2015(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena

2015_06_25-Torre de Llambrion (2.646m)

SARRERA:

Asteazkenean Unai eta Julenekin Asturias aldera jotzen dugu, eta 22.00ak aldera Fuente De-ra heltzen gara, zerbait arina afaldu eta hurrengo egunean Picos de Europako mendi ikaragarri bat egiteko asmoa geneukan.

Europako Pikoak Kantabria, Asturias eta Leon artean altxatzen den mendikate handia da. Mendikate handi hau hiru zatitan banatuta dago, Ekialdekoa, Erdialdekoa eta Mendebalekoa. Picos de Europako erdialdeko mendikatean kokatuta dago Torre del Llambrion mendia, Leoneko probintzian. 2.646 metrorekin mendikatearen bigarren mendi altuena da eta Leoneko bigarren altuena Torre Cerredo osteitik.


INFORMAZIOA:

Ibilbidea: Fuente De/Jendudako kanala/Vueltona/Cabaña Veronica/Collada Blanca/Torre Llambrion(2646m)/Tiro Callejo/Collado Jermoso eta Jermosoko lepoa/Colladinas/Collado de la Padiorna (1971.m)/Vega de Liordes/Los Tornos de Liordes/Fuente De
Distantzia: 25 km
Desnibela: 2000 metro inguru.
Denbora: Geldialdiekin 12 ordu.
Zailtasuna: Ibilbide luzea inguru apurtutik eta kaotikotik, Llambrionera igotzeko, tximenea erraza (II+/III) ingurukoa.
Materiala: Guk friend eta zintaren bat sartu genuen badazpada motxilan, fisura baten sartzeko eta pedalen bat edo halako zerbait montatzea beharrezkoa baldin bazen. Picoetan 30 metrotako soka fin bat beti ondo etortzen da, edozein rapel egitera derrigortuta baldin bagaude.
Ura: Cabaña Veronican eta Jermosoko aterpean, Vega de Liordesen, etxolatik gertu iturri bat dago.

Cienfuegos Caleyeruren ibilbidea hartu dut, geuk Cablera iristeko Jendudako kanalatik igo giñan.



Hementxe, oso ondo azalduta dagoen erreportaia: 

ERREPORTAIA:





2015(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

2015_06-27-Lebeñako plaketan eskalatzen (La Hermida/Asturias)

SARRERA:
Picos aldetik geunden bitartean, Llambrion eta Torre Salinasera saiakera egin eta gero, zapatuan Hermida aldetik zerbait eskalatzea pentsatu genuen. Hermidako plazan dagoen taberna batera joatea gomendatu ziguten Ana eta Michyk, Llambrionen ezagutu genuen bikoteak, eta bertara hurbildu giñen kafe bat hartzera eta esan zigutenez bertan daude Hermida inguruko eskalada krokis guztiak.
El bar de Chucho, bertan Chuchogaitik galdetu eta berak gomendatu zigun Potes bidera eskumatan dagoen horma bat, Sector Placas de Lebeña, bide errazak, erreka ondoan eta oso ondo ekipatuta daudenak. 

INFORMAZIOA:
  • Nola heldu: Hermidatik Potes bidea hartu, eta 3 kilometro eta gero, bi parking txiki daude gure norazkoan, eskumatara, erreka eskumatan daramagun bitartean, zubi batera heldu baino lehen. Hormara heltzeko, zubi tibetano bat pasatzea beharrezkoa da erreka ekiditzeko. Bestela aipatu dizuedan zubitik, bizi linea bat dago, beharrezkoa arnesarekin pasatzea.
  • Ura: Ez dago iturririk inguruan, erreka ondoan dago.
  • Ekipamendua: Parabolt oso berriak eta deskuelgueak.
  • Gradua:IVtik 6b-ra, eskumarago jarraituz gero badaude 7c batzuk.
  • Arroka mota: Kare harria.
  • Luzera: 60 metroko sokarekin arazo gabe, alandabe morapiloa eman kaboan.
KROKISA:

 photo 2_zpsffnv47yv.png

Beltzez markatuta guk egin genituen bideak, oso politak, ezkerrekoak oso errazak dira.
Eskuman daudenak, badaude V+ gradua daukaten bide batzuk goiko pausuak oso plakeroak direnak, eta bertan zeuden batzuek 6a gradukoak zirela esan ziguten. 6b graduko bidea, ezkerrekoa gehien bat, beste kroskis batzuetan 6a+ ematen diote. Bi bidedo ditu, eta gero regleta bat urruntzen duena, baina regleta behin hartuta bikaina, oso polita iruditu zitzaidan.

ERREPORTAIA:

V+ polit batean.

 photo 3_zpsj40mitmj.jpg

6a batean, hankak mugitzekoa.

 photo 4_zpsrcrq52ng.jpg

 photo 5_zpsaownp8je.jpg

Unai, Julen eta neu.

 photo 6_zpsqsnmdnap.jpg

Eguna aurrera joan ahala, gerizpea sartzean da horman, iten eban beroagaz eskertan zan gauza bat.

 photo 7_zpsyr2spgmd.jpg

 photo 8_zpsbkfkkdz6.jpg

 photo 9_zpsjja8lz56.jpg

Gero gertu dagoen putzu batean dutxatu, eta San Glorioko porturantza hartu genuen bidea, CORISCAO hurrengo egunean igotzeko.

Oso horma polita, eguna pasatzeko gomendagarria.

2015(e)ko uztailaren 20(a), astelehena

2015_05_31-Txindoki, mendebaldeko ertza (AD 350m-IV+)

SARRERA:
Azterketa arteko azken domekan, Mikel eta Jon Anderrek Txindokiko mendebaldeko ertza egiteko proposatzen didate, azterketakaz oso ondo nijoanez duda gabe apuntatzen naiz planera, eta jakinda eguraldi oneko egunetan jende asko egon ohi dela, 9tan gelditzen gara Basaurin, lasai joateko, eta Larraitzen hasi baino lehen zerbait jateko eta ondoren hasteko. Arazo bakarra eguzkia, baina haizea egon behar zuenez ez zitzaigun inporta.

INFORMAZIOA:
Desnibela: 350 metroko ertzeko desnibela, Larraitzetik 1000 metro inguru.Kokapena: Euskal Herria, Gipuzkoa, Abaltzisketa
Kategoriak : Ertza, Eskalada klasikoa
Zailtasuna: AD
Harri eskaladaren zailtasuna: IV+
Nola iritsi: Larraitzeko aparkamendutik bide normaletik igo behar da Gaztesuiko langaraino. Bertan, bidetik atera eta ertzerantz doan bidetxurra hartu behar da Ameztigo gaina alde batera utziz. Ertzaren oinarriraino jarraitu (II).
Ezaugarriak: Mendebaldea, kareharria, ondo ekipatuta dago, bilguneak ere ondo ekipatuta ditu.Eguraldi onarekin jende asko biltzen da bertan.
Ekipamendua: paraboltak eta iltzeak daude, gehien bat pausu zailenetan. Biltokiak ekipatutak.
Materiala: Express-ak eta zinta planoak bilkuneak egiteko. Friend batzuk eta 70 metrotako soka, laburragoarekin ere egin daiteke.
Ibilbidea: Larraitz, Langa, Amezti eta ertza arteko lepoa, Ertza, Erlabeltzeko tontorra, Txindoki, Tximista bidea, Oria Iturri, langa, Larraitz.



Smithyren blogetik ataratakoa, HEMEN KLIKATU bere erreportaia ikusteko, oso ondo azaldua.

 photo 01_zps855e2e23.jpg

 photo 02_zps1229becf.jpg

BIDEOA: Jon Ander eta neure artean egindakoa.


ERREPORTAIA:

Larraitzeko parkingetik ateratzen, kotxen gainezka.

 photo 0_zpse6bcp7o6.jpg

Apurke-apurke metroak irabazten goaz, langa pasata, Amezti tontorrerantza altuera irabazten.

 photo 1_zpskrwtpxh4.jpg

Ameztiko tontorra atzean utzita.

 photo 2_zpsc8pbvvtd.jpg

R0-ra sartu baino lehen, ur trago bat eta zerbait jaten.

 photo 3_zpsck9hurcp.jpg

Bi kordada egin genituen, alde batetik Jon Ander eta Unai, eta bestetik Mikel ta neu.

 photo 4_zpsbcchbxlm.jpg

Lehen luzeak, diedrotxo bat pasa eta ertz erraz bat jarraitu behar da, oso estatikoa eta oso polita.

 photo 5_zpshup6ck9c.jpg

Egindakoa.

 photo 6_zpsdwwwrrvn.jpg

Mikelek atzera begirada bat, 

 photo 7_zpshhotq8d8.jpg

Plaka polita

 photo 8_zpsm4orv9it.jpg

Txindokiko ertzean ateratzen den argazki famatua.

 photo 9_zpsyizgicxq.jpg

 photo 10_zpsoigatzxz.jpg

Aurrerantza

 photo 11_zpszzi7p8dl.jpg

Azken bilgunetik ateratzen, II graduko metro batzuk egin behar dira, Erlabeltzeko tontorrera heldu baino lehen.

 photo 12_zpsrojtppqt.jpg

 photo 13_zps7f1a5yb0.jpg

Gorantza.

 photo 14_zpsibdk08r7.jpg

Erlabeltzeko tontorrean

 photo 15_zpsihd6dk9t.jpg

 photo 16_zpsrl5mm6kg.jpg

Txindokiko tontorrean, 1346 metro.

 photo 17_zpsampousf2.jpg

Gauza guztiak batu eta beherantza goaz bide normaletik.

 photo 18_zpshycg4jfh.jpg

Aralar

 photo 19_zpsa8mgmozx.jpg

Tximistako azken metroetan, Oriako iturrira heldu baino lehen, atzean Txindokiko ertza.

 photo 20_zpsdky5hudv.jpg

Asko gustatu zitzaigun, kriston bistak ditu eta oso gomendagarria, izan ere ez da zaila eta ondo ekipatuta dago. Gozatzekoa eta etxe ondoan.

Unai Sorarrainek egindako bideo ona


Txindokiko arista from unai sorarrain on Vimeo.



2015(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

2015_06_28-Coriscao (2.234m) San Glorioko portutik

SARRERA:

Azken eguna Picos de Europa aldetik, eta lehenego bi egunetan Llambrion eta Padiorna aldetik ibili eta gero, hirugarren eguna Hermidan eskalatzeko erabili genuen, eta azken eguna, zerbait erraza egiteko asmoa geneukan. Potes aldetik zerbait hartzen ibili eta gero, San Glorioko portura dijoan errepidea hartzen dugu eta Artzaren begiratokian jartzen dugu gure furgoneta.

Coriscao mendia, Picos de Europako begiratoki ikaragarria da, baita Palentziatik gertu dauden mendiena ere. Parke naturalaren ertzean kokatuta dago, eta bertan egin beharreko mendi bat da, Bizkaian Gorbeia izan daitekena modukoa baita, mendi oso-oso erraza, zailtasun gabekoa, eta jende asko igotzen dena.  Picos de Europako hiru mendi lerroen ikuspegi panoramiko ezin hobea ematen digu.

20:00ak aldera heltzen gara San Glorioko portura, eta bertan, Mirador de Llesbako norabidea hartzen dugu, bi kilometro pasa eta gero, Artzaren estatuaren parean dagoen parking-ean uzten dugu kotxea.

Plana erraza, afaldu, kartaldi bat bota afaldu eta gero, eta biger goizean lasaitasunegaz altzatu, eta motxila ez ezer gabe, korrika igotzea, bidean dauden beste tontorrak jeitsierarako uzteko.

EGINDAKO TONTORRAK:
  • Coriscao (2.234 m)
  • Peña Cascajal (2.027 m)
  • La Guarda (1.893 m)
LABURPENA:
  • Desnibela: 800 metro positibo eta negatibo
  • DIstantzia: 9,5 km
  • Igoera denbora: 42 minutu
  • Jeitsiera denbora: 20 minutu
  • Zailtasuna: Erraza, bidetik dijoan ibilbidea, ez dauka galbiderik
  • Ura: Ibilbidean zehar ez daude iturririk.

ERREPORTAIA:

Afaria prestatzen genuen bitarteko argazkiak, eguneko azken argiekin.



Esnatu bezain pronto egindako argazkia, 9.30ak inguru esnatu giñen, ez geneukan inolako prisarik, bagenuen eta igoera oso arin egingo genuela.


Hurrengo goizean egingo genuen ibilbidea (Iturria: Bailando con los Sarrios bloga)


Atara baino lehen


Artzaren estatua


Macizo Oriental edo Andara, Morra de Lechugales ikusten delarik


Macizo Central eta Oriental, Llambrion, San Carlos, Tesorero, Horcados, Santa Ana, Peña Vieja eta Peña Olvidada ezkerrean, Morra de Lechugales aipagarriena eskumako sektorean. 

Panoramika ikaragarria


Macizo Central eta Oriental


42 minutu eta gero, Coriscaoko tontorrean gaude, hirurak enfilatuta igo gara ritmo arin batean, eta inolako arazo gabe. Tontorrean ur tragu bat bota, eta derrigorrezko argazkia atera, eta apur bat estiratu eta gero, jeitsierako bidea hasten dugu.


Erreka batean dutxatu, izerdikada guztia kendu eta Potesetik tragu bat hartzera joaten gara, domeka izanda jendez gainezka dagoela.


Hauxe da dena, espero gustatu izana.