2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

2017_10_29-La Cabrera.Pico de la Miel. Espolón Manolin (V+/215m)

SARRERA

Asteburua zetorren eta bai Piriniotan bai Asturiasen eguraldi kaskarra iragarrita zegoen, Euskal herritik nahiko aldakorra baita, domekan euria, zer egin pentsatzen ari giñala, Madirilera bidean dagoen La Cabrerako Pico de la Mieletaz akordau giñan, hantxe eguraldi ikaragarria ematen zuten eta tenperatura oso ona ta harantza abiatu giñan bariku gaban, peajea hartuta Gasteizetik 2 ordu ta 30 minututan hantxe giñan.

Lehen aldia "La Cabrera"-n, granito oso ona ta pitzadura ta arrakal ikaragarriak dituen lekua, baia gure eskalada estilo ezberdinekoa, hori dela eta inguru hau ezagutzen duten lagun batzuei lehen kontaktu baterako bideak gomendatzea eskatu genien. 

Oso leku erosoa da, apromaxio oso laburrekoa, rapelatzeko aukera duena, jeitsiera erraza ta arina, tenperatura ona ta arroka ikaragarria, lehen aldia izan da baina ez azkena.

Aurreko egunean lasai esnatu giñan ta Ezequiel bidea eskalatu genuen goizean eta arrastian "bloque californiano" famatuan apur bat pena emateko utzi genuen, pitzadura perfektu bateko 6a batean sartu ta ezin mugitzea, zenbat teknika falta zaigun ikusi genuen jajaj.


FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera:Daniel Jiménez, Fernando Negro, Pedro Tena y Manolín, en 1977.
  • Nola heldu: Gasolindegian kotxea utziz, bidezka jarraituz 15 minututan bidearen basera heltzen gara, ez dauka galbiderik, oso zapaldua eta hitoekin markatuta.
  • Zailtasuna: V+/215m.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero joko bat ta zinta luzeak. 
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen granitoa, granu potolokoa, eta itsasgarritasun handikoa.
  • Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta, fisura oso onak eta babesteko aukera asko ditu.
  • Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, tontorretik eskumatara gelditzen dan kallejoitiik, destrepe txiki bat eginez edo rapel txiki bat.



ERREPORTAIA:


Aurreko egunean Ezequiel bidea egin genuen, La Cabrerako bide mitiko eta erraz bat, ta gaba hortan Katuoineko kideekin afaldu genuen, eta pare bat bide gomendatu zizkiguten



L1: IV/40m: Hasierak pare bat aukera ditu, edo zuzenean ikusten den plakatik sartzea, pare bat parabolt babesteko edo ezkerretik dagoen pitzaduratik joatea, zinta luze bategaz atera, ondoren plaka txiki bat pasaz arrakal diagonal batetik igoz bilguneraino, erosoa, bi parabolt argollekin.


L2:IV+/40m.Ezkerretara doan pitzaduratik goaz, etzana baina babesteko aukera asko dituena, ondoren eskumatara apur bat zabaldu bilgunera heltzeko. Bilgune erosoa eta rapelatzeko prestatuta.


Bigarren luzea bigarren bilgunetik ikusita, neu atzetik zetorren gida oso majo batekin berbaz.


L3: V/25m: Bilgunetik atera eta diedrotxo pasa, inbertu asko eta babesteko aukera asko, pausu tonto bat, itsasgarritasunekoa paraboltera heltzeko, ondoren bigarren pitzadura batetik sartzen da, babesteko mikroak beharrezkoak (0.5 ingurukoak) eta metalezko plaka oroigarriaren eskumatara bi metro dago bilgunea, hiru parabolt eta argollak.


L4: V+/40m: Luze polita, ondo txapatua, metal plakatik pasa ta goikaldean dagoen paraboltera joan behar da, pare bat parabolt jarraituz, ondo ikusten dira, espoloiaren goikaldeko aldean ezkerretara zabalduz, babesteko aukera asko bilgunera heldu arte, luze polita, balda a


Ondotik datorkigun kordada bat, Emilioren L2a igotzen pitzadura oso polita, aurreko egunean eskalatu genuena.


Mikelek R4tik ataratako argazkia, aurreko bilgunetik soka ematen diodan bitartean.


R4ko luzea eskalatzen dudan bitartean, ikaragarri ona.


Pitzadura ona eta regletitak hankak igotzeko, granitoaren kalitatea ezin hobea.


L5: V/40m: Bilgunetik ikusten den pitzadura jarraituz, pieza txikiekin ondo babesten da, eta goikaldeko pitzadura ikaragarria da, mugitu beharrekoa, bilgunera heltzeko.



L6: V+/40m: Hasiera polita, pieza handiak sartzea eskatzen duena, baina gorputza apur bat mugituz ondo igarotzen dena, ondoren plaka etzan baina erraz bat, pitzadura zabal batera sartzeko, C4a sartu genuen jajaj, baina babesteko aukera asko dituena, bilgunea arroka zubi enpotratu batean dagoen tetraazeroko kablean egiten da, ondoren ertzera ateratzeko eta tontorrean dagoen ertz geodesikoa ikusiko dugu.

Jeitsiera, eskumatara dijoazen hitoak jarraituz, kallejoira sartzeko, destrepe bat edo rapel labur bat, behekaldean utzi dugun motxila batu eta bazkaltzera goaz, merezita ;)


Bidea oso polita, erraza ta lehen bidai baterako oso aproposa, "La Cabrera" orokorrean gustatu zaigu, lekua polita, eskalatzeko abaniko zabal batekin eta Iparraldean eta Piriniotan eguraldia oker dagoenean kontutan izan beharreko leku bat.

Hurrengoarte!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina