Horrela, Urkiolara iristean, soka eta trasto guztiak kotxean utzi eta ziztu bizian atera giñen Urkiolamenditik gora altura irabazteko, eta ahalik eta arinen Asuntzera heltzeko. Eguna ona zetorren eta guztiz aprobetzatu nahi genuen.
- Ibilbidea: Urkiola-Urkiolamendi-Asuntze-Santa Barbarako lepoa-Kurtzebarri-Elgoin-Saitzen punta-Anboto-Zabalandi-Asuntze-Pol Pol-Urkiola
- Desnibela: 870 metro, bai positiboan bai negatiboan.
- Ura: Urkiolan eta Pol Poleko iturrian.
- Denbora: 2:20 igoera eta 1:30 jeitsiera
- Zailtasuna: Ibilbidea ertzetik dihardu eta pasu tekniko batzuk ditu, baina ertzak eta holakoak egiteko ohituta dagoen pertsona batentzat arazo gabekoa. Hala ere ertzetik joan nahi ez izanez gero, irteera asko ditu.
Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.
Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.
ERREPORTAIA:
Urkiolamendiko tontorratik Alluitzeko tontorrari begirada bat botatzen diogu
Santa Barbarako lepoan
Urkiolako santutegia eta Urkiolamendiko igoerako aldapa eta Pol Polera jeisteko aldapa
Kurutzetara heltzear pausu oso errazak (II)
Altuera irabazita atzera begirada bat
Azken metroak
Kurutzetako tontorrean, 1214 metro, eta aurretik egiteko daukaguna
Mugarra, Untxilatz, Alluitz eta Santa Barbarako lepoa
Elgoinera bidean, pausu errazak baia aereoak
Elgoineko tontorreko buzoia, 1245 metro
Anbotoko ertza, Axpe aldera bista ikaragarriak
Apurka-apurka ibilbidearen amaierara heltzen, baia aurretik Anbotora iritsi baino lehenagoko beste tontortxo bat falta zaigu.
Destrepe txiki bat, kontuz ibili behar da arroka bustita baldin badago.
Atzetik datozen bi mendizale, ertz polit honetaz gozatzen
Jadanik Anbotoko tontorrean dagoen jendea antzeman daiteke
Saitzen puntire heltzeko azkeneko metroak
Hemen ertza asko zabaltzen da
Anbotoko piramide ikaragarria
Saitzen puntie, 1247 metro
Iban azkeneko metroak igarotzen Anbotora heltzeko
Eta azkenean, 2 ordu eta 20 minutu igaro eta gero, Anbotoko tontorrera heltzen gara.
Harri lisu batzuetan eseri eta zerbait jan eta gero, jeitsierako bide normala hartzen dugu Pagozelaira, bertatik Asuntzera jeisteko. Bertatik zerbai eskalatzeko intentzioarekin, baia azkenean, nola ez, Mañariako U2 tabernan garizko garagardo bat edaten gelditu giñen eta eskalatzeko plana bertan behera gelditu zen jajaja.
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina