2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

2015_12_19-Neguko bidea (6b/165m) Bi Ahizpe (Irurtzun)

INFORMAZIOA
Aurretik egonda nintzen Bi Ahizpetan eta asko gustatu zitzaidan, egon nintzenean Gora gu ta gutarrak bidea egin nuen eta hormatxar hauek asko gustatu zitzaidan.  Joseba Arlegi eta Ion Gonzalezek orain dela 4 urte zabaldutako bidea, Irurtzuneko ahizpa handian semi ekipatuta zegoen Neguko bidea (6b/165m) egitea adostu nuen Julen eta Mikelekin negu tropikal hau aprobetxatzeko.

Bi ahizpetako hego horma ikusten genuen bitartean, begetazio eta zuhaitz asko ikusten ziren bidea zijoan trazatik, baina eskaltzen genuen bitartean, aitortu behar dut sorpresa atsegin bat eraman nuela, plaka oso politak, ekipatuta soilik beharrezkoa zen luzeetan eta linea oso polita marraztuta.

Bost luze dekon bide bat da, azken luze bat trepadak direna. Bilguneak ekipatuta, eta beharrezkoak diren pausu zailak bizpahiru paraboltekin ekipatua, beste guztia friend eta fisureroen bitartez babestu beharrekoa. Arroka oso ona da eta arrakal eta zubi arroka mordoa daude luzeetan zehar, oso ondo babeste uzten duena. Azkenean bost luze horiek laburrak gelditu zitzaizkigun eta oso zapore onarekin itzuli giñen.

Bide gomendagarria, plakak, fisurak eta laja asko dekona....joan ta probatu ;)



FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b (V+ oblig.)/165m
  • Bidea zabalduta: Ion Gonzalez eta Joseba Arlegi (2011ko urria)
  • Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta Caballe bidera dijoan bidea eskumatara utzi, eta hito batzuk jarraituz, marka gorri batzuk daude. Karnaza bidea pasa eta bi txorreren ondoan hasten da. Parabolt bat dauka eta bidearen izena margotuta dago horman.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta eta txapak anillarekin rapelatu ahal izateko. Azken bilgunea izan ezik, zubi batean egiten dela bilgunea, guk R5ean sokak batu genituen, izan ere goiko ertzera heltzeko bidea oso erraza da eta laburra.
  • Materiala: 8 expres, friend joko bat (C0.4tik 2ra),C3a ere luze batzuetan ondo etor daiteke. Fisureroak eraman genituen baia ia ez genituen erabili. 70 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Bide normaletik ibiltzen, destrepe batzuk egin eta lehen rapeletik beheko basera, hemen beste rapel instalazio bat dago, kontuz soka botatzerakoan, zuhaitzetan gelditzen baita erraz, zorura. Jeitsiera arina bidezkatik eta hemetik aurretik igarotako zubira ateratzen gara.
LUZEEN DESKRIBAPENA:

·         L1 (V+/28m): Horma bertikal batean hasten da. Lehen parabolta 7 metrotara deko, baina distantzia hori aseguratzeko ondo dago. Gero arrakal batetik jarraitzen du ezkerreko joerarekin. Zuhaitz siku batean kordino bat dago, eta hau igaro ondoren bilgunera heltzen gara, plaka fin bat pasa eta gero, parabolt batez babestua.
·         L2 (V/25m): Inongo ekipamendurik ez duen luze bat, neuk zabaldu nuena, oso ondo egiten da, arrakal asko ditu friendekin ondo babesteko, kontuz soken irristadurekin, zinta luzeak erabiltzea gomeni da. Bilgunetik arroka zubi bat ikusten da, eta dena trabesia horizontalean, eskuentzako laja onak dituena. Bilgunea baino 3 metro arinago, pausutxu bat dago, zer pentsa emango diguna, baina ondo babesten da.
·         L3 (6b/22m): Bide guztiko luze politena iruditu zitzaidan, kañeritoa!!! 6a inguruko plaka oso ondo babestu batean hasten da. Aurretik iltze zahar bat eta zubi arroka bat daukagu. Paraboltak pasa ta gero, plakatik ateratzen gara ta erdi ilargi itxurako laja bat daukagu, (C0.75 berdea primeran sartzen da), plaka fin fin baten gainean jartzeko, parabolt batekin eta hemetik buzoi handi batera eskua jaurtiz bilgunera ateratzeko.
·         L4 (V+/35m): Ezkerretara dijoan beste trabesia bat, begetazio asko dauka tarte batzuetan. Eskuman dagoen sabai horitik ihes egiten, diagonalean jarraitzen dugu ondo babesten den inguru batetik. Luzearen azken 10 metroak plakatxo bat parabolt batekin ondo babestua eta gero arrakal bat babestu ta gero bilgunera ateratzeko.
·         L5 (6b/35m): Hasiera kañeroa, posizioa hartu beharrekoa, ondo babestua bi boltekin eta goikaldean buitrera bat friend edo fisu batekin babestu ondoren, luzeak gradua galtzen du azkeneko plaka fin batean sartu arte, bi boltekin ere bai babestuta, bilgunera heltzeko. Luze polita baita.
·         L6 (II+/20m): Tontorreko ertzera heltzeko luzea, oso erraza, bilgunea zuhaitz batean, guk R5an sokak batu genituen.

ERREPORTAIA:

Julenekin gelditzen naiz Galdakaon eta Gasteizerantza goaz bertan Mikel jasotzeko, Iruñara doan autobiatik, Egino, Ziordia, Uharteko Aiztondo hormak igarotzen ditugu plan berriak propasatzen ditugun heinean.

Bi Ahizpak parkingetik, gaurkoan ezkerrekoa eskalatu behar dugu bere hego aurpegitik


Lehen luzea, parabolta 7 metrotara dago, baina fisurero batekin ondo babestu genuen.


Irurtzungo herria hormatik ikusita


Julen R1era heltzen


Mikel R2ra heltzen


L3ko plaka ikaragarria duen luzea



R4ko bilgunea


Julen R4ra iristen, totem berria ikusten da argazkian, asko gustatu zitzaigun zelan egiten duen lan eta erabiltzeko erosotasuna.


Mikel L5a hasteko zorian, lehenengo metroak 6b gradua ematen diotenak dira, bi paraboltekin ondo babestuta eta ondoren, arrakal batera heltzen gara, C4-1 gorria oso ondo sartzen dena, pausu honen ondoren gradua asko jeisten da.


Julen 6b-ko pausuan, oso fuerte, rokodromoko orduak nabaritzen dira.


Altuera irabazten goaz, bi ahizpetan, komunikatzeko arazoak, kotxeen zarata dela eta.


R5era heldu baino lehen dagoen 6a-ko plakatxoan, paraboltakin babestua.


Ertzera atera bezain laster, parkingean Caballe bidea egin behar zuten mutilekin aurkitzen gara, beraiek rapeletara doazte.


Argazkia tontorrean, ona ekipo ona!




Jeitsierako rapela egin eta gero


Jeisten, eskuman igotako hormaren azken zatia ikusten da


Zubia igaro eta gero, kotxean atoan gauz


Erreka, udan egon giñenean baino ona eman genuen bertan, baina orain, abendu tropikal honetan egonda ere, hotza egiten du holako bainu bat hartzeko.


Parkingean, bakoitzaren gauzak banatzen eta gordetzen, zerbait jaten genuen bitartean.


Eta nola ez, etxera bueltatu baino lehen, Irurtzungo Amaia tabernan solomo eta bacon bokata on bat jan genuen garagardo baten laguntzaz etxerako bidea poztasun handiagoarekin egiteko.

Hauxe da dena, gomendagarria, animatu eta probatu ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina