2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea

2018_11_01-Peña Rueba. Los terceros tambien existen (5b/270m)

SARRERA:

Zubi lasaia, eguraldi apur bat aldakorra, ahal izan genuen hoberen aprobetzetako jeitsi giñan Murillo de Gallegora, bertan eskalatu gabe ziren lagunei lekua erakusteko, bide erraza, oso ondo txapatua, eta arin egitekoa, hala ere tarte politak baditu, egun polita pasa genuen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Materiala: 15 zinta + bilgunerako materiala. 
  • Arroka: Konglomeratu nahiko trinkoa, baina goiko luzeetan nahiko apurtute dau.
  • Orientazioa: Hegoaldekoa
  • Iraupena: 3h
  • Zabaltzaileak: J. Benede eta L. Royo, 2005


ERREPORTAIA:

(INFOA Escalatzenkas webgunetik hartua da Linka hemen)
L1 (30 m, 9 aseguru, 4a): Ezker aldera igotzen den plaka etzana.
L2 (25 m, 6 aseguru, 3c): Aurrekoaren antzekoa.
L3 (30 m, 15 aseguru, 5b): Bideko luze bertikal bakarra. Zati hau oso ongi aseguratua dago parabolt eta arroka-zubiekin. Lehenengo sei aseguruak oso gertu daude.
L4 (25 m, 4 aseguru, II): Bilgune erosoago batetara iristeko trantsiziozko luzea.
L5 (25 m, 4 aseguru, 4a): Bilgunetik irten eta pasagunetxo bat. Gero etzan egiten da eta zailtasuna asko jaisten da.
L6 (25 m, 2 aseguru, II): Trantsiziozko luzea. Azken 15 metroak asegururik gabe.
L7 (25 m, 6 aseguru, 4a): Bilgunera iritsi baino lehen pasagunetxo bat duen plaka etzana.
L8 (30 m, 5 aseguru, 3c): Arroka trinkoz osatutako plaka etzana, baina erlaitzetan harritxintxar solte nahikorekin
L9 (25 m, 3 aseguru, II): Trantsiziozko luzea. Harritxintxar soltea. Gailurrera igo eta, oinez, lepora jaitsi.
L10 (25 m, 4 aseguru, 3c): Arroka trinkoz osatutako plaka etzana.

Material nahikorekin eta 60 metroko sokekin L1-L2, L4-L5 eta L6-L7 luzeak elkar daitezke. L8-L9 luzeak ez elkartzea aholkatzen dugu, sokaren mugimenduarekin, behekoari harritxintxar asko botatzeko aukera handiak daudelako.

Aproximazioa egiten dugun bitartean euri tantak jausten jarraitzen dute, eta hasierako ideia aldatzera behartzen gaitu.


L2an eguzkia ateratzen zaigu (lehen bi luzeak enpalmatu genituen)


Luze zailena hasteko preest (5b).



Behin sabaitxoa pasata, kanto ugari deko, hurrengo luzeen zailtasuna asko jeisten da, eta eskalada nahiko etzana bihurtzen da.


Peña Rueba (Sendero Limite, Lorenzo Ortas etab...)


Tontorretik sirga hartzen dugu, kateara heltzeko, hemendik jeitsi ta hegoaldetik datorren ferratagaz enpalmatzen dogu.






Egun polita ;)
Eskerrikasko bikote-hirukote


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina