018_12_22-Ogoño. Amagoia (6b/120m)

SARRERA:

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmutur hori, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia aurkitzea.

Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.

FITXA TEKNIKOA:

Ogoñoko krokis orokorra.



Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN

ERREPORTAIA:

Lasai lasai gosaldu ondoren, Talaiarantza igotzeko bidea hartzean dogu, rapel instalazioaren bila, bertatik dauden soketatik jeisteko.


Itsasoa bare-bare eta Izaro Irla urrutian.


L1: (45m/6b) Luze oso ona, kantu asko duena, tarte batzuetan desplomatzen duena.


Mikel bilgunera heltzen, nahiko eskegia baia erosoa.




Neu azpian luzea hasteko prest


Laga eta Urdaibai


Metroak irabazten






Eskalatzeko leku ikaragarria.


L2 (40/6a+): Hasiera esplosiboa duen luzea, ondoren eskumatara trabesia bat egiten duena, eta handik bertikalean etzan egiten da, bilgunera heltzeko.


Selfie bilgunetik.


L3 (30m/IV+) Hasiera trantsizioa duen luzea, diedro polit batetik ateratzeko goikaldeko bilgunera.



Gauzak batu ta beste bat egitera goaz, Izaro irla (6a/100m)



Hurrengoarte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina