Barrosako parkingean Ruth Craven eta Jonekin aurkitu giñan ta helburu berdinekin zijoazen, ez giñan zoro bakarrak!!!
Antza danez, infohielo berrian baldintza ona zeudela jarri zuten eta domekan perenigrazio ikaragarria izango zanaren bildurraz.
Lehen argikekin arnesa jartzen ari giñan eta Ruth eta Jon ezagutzen zutenez, lehen txanda beraiei utzi genien.
FITXA TEKNIKOA:
- Luzera: 150m
- Zailtasuna: III/IV-
- Jeitsiera: Edo bide berdinetik edo eskumatara sendatxo bat jarraituz Goullote Arapahoeko rapelak jarraituz (bi rapel 45 eta 60m).
ERREPORTAIA:
L1: 80/85 gradutan dabilen lehen luzea, 40 metro ingurukoa, nahiko mantenitua, bilgune bi ezkerretan, hobe goikoan egitea, ondoren marruskadura gutxiago izateko soketan.
Jon lehen luzea zabaltzen
Ruth adi adi soka ematen.
Argazkia (JON): Mikel lehen bilgunera heltzen
L2: 75/85 gradutan mugitzen den trabesia diagonala, ondo txapatu beharrekoa eta anbiente asko daukana, ikaragarri ona.
Mikel luzea errekuperatzen, atzean Gipuzkoar kordada bat bilgunean ikusten delarik.
Mikel bigarren bilgunera heltzen
Barrosako harana
Mikel Arapahoeko azken rapelatik ateratzen.
Katuoineko Fran eta Urko, Oceano Pacifiko bigarren luzea eskalatzen!!
"Circo de BARROSA", ezagutzen ez genuen ingurua, eta asko asko gustatu zitzaiguna, laster bueltauko garelaren sentzazioa dekot. Goullote Arapohe, Alonquinos, Bachetas, Espluca....etab, lista luzea.
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina