Arrastitxo gelditan naz Jonanegaz Galdakaon eta arrastiko
6tan hasten gara Arrazolatik gora, Anbotoko Sakonatik igoten dan bidea hartu
beharrean Ekialdeko ertzera doan bidea hartzen dugu, orain dala bi urte
eskalatu nauen ertz hau Jonanegaz baita.
ERREPORTAIA
HEMEN.
Ertzera jarraitu beharrean Frailerantza doan bidexka hartzen
dogu, puntu gorri batzuk jarraituz, metroak irabaziz Frailiako orkillagaz
aurkitzen gara, hemen igotako soka fina ateratzen dugu eta eskalatzeko duen
luze bakarra eskalatzen dugu, 40 metro inguru III+eko gradukoak, expo dezente
duena eta gauza asko mugitzen direnak, friend joko txiki bat igo genuen,
mikroak gehien bat baina ez genituen erabili, luzean zehar parabolt bi eta bi
iltze aurkitu ditzazkegu tontorrera heldu baino lehen. Egin beharreko pausuak “AD”
bezala graduatuta daude, behin eskalatuta Frailiako tontor basatira helduko
gara, 937mtan.
Jeitsiera, leku berdinetik, tontorretik hiru metro beherago
eta eskumatan dagoen bilgunetik egitea da gomendagarriena. Bidea 2005etan rekipatua izan zan paraboltekin Joserra
Basagurenen eskutik.
ERREPORTAIA
Frailiara bidean, tubo organo politak igarotzen dira.
Jon Ander Frailiako hormatxoa eskalatzen, gomendagarria zinta luzeak eramatea.
Neu bilgunera iristen, begetazio asko, bilgunea parabolt bat eta bi iltze triangulatuta altzairu kordelagaz.
Lainoa sartzean jaku tontorrera heldu bezain laster.
Selfie tontorrean.
Rapelatzen, 60 metrotako sokagaz ondo heltzen da, hala ere hobe tontorretik apur bat beherago dagoen instalazioa erabiltzea.
Tontor erraza baia oso ezezeaguna, eguraldi arraroa ematen duten arrasti baterako eta Anbotoko tontorragaz lotzeko ekintza gomendagarria, sikeran bizitzan behin itekoa.
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina