2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

2015_01_17-Urresteiko torrea bide klasikotik eta Untxilatz diagonal haunditik (AD,200m

SARRERA:
Elurra kota baxuetan egon arren, goizeko 9tan Durangoko Eroskiko parking-ean gelditzen gara, gauza guztiekin, bai piolo eta kranpoiak, zein katu oinak. Apur bat eztabaidatu ondoren zer egin, ikusita jauzitako elurra gutxi zela, eta Untxilatzeko hegoa nahiko lehor zirudiela, Atxarterantzako bidea hartzean dogu, bertatik Urresteiko torrea igotzeko, eta gero bertatik rapela egin da gero, edo diagonal handia igo, edo Elosura hurbiltzeko eskalatzera.

Hemen Jon Anderrekin bi aste arinago egindako bide berdina: KLIKATU HEMEN

ZAILTASUNA: AD+, 200 metro.
Jonymao.travel.blogspot-etik ateratako krokisa. Bertan ikusten da lehen luzea, aseguratua egin genuena, gero torrearino iritsi arte, sokarekin aseguratu gabe joan giñan, izan ere, luze guzti hauek II/III artekoak dira eta gure usteetan soka gune honetan asko atzeratu behar zigun.

 photo 111_zps60a7ba0a.jpg


Eskalatzen blog-etik ateratako krokisa, hemen luze guztiak ikusten dira, eta torrearen azkeneko zatia.

 photo 13_zps30d45039.jpg

MATERIALA:
Kaskoa, arnesa, katu hankak (ez genituen erabili), fisurero joko bat, friends pare bat, expres zintak, eta anklaje cabo batzuk, harroka zubia aseguratzeko. 70 metrotako soka bat (rapelak 30-35 metro ingurukoak).

ERREPORTAIA:

Aristaren hasierara joateko, aparkalekutik doan zementuzko bidetik metro batzuk jarraitu behar dira, eta gorantza goazen heinean, eskumatan daukagun bidetik jarraitu, zubitzoa pasatuz, eta hemetik bi aukera daude,  zoru artean markatuta dagoen bidezka jarraitu edo kantera ingurura hurbiltzea arista hasierara heldu arte.

This is Atxarte, Astxiki eta Alluitz

 photo 1_zpsbc520e06.jpg

Hemen luze guztiak ondo azalduta eta argazki gehiagorekin: KLIKATU HEMEN

Torreko partean

 photo 2_zpscfd35a0e.jpg

Mikel V+ luzea aseguratzen

 photo 3_zpsa20ce0bb.jpg

 photo 4_zps9cfe4b1a.jpg



Jon Ander goiko partean

 photo 5_zps251b69fe.jpg

 photo 6_zps810bd992.jpg

Rapelera heltzen

 photo 7_zps1fba6a6e.jpg

Bi rapel bideak, (JonyMaotravel-blogetik ateratako krokisa)

 photo 261_zps44b8839d.jpg

Rapelaren beheko zatian, bokata bat jan, indarrak errekuperatu eta diagonal handira igotzen hasten gara.

UNTXILATZEKO DIAGONAL HANDIA

Hemen usten dotzuet Untxilatzeko mendiaren crokis oso on bat, Al filo de lo impresentable
1) Plaka horien gunea (plaka inklinatuak)
2) Saukoko gane
3) Saukuko koba
4) Leuretako bretxa
5) Untxilatzeko tontorra
6) Beste alderditik doan jeitsiera (guk urkiolarantza doana hartu ginun segituen)

href="http://s594.photobucket.com/user/Zeberiotar/media/Untxilatz%20Gran%20diagonal/1_zps523bc843.jpg.html" target="_blank">
 photo 1_zps523bc843.jpg

Plaketara iristen gara, ur tragozka bat eta atseden txiki bet indarrak errekuperatzeko.
Plaka hauek II-III arteko graduazioa daukate, zenbat eta hormarantza pegatuta joan igotzea errezagoa da, ezkerreko aldea berriz, lisoagoa da eta apur bet zailagoa. Alandabe gune honek 45-50ºko inklinazioa izango du askoz jota, eta guk ezkerreko aldetik igo genuen, eta egie esan ez jakun beste munduko ezer iruditu. Eskuak sartzeko "kazo" asko daude eta harri honek oso ondo eusten du.

Gokio aldean ataratako argazkia, atzean Saukuko gane dauelarik

 photo 8_zpsc4e3a668.jpg

 photo 9_zpsb11754f3.jpg

Astxiki eta Alluitz

 photo 10_zps5756caf3.jpg

Untxilatz, 941 metro

 photo 11_zps63e1b23d.jpg

Atxartera jeisten, eguneko azken argiekaz.

 photo 12_zps23f51f2d.jpg

Gauzak banatu atxarten, eta Mañariako U2 tabernara, Bengoetxea eta Aretxabaleta-Olaizola II eta Beroizen aurkako eskupelota partida ikustera garizko kaña batzuk hartzen ditugun bitartean.

Hurrengorarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina