Osteguneko pintxopotea Murilloko parkingean bukatzen da, oraingo honetan Madari handiaraekin, aspaldian batera eskalatu gabe ta goiz lasaia pasatzeko asmoagaz, berarentzako ezezaguna zan Peña Ruebako hormara joan giñan, aproximazioa oinez egin genuen.
Egun polita, haize goxoarekin, ez hotza ez beroa, gustora egoten zen.
Bidea gustatu zitzaigun, oso ondo txapatua, lar agian, etzana ta gradu errazakoa, baina korrika asko egiten uzten dauena.
Hiru zatitan banatuta dagoela esango nuke, alde batetik:
- Lehenego lau luzeak, tarte bertikal bat, helduleku askogaz eta bilgune oso erosoak.
- Ondoren beste sei luze, tonika antzekoa dutena, nahiko etzanak danak eta gradua baxuagoa.
- Behin ergiguneko terrazara heltzean azken horma falta da, bertatik ihes egiteko aukera existitzen da, ondotik doazen zuhaizketatik.
- Azkeneko tartea, lau luze, bertikalekoa, giro oso ona dutenak eta fisikoagoak, polita.
FITXA TEKNIKOA
Desnibela ta zailtasuna: 375 metro eta V+.
Nork zabaldua: Luis Royo eta Carlos Roy 2011an.
Materiala: 70 metrotako soka eta 22 zinta.
Hurbilketa:Geuk kotxea Murillo de Gallegon utzi genuen eta hormara oinez hurbildu giñen, ritmo onean horman 30 minututan giñen.
Denborak: 30min aproximazioa. 3-4 ordu gutxi-gorabehera eskalada eta 45min jeitsiera
Jeitsiera: Tontorretik hitoak jarraituz, hegoaldeko ferrata jeitsiz bidexkara heldu arte.
https://txastimendiak.wordpress.com/
ERREPORTAIA
Hormara hurbiltzen, Inazio Cinto, Toño Ubieto, Lorenzo Ortas (6c), Sendero Limite (V+), Edu Roche (6b+), Directa al Mallo Mora (6b+), terceros tambien existen (V) etc...
Lehen lau luzeak, bitan enpalmatu genituen, polita, arrokaren kalitatea oso ona eta oso saneatuta dago, bilgune guztiak erosoak eta handiak.
Madari R4 bilgunera heltzen (gure bigarrena)
Goikaldeko tartea etzanagoa da, seguruak saltatuz eta zinta luzeak erabiliz korrika asko egiteko aukera ematen du, sokaren marruskadurarik jasan gabe.
Goikaldeko zatia, beste lau luze, goikaldean trabesia bat egiten du, luzeak batzeko zailagoa.
Soka gorri batean SL letrak jarrita, lau luze politak (V/V+) inguruan mugitzen direnak, bide guztiko politenak iruditu zitzaizkidan.
Goikaldean "Lorenzo Ortas" bidearekin zeharkatzen da.
Bilgunean barreak botatzen.
Luze polita, irteera atletikoagoa eta ondoren trabesia oso ona, heldulekuak non-nahi.
Tontorrean, pozik, soka batu, barrita bat ta hegoaldeko ferratarantza hurbiltzen gara.
Mallos de Aguero
Jeitsiera: Tontorretik hitoak jarraituz, hegoaldeko ferrata jeitsiz bidexkara heldu arte, lehen zatia, Mallo Mora lepora jeisteko, maroma lodia.
Ondoren sirgatxo batzuk burdinezko katea hartzeko.
Azken argiak Peña Rueban
Bertako produktuak probatzen.
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina