Mikelek eta neuk iraileko azken astea libre hartzen dugu lanean hainbatera joateko, lekua gutxienekoa zen, hasiera batean Picos de Europara joan nahi genuen, baina eguraldiak albo batera ustea bideratu zuen, Catalunia aldetik (Terradets, Montrebei, Vilanova etab) ematen zituzten tenperatura altuak azkeneko momentuan Le Valle de Ossauko haran ahaztura eskalatzera joatera bultzatu zigun, Gourette, Larribet, Arremoulit, Miegebat etab.
Larribeten bi egun pasa ta gero Arrens-era jeisten gara, terrazatxo batean kafe bat hartu, wifia hartzen dugu eta astebururako datorren eguraldi kaskarra ikusita Valle de Tenara joatea erabakitzen dugu, bertan Foratata eskalatzeko barikuan, eta aukerarik bazegoen, zapatuan zerbait eskalatzeko haranetik.
Sallent de Gallegora heldu bezain laster, El sitio tabernara goaz garagardo bat hartzera baia aste eguna izanda itxita zegoen, hori dala eta arrautz dozena erdi bat erostera goaz ondoren arroza kubatar erara afaltzeko.

- Lehen egunean Pene Sarriereko klasika egin genuen (200m/V)
- Hurrengo egunean Excelse Veille Sur Toi Pointe Sthefanera (525m/V+)
- Ondoren haranez aldatu giñen ta Foratatako Capricho de Primavera egitera joan giñan (6c/430m)
- Amaitzeko Peña Ruebako Santi Sagasten (240m/6a) barrankismo antzeko bat egiten.
FITXA TEKNIKOA
Iturria: Todoescalada.net
- Lehen igoera: J.Sanchez.T Nogues. L.Albero. A Antoñanzas. (2014).
- Materiala: 20 zinta luze inguru, bilguneetarako materiala.
- Zailtasuna ta distantzia: 430m/6c (V+ oblig)
- Nola heldu: Kotxea Formgialeko Alto Aragon hotelean utzi, eta bidezka jarraituz etxeen ondotik hasten dena, langa bat pasa eta hito pare bat jarraituz hasierako bloke karakteristikoa jarraituz bidearen basera heldu arte.
ERREPORTAIA:
Aurreko aldian ez bezala, lasai asko esnatzen gara, gauzak ondo prestatu eta hegoaldeko orientazioa duenez hormak eguzkiak jo arte denbora egiten dugu.
Hormaren basera heltzen garenean, aurretik kordada bat sartu zaigu jada, Mariano eta Lorenzo Ortas (aragoiko alpinista hain ona), ohore bat holako bi tipo hauekin eguna pasa ahal izana.
Mariano, L1eko lehen luzea bukatzen, lehen luze hau ikaragarri ona da, diedro babaresa batetik igotzen da.
L1, 40m. 6a+: Luze oso oso ona, gure usteetan bidearen luze onena, bababeresa diedro batetik igotzen dena eta laja lateralak hartuz bilgunera heltzen dena.
L5, 30m. V+: Kanal-tximinia batetik doan luzea, oso apurtuta
eta begetazio ugari duena, bide guztiko luze txarrena.
Egia esan bidea oso ondo txapatuta dago, momentu batzutan lar txapatuta eta hain beste parabolt eskaladak molestatzen du.
Valle de Tena
L9: 25m/6c. Offwitharen luzea, ikusteko nahiko zaila, hobe barrutik igarotzea, bistan ateratzeko posizioa hartu behar zaiona, geuk azkenean A0n atera genuen, aurreko luzeen kalitate txarragaz jada desmotibatuta gindoazen, askoz hobeagoa espero genuen bidea. (Argazkia Lorenzo Ortas)
L13, 25m. 6a: Diedro oso itsusia, begetazio ugarirekin, bilgune nahiko deserosoa.
L14. 50m. 6b. Irteera potente bat dauka, ezkerretara trabesian doana, ondoren espoloi batera igotzeko eta hemendik tontorrera dagoen bilguneraino oso polita, baina inguru oso apurtua.
Mikel bilgunean soka batzen eta Mariano ura edaten Foratata Occidentaleko tontorrean.
(argazkia Lorenzo Ortas)
Selfie tontorrean, orain dala gutxi hemendik ibili giñan tontorren trabesia egin genuenean.
Formigal
Frantziako ingurua
Palas, Arriel, Frondiellak eta Balaitus, azpian La Sarrako urtegia dekogularik.
Foratata eta Sallent/Lanuzako urtegia
Jeitsiera bide normaletik egiten dugu, Viratik igaro gabe, zuzenean eta lasaiago kotxera heltzeko.
Foratata mendilerroa, polita benetan
Hamburgesa berezia jaten "El Sitio"-ko tabernan, merezitako garagardo hotz bategaz.
KONKLUSIOA: Bidea ez zitzaigun asko gustatu, luze oso on batzuk ditu, baia metro ugari dira eta luze asko ere oso txarrak dira, terrazak, belarrez betetako tximia itsusiak, arroka apurtuarekin, loveclimbing bidea zela bagenekien baia ez zitzaigun asko gustatu, iritzia izateko eskalatu behar da, baia ez nioke lagunei gomendatuko. Egitekotan deportibako soka luzea eraman, eta ahalik eta luze gehien enpalmatu.
Aurreko aldian ez bezala, lasai asko esnatzen gara, gauzak ondo prestatu eta hegoaldeko orientazioa duenez hormak eguzkiak jo arte denbora egiten dugu.
Hormaren basera heltzen garenean, aurretik kordada bat sartu zaigu jada, Mariano eta Lorenzo Ortas (aragoiko alpinista hain ona), ohore bat holako bi tipo hauekin eguna pasa ahal izana.
Mariano, L1eko lehen luzea bukatzen, lehen luze hau ikaragarri ona da, diedro babaresa batetik igotzen da.
L1, 40m. 6a+: Luze oso oso ona, gure usteetan bidearen luze onena, bababeresa diedro batetik igotzen dena eta laja lateralak hartuz bilgunera heltzen dena.
L2, 25m.6a: Bilgunetik atara bezain laster pausutxu bat
dauka, sabai txiki bat, eta ondoren terraza zabal batera ateratzen da.
L3, 30m. V+: Zuzenean ateratzen gara resalte erraz batzuk
igaroz, ondoren arrakal bat duen horma bat igotzeko eta bilgunera heltzeko.
L4, 30m. V+: Pitzadura diagonal batetik hasten da, ondoren
diedrotxo txiki bat igoz eta espoloi batean bukatzen da, trabesia horizontala
eskumatara, luze hau eta aurrekoa nahiko txarrak.
Egia esan bidea oso ondo txapatuta dago, momentu batzutan lar txapatuta eta hain beste parabolt eskaladak molestatzen du.
Valle de Tena
L6, 35m. 6a+: Tximinia
diedro batetik igotzen da, hasieran apur bat begetazioagaz, eta ondoren
trabesia polit bat eskumatara, bilgunera heltzeko. Bilgune erosoa.
L7, 25m. 6b+: Irteera
potentea desplomean, baina oso arin moteltzen da, terraza batzuk igoz
bilguneraino.
L8, 25m. V+: Luze polita
eta bertikala, pausu finuekin, off-witharen aspian usten gaituena.
L9: 25m/6c. Offwitharen luzea, ikusteko nahiko zaila, hobe barrutik igarotzea, bistan ateratzeko posizioa hartu behar zaiona, geuk azkenean A0n atera genuen, aurreko luzeen kalitate txarragaz jada desmotibatuta gindoazen, askoz hobeagoa espero genuen bidea. (Argazkia Lorenzo Ortas)
L10, 45m. V+: Hasiera
plakarekin, ondoren diedro bat igaroz bilgunera heltzeko.
L11, 20m. 6b+: Hasiera oso
fina, ez du asko desplomatzen baina hankak ondo mugitu beharrekoa, ondoren
dezente lasaitzen da bilgunera heldu arte.
L12, 30m. 6a: Trabesia
egiten duen luzea, ambiente politarekin eta oso ondo txapatua, igotzen gara
apur bat ondoren kanal bat igaroz eskumatara doan trabesia bat egiten. Luze hau
oso polita iruditu zitzaigun.
L13, 25m. 6a: Diedro oso itsusia, begetazio ugarirekin, bilgune nahiko deserosoa.
L14. 50m. 6b. Irteera potente bat dauka, ezkerretara trabesian doana, ondoren espoloi batera igotzeko eta hemendik tontorrera dagoen bilguneraino oso polita, baina inguru oso apurtua.
Mikel bilgunean soka batzen eta Mariano ura edaten Foratata Occidentaleko tontorrean.
(argazkia Lorenzo Ortas)
Selfie tontorrean, orain dala gutxi hemendik ibili giñan tontorren trabesia egin genuenean.
Formigal
Frantziako ingurua
Palas, Arriel, Frondiellak eta Balaitus, azpian La Sarrako urtegia dekogularik.
Foratata eta Sallent/Lanuzako urtegia
Jeitsiera bide normaletik egiten dugu, Viratik igaro gabe, zuzenean eta lasaiago kotxera heltzeko.
Foratata mendilerroa, polita benetan
Hamburgesa berezia jaten "El Sitio"-ko tabernan, merezitako garagardo hotz bategaz.
KONKLUSIOA: Bidea ez zitzaigun asko gustatu, luze oso on batzuk ditu, baia metro ugari dira eta luze asko ere oso txarrak dira, terrazak, belarrez betetako tximia itsusiak, arroka apurtuarekin, loveclimbing bidea zela bagenekien baia ez zitzaigun asko gustatu, iritzia izateko eskalatu behar da, baia ez nioke lagunei gomendatuko. Egitekotan deportibako soka luzea eraman, eta ahalik eta luze gehien enpalmatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina