2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

2018_02_08-Ceillac.Sombre Heros (100m-II/5)

Otsaila, Piriniotan eguraldio oso txarra, oporrak hartuta ta azkeneko momentuan Ecrinsetara bueltatzea erabakitzen dugu. Abenduan egon arren, hasierako plana Cerdanya, Ariege eta inguru horretara joatea zan, baia bidean autopistako egoera ikusita harantza joan giñan, lau egun, lau bala, eguraldi oso ona ta zero azpitik momentu oro.

Lehen egunean heldu giñan ta Sombre Herosera (II/5/100m) sartu giñan, bide oso estetikoa, 15 metro inguru dituen txurro bertikala, ikaragarria, lehen luzea tramitezkoa da ta hirugarrena ez du pena merezi.

Lehen eguna izateko, eta autopista guztiko matada ta gero, eguraldi ikaragarriarekin, Kataluniako bi tipo aurkitu genituen, gazteak eta oso jatorrak, goi mailako gida izateko prestatzen ari ziran, tita batean egin zuten, pipa batean kola sortu zen ta neuk top ropean eman nion,  handik Easy Rider erraza ta polita ikusi genuen ta bertara hurbildu giñan.


FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: S. Troussier eta JM Troussier 1980an.
  • Zailtasuna: II/5
  • Luzera: 120m
  • Jeitsiera: Bi rapeletan

ERREPORTAIA:


Heldu bezain laster, arineketan jantzi giñan, Embrum-nen kafea hartua genuen eta gauza guztiak prest.

Ceillac-eko eski pistak.


Frantziar kordada bat txurroan, lehen luzea ikus daiteke, izotzezko hormatxo bat, geu aseguratu gabe egin genuen arinago egiteko.


Mikel eguzkitan denbora egiten.


Frantziar kordadako bigarren kidea goikaldera helduz.


Mikel kabo beroa hartzen =)



Neu goikaldeko sekzioan



Hauxe da dana, hemendik EASY RIDER-era joan giñan, lehen eguna izateko pozik.
Kaskada ikaragarria, estetikoa baina laburra, oso gomendagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina