2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

2016_03_24-Peña Telera Y korredorea (AD/400m) Cima sin nombre (2.612m)

Eguraldiari dagokionez, hilabete nahiko kaskarra izan da martxoa, baia hilaren azken egunetan Aste Santua zen eta egun batzuk eguraldi ona egin behar zuenez, Mikelekin jeisten naiz Pirinio aldera, biok batera gauza berriak probatzeko asmoekin.

Plana nahiko argia geneukan, asteazkenean arrastian atera eta Peña Telerako aterpera afaltzeko heldu, rissoto eta nuddelsak momentu batean egin ta ogera, eta hurrengo goizean goizetik altxa eta Y korredorea egin, AD/400m-ko zailtasunarekin.

Ostegunean korredorea egin da gero, lo egin eta barikuan goizetik Panticosatik Bachimañara igo frontalen laguntzekin, gauzak bertan utzi eta igoera oso arin bat egin Pico Serratoko ipar-mendebalde korredoreari (AD+/250m/65º), aterpera bueltatzeko, dutxatu bazkaldu ta siesta on bat bota, eta hurrengo egunean Picos de los Infiernosekoipar korredorea egin (D/200m) eta hegoaldeko korredoretik Pondielloseko lepotik Panticosara itzultzea.

SARRERA:
Lanetik atera bezain pronto, etxera, motxila bukatu eta Gasteizerantza, bertan Mikelekin batzeko, erosketak egin eta Pirinio bidera joatek bidea hartu genuen. Gaueko bederatziak inguru heltzen gara Piedrafita de Jacara, kotxetik sakua eta komuneko estutxea hartu, afaltzeko eta gosaltzeko janaria eta aterpera joan giñan. Arin afaldu eta ogera, hurrengo egunean egun luzea zetorrela.

Goizeko 6tan alarmak jo zuen eta momentu batean gosaldu eta gero, aurreko gaban erdi prest utzi genuen motxila bukatu eta, goizeko 6.30tan kotxean geunden botak eta besteak jartzen.

Aterpearen webgunea HEMEN oso ondo dago, berri-berria eta giro oso ona dago, bertan lan egiten duten jendearen tratua ikaragarria da.

NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, ezkerretarantza ateratzen den bide gurutze bat jarraitu behar dugu, 3 kilometro inguru pasa ta gero Piedrafita de Jacara heltzeko.

 photo Captura_zpsi6i9iffn.jpg

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: AD/400 metro/55º malda. Resalte bat dauka (5 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten direnak, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1200 metro inguru
  • Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Goiko parking-Pista-Korredoreetara doan bidezka-Y korredorea-Cima sin nombre-Y korredorea rapelatu-Piedrahita de jaca.
  • Iraupena: 9 ordu.
  • Hemen Igerturen erreportaia, erreferentzi moduan hartu genuen, eta bere track-a ere eraman genuen. Lan bikaina. ERREPORTAIA HEMEN
 photo corredory_croquis.jpg
1:Jose Maria Aller korredorea (D+/550m/75º/IV+)
2: Maribel korredorea (MD-/400m)

ERREPORTAIA:

07:00_Piedrahita de Jacatik goizetik ateratzen gara, beharrezko ura kotxean edanez eta kotxea herriko parkingean utzi genuen, herritik goiko parkingera dagoen pistatik jarraituz, 10 minutu oinez.

 photo 1_zpsvqme48eu.jpg

Peña Telera mendia, mendilerro hau horrela deitua da baina bere izen egokia Sierra Partacúa.

 photo 2_zps89rohr32.jpg

08.30_Ritmo onean egin dugu igoera guztia, elurra gogor zegoen eta hori aprobetxatuz eta tenperatura ona zegoela, ordu bat ta erdi pasa eta gero korredoreetara doan bidezka hartua geneukan. Hemen elurra eguzkiaren beroaz apurka bigunago dago. Aurretik badekogu jendea, Diagonal handira 6 pertsona sartu ziren, Maribelera beste 4 eta Y-ra 12 pertsona.

 photo 3_zpszmtdydff.jpg

Egun polita dator aurretik, eguzkiak jotzen du ta ez du hotz gehiegi egiten.

 photo 4_zpsjv97ymkg.jpg

Hemen geldialdi txiki bat egiten dugu, horrela aurretik ditugun kordadei tarte bat emanez.

 photo 01_zps7idje0at.jpg

Diagonal handia, bere graduazioa, AD eta AD+ bitartekoa, eta 700 metro. Benetan polita.

 photo 6_zpsdrcxvbxf.jpg

Paraje ederra: Arriel, Palas, Balaitus, Argualas, Algas, Batanes, Vignemale, Peña Blanca.

 photo 7_zpsag3cdht4.jpg

Metro batzuk irabazten ditugu, parajea polita.

 photo 8_zpsuazrff2a.jpg

Jose Maria Aller korredora

 photo 9_zpsghn4ulfh.jpg



Haizea egiten du, eta momentu batean jartzen dugu arnesa, material guztia eta ur trago on bat eta zerbait jan da gero gorantza ateratzen gara.

 photo 02_zpstuf6l1ef.jpg

 photo 11_zpsydfdtnna.jpg

Apurka apurka eta hankak asko kargatu gabe metroak irabazten goaz.




 photo 12_zpsbompihf8.jpg photo 16_zps4gooreeu.jpg

 photo 03_zpsgaeotyhl.jpg

Aurretik, ezkerrean eskiekin igo ziren hiru mutiko, eskiak kentzen.

 photo 14_zpsv2ww4k9j.jpg

Igo duguna, egia esan aurretik jendea eraman izana asko eskertu genuen, ez bait genuen lehen egunean karga handia jaso nahi, eta hurrengo egunetarako fresko egon nahi genuen.

 photo 15_zps1vgndkpc.jpg

 photo 17_zpsa4bmzhrq.jpg

Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)

 photo IMG-20160325-WA0005_zpsnsrs54ip.jpg

Lerro gorria jarraituz, goikaldean ikusten da lehen koba, bertan bilgune bat dago. Kurba egiten duen lekuan, baldintza txarrak badaude, apur bat zaildu dezake, ezkerretik apur bat errazagoa da,

 photo 18_zpsl6gvbw7m.jpg

Eskiatzaileak atzetik datoz.

 photo 19_zpsruvtdrip.jpg

Mikel ta ni korredoretik gora, Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)

 photo IMG-20160326-WA0018_zps4febe7uj.jpg

 photo 20_zpstke0m8z5.jpg

Behin erresalte txiki hori pasata, lehen kobazulotik gertuago.

 photo 21_zpsishkwj1h.jpg

Atzera begirada bat, ikaragarri ondo pasatzen ari giñan, lasai lasai igotzen eta asko gozatuz.

 photo 22_zps2wqx57yj.jpg

Apurka metroak igotzen eta zabaldutako oinatza aprobetzatzen, Cima Capulloren begiradaren azpian.

 photo 23_zps1xjsc4g9.jpg

Gerizpetan

 photo 24_zps8hgg2nbq.jpg

Korredore barrutik dauden bistak txikiak izan arren, tontor asko ikusten dira.

 photo 25_zpswsksc7gj.jpg

Kobazulora heltzeko, elur repisa bat dago, apur bat altua, Mikel kobara sartzeko zorian.

 photo 26_zpshynkbq5m.jpg

Kobazuloan, aurretik kordada bat dago erresaltea igarotzeko eta ur tragu bat hartzen dugu eta soka ateratzen dugu.

 photo 27_zpsyadus3hi.jpg

Hemen aurretik daukagunaren krokis bat, Igerturen blogetik ataratakoa.

 photo corredory_croquisdetp.jpg

Mikel hurrengo kobazulora bidean

 photo 28_zpspwo25eal.jpg

Neu bilgunetik ateratzen, Madrileko tipo batzuk ataratako argazkia (Iturria: El gran bat)

 photo IMG-20160325-WA0004_zps0wumozks.jpg

Selfie

 photo 30_zps8xoduqij.jpg

Bigarren kobazuloko bilgunea, lehen bilgunetik korredorearen goiko bilgunera 60 metrotako sokarekin heltzen da.

 photo 29_zpssep8ih00.jpg

Lehen luze labur honetan egindakoa eta lehen kobazuloa

 photo 31_zpsstdzyozx.jpg

Mikel bigarren bilgunean

 photo 32_zpsoyh1v2l4.jpg

Erresalteak ez dauka zailtasun handirik, patioa daukala, atera bezain pronto arrakal oso on bat C1 motatako friend batekin aseguratzeko eta izotza gogor zegeon, pioletak ondo sartzen dira, lau metrotako altura izango du, behin igarotzean malda asko jeisten da.

 photo 33_zpsk9s66tix.jpg

 Mikel korredorearen goikaldean, eguzkiarekin gozatzen

 photo 34_zps0jljhign.jpg

Cima sin nombre (2.612m)-ra hurbiltzen.

 photo 35_zpsw9ldybco.jpg

Peña Telera eta Cima Capullo

 photo 36_zps1vtvc4cd.jpg

Tontorretik

 photo 37_zpsmxy7tv0x.jpg
Korredorea leku berdinetik rapelatu genuen, izan ere Z-korredorean ez zegoen inongo oinatzik eta hemetik hainbeste jende pasa eta gero erosoago jeisteagaitik hemetik jo genuen.

 photo 40_zpstxmcrjuu.jpg

Bi rapel egin genituen, goiko bilgunetik, kobazulo handira eta kobazulo handitik 60 metrotako soka eman zuen punturaino.

Behin behekaldean, arnesa eta materiala kendu, kranpoiak eta pioletak gorde eta ur apur bat hartu eta gero pistara doan bidea hartu genuen.

 photo 41_zpsbpgnremw.jpg

Diagonal haundia, etortzen garen hurrengoan hortara joan beharko gara.

 photo 42_zpspnsiwsnq.jpg


Sierra Partacúa eta Piedrafitako ibona.

 photo 43_zpsu9pn0qfx.jpg

 photo 44_zpswaspizsd.jpg

Pistatik ataratako argazkia

 photo 46_zpsfsodzntu.jpg

16:00-Piedrafita de Jaca

 photo 47_zpsvmqekpvs.jpg

Fisurero bat ataratzen egindako zauria, behin garbituta.

 photo 48_zpsuyyb6lbw.jpg

Zerbait estiratu, jan eta jarraian Panticosarantza goaz, Forroniaseko aterpean egin behar genuen lo.

 photo 49_zpsa555ieyj.jpg

Gabon

 photo 50_zpsm4lxsrde.jpg


Hurrengo egunean, PICO SERRATO CORREDOR (NO), AD+/250m/65º

Peña Telera Panticosa ingurutik ataratako panoramika

 photo 51_zpsoxg2pu2o.jpg

 photo 52_zpsje4nz1b0.jpg

Azkenik, Madrileko tipo horiek egindako bideoa jartzen dut, Portalet eta Midi ingurutik ibili ziren baita, ez da beste eguneko ezer baina paraje ederrak ditu.




Hauxe da dena, espero gustatu izana.
Hurrengoarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina