2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

2015_11_30-Peña Rueba. Mallo Mora, Hego aurpegia, “Edu Roche” bidea [225m/6b+(V+oblig.)]

SARRERA:

Mikelekin astetxo bat jeisten naiz Rigloseko aterpera bertatik Azaroako azken egunak aprobetxatzeko, oraindik udazken/negu tropikal honen azken egun beroetaz gozatzeko.

Ostegun arrasti baten heltzen gara, eta Moskitos bidea eskalatu ondoren, bariku arrasteian Sergio batzen zaigu, zapatuan Tierra de dragones (400m/6b) eskalatzen dugu Peña Rueban eta domekan Irene y la Paz bidea eskalatzen zaiatzen gara, baia Sergiori sorbalda ateratzen zaio eta hormatik rapelatzen ihes egin behar dugu, eta Sergiori agur esan behar diogu. Asteburuko jendetxa ihes egiten du Riglosetik domekan eta astelehenean zerbait lasaia egitea pentsetan dogu, baina azkenean Ruebara bueltatzen gara, Mallo La Morako Edu Roche bidea eskalatzeko (225m/6b+).

Riglosetik ondo gosaldu eta gero, Murillo de Gallegorantza ateratzen gara kotxean. Rigloseko liburuko parkingera heltzeko planoa jarraitu eta gero Mallo La Morako parkingean kotxea usten dugu eta Edu Roche biderantza goaz.

Oso itxura ona daukan bidea, eta bide hau aukeratzean ondo egin genuen, bide oso polita, eguzkitan dagoena, oso ondo ekipatuta eta arrokaren kalitate oso onarekin. Luzeak beraien artean lotzeko aukera oso onekin eta bereiziki polita azken aurreko luzea, giro handiarekin eta kantu onekin eta sabai erortze polit batekin.

FITXA TEKNIKOA:
Desnibela eta zailtasuna: 220 m, 6b+ (V+ oblig.)
Ekipatzaileak:  Julio Benedé eta Luis Royo 2007an.
Materiala: 60 metrotako soka bikotzak eta  18 zinta expres (luze batzuk batu genituen eta 18rekin nahikoa izan genuen).
Hurbilketa: Peña Ruebako hego aurpegira joateko pista gaur egun egoera oso onean aurkitzen da, eta ez ditu inolako arazorik suposatzen kotxearekin bertaraino joateko. Murillo de Gallegoko parkin gunetik pista bat jarraitzen dogu eta ur depositu batzuk ezkerretan utzi eta gero, parkingera heltzen gara. Eskalada bideen hasiera ondo antzematen da bertatik eta bidera heltzeko bidezidor bat jarraituz inolako arazorik gabe.
Denbora: 20 minutu hurbiltzeko. 4 ordu terdi eskalatzeko eta 30 minutu jeisteko.
Nola jeitsi: La Morako tontorretik lepo batera jeisten gara, eta bertan dagoen soka finkoa jarraitzen dugu. Begetazioaren artean doan linea jarraituz gero heltzen gara jeitsierako ferratara. Hala ere bidea rapelgarria ere bada.

(Todoescalada)



BIDEAREN DESKRIBAPENA:


(Iturria: Txastimendiak)


L1+L2 (6a+/40m): Lehen bi luzeak batzen ditugu, oso tirada bertikala geldituz, arroka finarekin eta itsagarritasuneko pausu politak, kantu onekin, oso ondo txapatuta.
L3+L4 (IV+/40m): Ondorengo bi luzeak ere batzen ditugu, IV+ko plaka etzanak, aurrean daukagun hormaraino heltzeko balio diguna. Trantsizioko bi luze dira.
L5 (V+/30m): Plakadun luzea duen luzea, apur bat erortzen dena, itsasgarritasuna eta plaka. Luze oso polita eta uste baino gehiago apretatu beharrekoa.
L6 (6a/20m): Blokedun irtera duen luzea, ondoren gozatzeko luze oso polita.
L7 (V+/30m): Luze oso polita, giro politarekin, erdiguneko tartea apur bat errazagoa, erortzea duen sabaira eramaten gaituena, bilgunea arrakalan dago.
L8 (6b+/30m): Hasiera oso polita, arrakala jarraitzen duena, kantu onekin eta giro ezin hobea, oso ondo txapatuta, goikaldean dauka pausu klabea, blokedun pausu bat, baina eraztun batzuk daude bertan txapaje psikologiko bat egiteko, pila bat gustatu zitzaidan luzea.
L9 (V-/30m): Arroka oso ona duen azken luzea, pena bidea bukatzea. Luze honek ez dauka zailtasun handirik, bilgune eroso batera erosten da, eguneko azken argiekin gozatzen uzten diguna, bertatik sirga jarraituz ferratatik parkingera jeisteko.

ERREPORTAIA:

Asteburuan zehar ateratako argazkia, ilargia Peña Rueba gainean


R2tik ateratako argazkia, Mikel R4ra heltzen.



Mobila bakarrik eraman genuen eta argazki gutxi atara genituen, hasieran ta bukaeran batzuk.

Mikel Mallo La Morako tontorrean, eguzkiaren azken argiak aprobetzatuz.


Ni neu, tontorrean, hemendik beherantza ferratatik.



Biak tontorrean pozik




Bide oso gomendagarria benetan, animatu probatzera merezi duela. Hurrengoarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina