2019(e)ko abuztuaren 31(a), larunbata

2019_07_24-Freissinières. Le Grand Falaise + Tour de France Galibier

Alturan pasatako egunak eta gero, zerbait arina ta aproximazio laburrekoa bilatzen giñun, hasiera bateko ideia Freissinières-eko Sirius bidea egitea zen, baia bere bilaketan galdu giñen ta ikusi genuen oso arin jotzen ziola eguzkiak, bertan behera utziz, eta aurretiaz fitxatuta genuen kirol eskaladako sektore batera joan giñan, bertako bide zaguna, les clematities 2000 etc inguruan.

Freissinières-en alde berdea, zelako ezberdintasuna dagoen negutik udara,



Arroka ona, laranja ta grisa, pintxudoa, baia apur bat sobatuta.


Mikel bertako bide gogor bat probatzen (8a)


Nola ez, desplometik denbora guztian.


Poz-pòzik bera, bere saltsan.


Freissinières-eko errekan bainutzu bat hartu genuen, eta bazkaria prestatu genuen L´Argentiere La Besseko herrian ta Galibierrerantzako bidea hartzen dugu, bertan atseden egun bat pasatzeko ta aprobetzatuz Tourra ikusteko, eguraldi ederra ta portu ikaragarria.

Massif des Cerces ingurua, Galibierretik gertu.




Azkeneko orkatiletan jartzen gara, txirrindulariei animatzeko.


Le barre des ecrins eta Meije handiak.





2019(e)ko abuztuaren 30(a), ostirala

2019_08_04-Pic Estremere. Aguja del Portalet. Paseos Pirenaicos (120m/V+)

Mikelegaz bi aste Alpeetan ibili ta gero, asteburue heldu zan ta zerbait lasaia iteko gogoekin nintzan, ondo etorri jatan Mikel Gasteizko jaietan buru belarri egotea ta lagun batzukaz jeitsi nintzen asteburua pasatzera Tenako bailarara, zapatuan Bachimaña inguruan hiru bide egin genituen, Casa de Piedrara arin baten jeisteko bazkaltzera, ondoren Sallenteko jaietatik poteo bat bota ta gero bertan afaldu genuen ta giroaz gozatu genuen. 

Hurrengo egunean, Pic de Estremere eta Aguja del Portalet eskaintzen duten aproximazio arina aprobetxatuz bertako Paseos Pirenaicos eta Pirineos con Fronteras (275m/6c) bideak egin genituen bi kordadetan banaturik, asteburu oso ona konpañia ikaragarrian.

·       Zailtasuna eta luzera: 120m/V+
·      Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·    Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk sinplea  eraman genuen. Luzeak enpalmatzeko aukera handiak daude.
·    Nola heldu hormara: Kotxea Portaleteko mugan dagoen parkingean uzten dugu, eta aurrez aurre dugun horma da eskalatzekoa, hitoak daude eta bidea oso zapalduta dago, Portaleteko orratza ikusterakoan, bertara jarraitu, txapak ondo ikusten dira. (20 minutu).
·      Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorretxoan hitoak jarraituz, Portaleteko parkingera itzuli (30 minutu).
·         Bibliografia: Le valle de Ossau  (Xavier Buxó eta Luis Alfonso) (ISBN: 9788461328475)
  • Bidea zabalduta: Luis Royo ta Julio Benede 2009an.

Topo: Txastimendiak 


Aproximazioa oso arin egiten da, bi kordadetan banatzen gara, Josean ta Dani, Pirineos con Fronteras (275m/6c) bidera doaz, orain dala urte batzuk Mikelekin egin nuena.



Neu Begorekin Paseos Pirenaicos bidera sartu nintzen, arina ta erosoa, ondoren

L1 (30m/V), hasiera polita, apur bat etzana, horma zokalo bat gainditzen duena, eta metroak irabazten goazen heinean bertikaltasuna hartzen duena, ezkerretara aldatuz bilgunera, erosoa.

L2 (30m/IV+), ertz fin batetik, erraza hasten da diagonalean lepo batera heltzeko, bilgune erosoa, hurengo luzea enpalmatzeko aukera ematen du.

L3 (30m/V) irteera arraroa dauka, ondoren inguru errezago eta eskalonatu batean bukatzeko, bilgune erosoa azken diedro ederreko kornerrean.

L4 (30m/V+) diedro oso gozagarri bat, bloke ta laja handiekin, oso ondo txapatuta ta helduleku ugarirekin, bertikala ta giro oso ona hartzen duena azken metroetan.

L5 (30m/II) ertzetik tirada erraza bolt batekin babestua ta pare bat arroka zubirekin.









Bide oso gomendagarria, arroka ona orokorrean, eta oso ondo txapatuta (lar), luze politak eta inguru ezin hobeago batean, Anayet, Midi, Portalet inguruan  animatu eta probatu ;)
Arina ta erreza, baia gomendagarria.

Hurrengoarte

2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

2019_07_27-Le Ponteil. Le clos Tramouillon (310m/6a+)

Egunak aurrera zijoazen heinean, eguraldi txarra sartzen joan zan, Tourra ta gero zerbait interesgarria iteko gogoekin giñan, eguraldia onena ez izan arren, bala aseguratu nahi izan genuen eta aurretiaz gomendatu ziguten Le Ponteil-eko herrixkara hurbildu giñan, berta "Le clos Tramouillon (310m/6a+)" bide famatua eskalatzeko.

Bere aproximazio laburra eta orientazioa, arroka lehor egotea aseguratzen zigun eta bere jeitsiera errraza edo rapel lerroa hartzeko aukera arrastirako iragarrita zeuden kaxkabarrekin ihes egiteko aukera arina ematen zigun.

Bidea asko gustatu zitzaidan, arroka onekoa, kalitate altuko kare harriarekin, grisa ta laranja, nahiko abrasiboa eta pintxudoa, luze guztiak oso ondo txapatuta daude, hala ere, friend pieza batzuk eraman genituen  txapen arteko tarteak txikitxeko tarte batzuetan.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Philippe Giraud, Pascal Raymond eta Gerard Fiaschi 1997an.
  • Zailtasuna: 6a+ / 310m
  • Nola heldu bidearen basera: Parkingetik gora dagoen zelai ingurutik, pista jarraituz, errekara heldu arte eskumatara, hitoak jarraituz hormara heldu arte, Gran Diedre bidea oso azkar ikusten da, hemendik ezkerretara.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago bidean zehar, orokorrean bilgune guztiak ekipatuta daude.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. 60 bi metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Rapel bolatu batean zorura, tontorretik ezkerretara hitoak jarraitu rapel instalazioa dagoen zelaira heldu arte, ondoren oinez kirol eskaladako bonboaren azpitik bidexkara bueltatzeko.


ERREPORTAIA:

L1 (25m/V) Tximinia itsusi baten azpian sartzen da, aukerako bilgunea egiteko aukera dago, geu lehen luzea bi tiradetan bota genuen, goitik geneukan bikotea horrela egin bait zuen.




L1bis (25m/V) tximinia, bloke enpotratu bat sartuta dauka, ondoren inguru errezago batean sartzeko.



L2 (40m/6a) trabesia polit batekin hasten da ondoren diagonalean ezkerretarantza kantu ugariko pasarte batzuk igaroz bilgunera heltzeko, luze ederra, kalitate onekoa.


L3 (30m/V+), ondo txapatuta dauden sekzio ederrak pasatzen ditu, goikaldean desplometxo txikiak ebatziz forma oso ederrean, arrokaren kalitatea luze honetan oso ona da ta eskalada oso atletikoa.


R3-ko bilgunera heltzen


Gertuago



L4 (55m/V+) ezkerretara trabesian hasten da, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, plakak eta desplometxoak igaroz bilgunera heltzeko, ia 60 metrotako tirada luzea, goikaldeko zelai txikira heltzeko, bilgunea bi bolt bloke handi batean.


L5 (10m/II) trabesia ezkerretara, zuhaizkean bilgunea egiteko, goikaldeko diedroaren azpian kokatzen gaituen trantzisiozko luzea.


Harana gure azpian, eskumaldean Le Ponteileko herri txikia ikus daiteke.


L6 (40m/6a+) diedro txiki bat, trabesia batean, apur bat desplomatua baia oso ondo txapauta, sabai batzuk ebazten ditu modu ederrean, ondoren goikaldeko terraza batetik jarraitzeko.

L7 (45m/6a) beste bloke bat irteeran, erreza, pare bat txapa jarraian ta ondoren bertikaltasuna galtzen du bilgunera heltzeko.

L8 (45m/V+) kare harri grisa, plaka ederrekin, pasarte ederrak eta gozagarriekin, tontorrean dagoen bilgunera heltzeko.


Pozik tontorrean, atzekaldean L´Argentiereko bailara dugularik.


Inguru ederra, rapel ingurutik, bi rapeletan egiteko aukera, edo trabesia bat jarraituz lehenegoa aurreztu daiteke, gu bitan egin genuen, rapelatzeko orduan konturatu giñen.


Rapel bolatu batean zorura heltzen gara


Zorura heltzen, sugeen kontrako galtzerdi-praka inbentoarekin!!!


Le Ponteileko herrixkan pasta entsalada fresko bat prestatu genuen eta ondoren fruta apur bat jan da gero,  La Roche-de-Ramen dagoen lakura joan giñan bainutxu bat hartzera ta Le Micky txiringitoan garagardo fresko batekin egunari amaiera ematera, egun ederra.


Eguna amatatuz, bainutxu bat hartzen.

2019_03_19-Peña Oroel (1.769m)

Peña Oroel, Jacatik arin igotzen den mendi ederra da, egun lainotsu, euritsu edo kartutxo barik gelditu garen ohietarikoan igotzeko aproposa, ederra, arina ta Pirinioengaineko panoramika ederra duena, azken aldian pare bat alditan igo dut, Madarirekin behin, alutueran zegoen laino eta elurraz alde egiten ta beste baten Peiogaz, hiru egun topera pasa ondoren, azken egunean nahiago izan genuen lasai esnatzea, arin igotzea ta Puente La Reinako napolitanatxo gatzatu batekin etxera buelta arin egitea.


Powered by Wikiloc



Madarirekin laino artean




Peiorekin martxoko egun hotz batean aurreko egunetan eskiekin hankak petatu ta gero.




Basoko jeitsiera, hain ezaugarriak diren Z ugariekin, hogeita hamar baino gehiago daudela esan ziguten.


Hurrengoarte

2019(e)ko abuztuaren 26(a), astelehena

2019_08_03. Bachimaña. Via del Nano - Espolon Rebollon - Via del Molondro

Mikelegaz bi aste Alpeetan ibili ta gero, asteburue heldu zan ta zerbait lasaia iteko gogoekin nintzan, ondo etorri jatan Mikel Gasteizko jaietan buru belarri egotea ta lagun batzukaz jeitsi nintzen asteburua pasatzera Tenako bailarara, zapatuan Bachimaña inguruan hiru bide egin genituen, Casa de Piedrara arin baten jeisteko bazkaltzera, ondoren Sallenteko jaietatik poteo bat bota ta gero bertan afaldu genuen ta giroaz gozatu genuen.


Hurrengo egunean, Pic de Estremere eta Aguja del Portalet eskaintzen duten aproximazio arina aprobetxatuz bertako Paseos Pirenaicos eta Pirineos con Fronteras bideak egin genituen bi kordadetan banaturik, asteburu oso ona konpañia ikaragarrian.

Bideei buruz, errazak ta txapaje oso onarekin, bilgune guztiak repisetan eta luze asko enpalmatzeko aukera ematen duena, apur bat korrika hasi giñen ta kordada pare bat pasa ta gero, goikaldetik lasaitasun gehiagorekin ibili giñan, bideak kalitate oneko arrokatik dihardute, zailtasun errezekoak izan arren, bere ingurua eta lekua bisita bat merezi duela uste dut.

FITXA TEKNIKOA:

Via del Nano (100m/5b)
Espolon Rebollon (105m/5c)
Via del Molondro (200m/5b)
  • Bidea zabalduta: Luis Royo ta Julio Benede.
  • Nola heldu bidearen basera: Casa de Piedrako aterpetik torretara bidea hormara heldu arte (5 minutu)
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta.
  • Materiala: 10 expres. Soka bakarra 60m bi eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Geziak eta hitoak jarraituz GRarekin enpalmatzeko.




ARGAZKI BATZUK

Bego ta ni Espolon Rebolloneko R3an.


Dani ta Josean Boletus espoloian (210m/6a)


Neu Espolon Rebolloneko hirugarren luzea, apur bat bertikalagoa eta polita (V+), argazkiak Josean/Danik ateratakoak beraien bidetik.



Selfia talde guztiagaz


Milesker laukote!=)