2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

2017_07_16-17-Mont Maudit (4.465m). Kuffner ertza (Saiakera) (D/IV/55º)

SARRERA:

Aurtengo udan Alpeetara beste eskapadatxo bat egin dugu, ez ditugu bertan nahi genituen baldintzak aurkitu eta gauza bat dela ta besteagaitik ez giñan bueltatu bertatik joan giñen planak eginda, azkenean Aguille du midiko glaziarrean bost egun egon giñan, bertatik eguraldia txarra zetorrenez Ecrinsertara joan giñan, baina eguraldi txarra jarraitu zigun eta Tourra ikustearekin konformatu giñen, eguraldi txarra jarraitzen zuenez bertatik kotxea hartu ta Georges du Verdonera joan giñen.

Uztaileko azken bi asteak Chamonixera joateko bidea hartu genuen, heldu bezain laster motxilak jantzi ta Aguille du midiko teleferiokoan igo giñen, ikusia geneukan tenperatura oso altuen ondorioz serack-en erorketa asko zeudela, bost egun igaro genituen Valle Blancheko "kanpamendu basean", eraman genituen proiektuak ez ziren uste genuen bezala atera.

Akats handiena izotz/goullote/aurpegi/ertza handietara joan izana izan zen, aurreko asteetan egondako beroak elur jausi eta arroka desprendimendu handiak utzi zituen menditik. Tour Ronde, Triangle du tacul, Aguille Verte, Maudit....baldintza oso txarrak eta akats handiena izan zen saiatu izana, Kufneerreko Le Fourche aterpera heltzeko hiru ordu behar izan genituen, luze guztiak aseguratuz, elur jausi eta harri erorketa askorekin, emaitza, sorbalda ta bizkarra minduta arroka handi bat eman ondoren (Neu) ta eskuko atzamar potoloa moratoiz batez beterik (Mikel).

Hori dela eta, Aguille du Midi, Capucin, Piramide du Tacul, Lachenal eta holako mendietako granito ikaragarrietatik katu hankekin igotzeko oso minduta utzi zigun...Chamonixetik atseden hartu nahian Ecrinsetara ta Verdonera joateko bidea hartu genuen.

Aktibitatearen bideo labur bat.


ERREPORTAIA:

Motxilak bukatzen, aguille du midiko gune zabalean, kanpamendu basea bertan jarri genuen.


Aguille du Midi atzean uzten dogu, inguru hau erraza ta zabala, bidea oso markatuta.


Tour Ronde eta Capucin ingurura joateko igaro beharreko arrakal handiak, kontuz ibili beharrekoak.


Tour Ronde eta bere ipar aurpegia, goiko glaziarrean egongo giñen aste horretan genuen beste aukera bat, guztiz deskartatuta beroagaitik eta harri erorketengaitik. Ze pena.


Jonan eta neu, tragotxo bat hartzen, atzean Drus, Aguille Verte, Droites, Les Courtes eta Dent du Giant ditugularik, lekua benetan, ikaragarri ona. Museo batetik paseo bat ematen egongo baziña moduan, ta inguruan ikaragarrizko mendiak eta panorama.


Mikel eta Jonan Dent du Giant atzean dekielarik.


Mont Blanc du Taculeko hego aurpegia, serac-etik elur jausi ugari ikusi genituen goiz guztian zehar.



Fourchera igotzeko igaro beharreko rimaya ta ondorengo aldapa, denbora guztian elur jausiekaz, eta elur gutxigez, ta giden etxeko tipak arean izotz asko zegoela esan ozkun, jajaja eskerrak!


Sokako lau tirada luze, harri erorketa ugariren ostean, Le Fourcheko vivac-eko ertza igaro genuen.


Lekua, ikaragarria, bakarrik honarte igotzea gomendatuko nuke bertan lo egitearren ta Mont Blanckeko aurpegi basati hau ikusi ahal izateko, aterpea gutzako bakarrik, normala, Fourchera bidean kordada guztiak zeuden baldintzak ikusita ez ziren igo, ta gutzako bakarrik izan genuen.




Aterpea barrutik, 8 pertsonentzako koltxoia ta mantak, mahai txiki bat ta bankutxo bat.


Vivac barrutik ataratako argazkia.


Bere perimetroan U antzeko baranda bat dauka, arrokan zintzilikatuta dago, kontutan izateko, ez dugu ura izango aterpearen atean.




Peuterey ertza, Gran Pilar de Angle, Mont Blanc du Cormayeur eta Mont Blanc handia.


Mikel ta Jonan, eguzkia zelan jartzen genuen bitartean, eskpektakulo ikaragarria.



Egunsentia Mont Blanc-Maudit ertzan.


Pilar de Angle, bertatik dijoa Bonnatiren linea pentsaezina.


Brenva ingurua


Le Fourchetik jeisteko lau rapel egin genituen, instalazioak saltatu gabe ta rapelak berrindartuz. Batenbatek torloju bat utzia zuen aldapan bertan, rimaya igarotzeko ez bagina helduko badazpada rekuperatu genuen, justu justu baia heldu giñen.




Behin zoru firmean, pozago.


Valle Black-era bidean


Maudit eta Taculeko ipar aurpegia eta Tour Ronde eta Maudit lotzen dituen Kuffner ertza.



Les Drus, Aguille Verte, Les Droites eta Les Courtes, telita, aukera asko daukan ingurua.


Mont Maudit, atzean Mont Blanc dagoelarik eta lehen planoan Kuffner ertza.


Grand Capucin, Petit Capucin eta Adolph Rey puntak, munduko granitorik onenetakoa dela diote.


Inguru honetan adi ibili behar da, bidezkatik atara gabe, ta gps-a buruan topera, kontuz elur zubiekin.



Behin Aguille Midi Point Helbroner bide normalean sartuta, lasaiago, bakoitzak bere ritmoa hartzen du, astiro baia konstante, dendara heltzeko irrikatzen.


Izotza urtu, gatz mineralak bota, ondo hidratatu ta bazkaldu.


Egunak arin pasetan dira kanpamendu basean, ta eguraldi txarra hurbiltan dala ikusten dogu.


Biger beste egun bat izango da.

Bideo honetan ondo ikusten da, zertan datzan ertza, ta zelako baldintzak egoten diren normalean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina