Piriniotatik aldendu nahiean, Asturias aldera hurbiltzen gara, bertako inguru berriak ezagutzera, horregaz Urriellu aldea, alde batera utzi ta Sotresetik gertu dagoen Fresnidiello hormara joan giƱan.
Aukeratu genuen bidea, Elixir para calvos, izan zan, luzea, gradu erosoa duena ta gozatzekoa.
FITXA TEKNIKOA
- Nola heldu: Kotxea Sotresera doan errepidetik herraduran pista hartu (aliva-urriellu) norabidean, hurrengo bidegurutzean Alivarantza ta bertan kotxea utzi, parkingetik horma ikusten da, errekatxoa zeharkatu ta 30 minutan bidearen hasieran gauz.
- Zailtasuna: V+/6a eta 300m. (v+ oblig)
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
- Ekipamendua: Ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Bide guztia rapelatuz berriro hormaren basera heltzeko.
Aproximazio oso erosoa deko, bidetik jada ikusten da horma,.
Sotres ingurua.
Fresnidiello
Basera heltzen, Sotresko herrixka bertan dekogularik.
Frantzes batzuk ojales bidean (180m/6a)
Kremita a tutti
Lehen luzeak kalitate handia duten plaketatik hasten dira.
Metroak irabaziz.
Selfie
Rapelatzen da bidea
Bazkaritxoa prestatzen eskalatutakoa aurrez aurre dugularik.
Nojako hondartzan.
Hurrengoarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina