Mikelek azaroako
azken astean oporrak hartzen ditu, eta neure astelehen librea aprobetxatuz, 6
egun pasatzeko aukera ikusten dugu Riglosen, gehiago pentsatu gabe, ostegun
arratsaldean Gasteizen batzen gara, eta Eroskian janari asko erosi ondoren,
lasai lasai hartzen dugu Rigloserantzako bidea, aterpean hartuta genituen bi
ohe, han geunden bitartean lo egiteko.
Ideia nahiko argia
zen, Pirinioan eman behar zuten eguralditik ihes egin eta Rigloseko horma
beroetan ahal zen guztia eskalatzea. Bariku gauean Sergio batzen zitzaigun
gurekin aste burua pasatzeko asmoarekin.
Eta nola ez, bide
batzuk erabakita, baina besteak, eskalatu osteko garagardoa hartzen genuen
bitartean, Rigloseko hormatzarrak ikusten genituen bitartean, eskalada
gidarekin batera erabakitzea zen asmoa.
LA VISERA
Visera Rigloseko
herritik ikusita, Mallo nagusietarikoa da, eskumaratago dagoena, eta bere
izena, goikaldean duen tarte desplomatuak ematen dio. Horma honetako bide
errezena Mosquitos famatua da, horretaz apate, bide oso ezagunak daude. La
fiesta del biceps, Chinatown, Popeye, Zulu Demente, Zuzen, Pekintown, Naturaleza salvaje etab.
Moskitos bidea, La
Visera igotzn duen bide errezena da, fisura eta diedroak jarratuz, La Viserak
"El Trono"-ra heltzen da, balkoitzo hau, hormaren erdialdean dago.
Bidea ez bada jarraitu nahi edo hormatik eskapatzeko oso erabilia da, rapel
batzuk eginez lateraletik eskapatu daiteke edo aseguratuta rapelatu, apur bat
ikaragarria baita.
MOSQUITOS BIDEA
·
Zailtasuna: 6b
·
Luzera: 240 metro
·
Ekipamendua:
Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·
Materiala: 12 zinta
expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina
aukera dago ere soka sinplearekin egiteko.
·
Jeitsiera: Behin
goikaldean, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea
edo Circo de Veranotik jeistea.
·
Nola heldu hormara:
Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa
ondoren, Viserako, oso zapalduta daude bide asko.
BIDEAREN DESKRIBAPENA:
·
L1 (V+/40m): Diedroak hasten diren tokian hasten
da lehen luzea, ezkerrean dagoena Fiesta del Biceps bidearena da, gure bidea,
eskumatarago dagoena da. Bidea arroka zubiaren azpian hasten da. Eskalatzen
hasi eta diedroa jarraituz, bilgunea aurkitu arte.
·
L2(6a/25m): Diedroa jarraituz, oso ondo
jarraitzen da, 20 metro eskalatu ondoren, eskumatara trabesia txiki bat egin
behar da, txapa zuriak jarraituz. Bestela Directa bidean sartzen gara, kontuz
ibili.
·
L3 (IV/30m): Beste diedro bat da, besteak baino
askoz errazagoa, 20 metro ondoren, bilgunea aurkitzen dugu baina komenigarria
da jarraitzea eta hurrengo bilgunera heltzea, II.graduko trabesia horizontal
oso erraz bat da, hurrengo bilgunera heldu arte, zinta luzeak sartu, soka ondo
ibil daiten. Hemetik, Supercrak eta Zulu Demente bideak ateratzen dira.
·
L4 (V+/30m): Beste diedro bat, pausu bat dauka
irteeran, ematen du zaila dela eta pulituta dagoela, baina gero oso erraz
ateratzen da, 30 metro jarraituz bilgunera heltzen gara.
·
L5 (6a/30m): Eskalada murotxo txiki batean
hasten da, presa onak dituena, ondoren, hain famatua eta polita den trabesia
horizontala hasten da. Presa asko dituena bai hanketarako eta bai eskuetarako,
baina oso pulituta daude. Tronora errazago sartzeko errazagoa da goitik apur
bat joatea, eta sarrera oso erraz egiten da inolako zailtasunik gabe.
·
L6 (6b/25m): Spit bateraino bertikalean
eskalatu, eta gero eskumara joateko bidea hartu. Pausu zail bat dauka eta kanal
grisera sartzen gara (ura hemetik jausten da). Bilgunea ezkerrean dago.
·
L7 (6a/20m): Bilgunetik atara, eta bi tripatxo
ditugu, arroka oso kalitate txarrekoa da, aurrekoarekin konparatuz. Bi tripa
hauek igaro eta gero, zailtasuna asko jeisten da, repisa batean bilgunea dago.
·
L8 (III+/20m): Jende askok luze hau aseguratu
gabe egiten du, bidean pare bat parabolt daude, guk ensanblean egin genuen,
gora atera arte, eta goikaldean sokak eroso batu genituen zerbait jaten genuen
bitartean.
·
Jeitsiera: Behin
goikaldean, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea
edo Circo de Veranotik jeistea.
ERREPORTAIA:
Altxatu bezain pronto
ateratako argazkia, tenperatura ona eta egun polita aurretik zetorrena.
Rigloseko eliza, Mallo
Cuchillo, Frechin eta La Visera famatua.
La Visera
Rigloseko herria
Mikel laugarren luzea egin da
gero, L3+L4 egin genituen, tximinia eta trabesia horizontala enpalmatu.
Behin Tronora heldu eta gero,
6b arazo gabe atera genuen, Mikel eskegita gelditu zen, pulida ona darama, baia
oso ondo txapatuta dago, neuk tirakada ona eman nion expresari, oso flojo daude
besoak oraindik.
Argazkia, azken 6a luzea egin
da gero, aurretik ensablean egin genuen luzea gelditzen zitzaigun, III+
gradukoa, baina inongo arazorik ez zuena.
Jeisteko Colorado eta Mallo
del Aguatik jeisten den bidea hartu genuen, gosea geneukan eta hau da Circo de
Veranotik jeistea baino arinagoa. Behin behekaldean egonda, ataratako
argazkiak. (Beste egun bateko argazkiak dira hauek)
Mallo Cuchilo, Frechin eta La Visera, bertan daude, Mosquitos, La fiesta del biceps, Popeye, Supercrack, Zuzen, Chinatown, Zulu Demente eta bide famatu gehiago, Riglosen gehien eskalatzen den Malloa dela esango nuke, baina oso fuerte egon behar da goikaldean daukan desplome hori guztia igotzeko, hortik bere izena, La Visera.